EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016048

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko maiatzaren 26ko bilkuran hartua Orioko Udalari buruzko 2014ko fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-05-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201701261
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko maiatzaren 26an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Orioko Udalari buruzko 2014ko fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 26a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.