EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017048

AGINDUA, 2017ko otsailaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat –kodea 520010 dotazioa 188– izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko iragartzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-02-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201701260
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Kultura eta Hizkuntza Politikako saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez –520010 kodea 188 dotazioa–, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, sail honek erabaki du agindu honetako eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izando dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera batean badaude izan ezik:
1) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
2) Norbere kontuetarako edo familia ekartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen egon beharreko denbora ez badute bete.
3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Kultura eta Hizkuntza Politika saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.
2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko langileen erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko apean.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako apearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 24a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria
– Kodea: 520010
– Dotazioa: 188
– Lekua: Zerbitzu Zuzendaritza – Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila.
– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1/D1.
– Lanpostu-mailako ordainsari osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2016-10-31.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– C1 edo D1 kidegokoa izatea.
– Era berean, beharrezkoa izango da urtebeteko esperientzia administrarien kidegoan edo 2 urteko esperientzia administrari laguntzaileen kidegoan.