EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017047

IRAGARKIA, Euskotrenen zenbait eraikin eta tailer energia elektrikoz hornitzeko lizitazio publikoa esleitu dela argitara emateko dena.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2017-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201701257
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/02/01ean argitaratutako 2017/01/24ko IRAGARPENA [201700590]

1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: energia elektrikoaren hornidura, tentsio altuan eta baxuan.
b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: 12 hilabete, urte bat luzatzeko aukerarekin.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: Lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehienezko aurrekontua ehun eta laurogeita sei mila (186.000,00) eurokoa da, BEZa kanpo.
5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.
6.– Esleipena.
2017ko otsailaren 22ko Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Kontratazio Batzordeak lizitazioa Iberdrola Clientes, S.A. enpresari esleitzea erabaki du, guztira, urte baterako, ehun eta berrogeita hamar mila, berrehun eta hirurogeita zortzi euro eta berrogeita bost zentimogatik (150.268,45), BEZa kanpo. Balioztatutako zenbatekoa pleguetan emandako kontsumo- aurreikuspenari eskainitako prezio bateratuen emaitza da. Euskotrenek benetan egindako kontsumoak bakarrik fakturatuko dira, eskainitako prezio bateratuen arabera.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko otsailaren 27a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.