EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017047

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzen duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701245
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1995/03/02an argitaratutako 1995/02/07ko 199500143 DEKRETUA

Aztertu da Debagoieneko ESIko zuzendari kudeatzaile Andoni Arcelay Salazarrek egin duen eskaera; hain zuzen ere, Laguntza Etikoko Batzordea bere jarduera burutzeko kreditatua izateko eskaera.
Aztertu dira, halaber, agiriak eta Laguntza Etikoko Batzordeak kreditatzeko izendatutako Batzordeak egin duen proposamena.
Laguntza Etikoko Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretua,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Debagoieneko ESIko Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzea.
Bigarrena.– Jarduera-esparruak Debagoieneko ESI osatzen duten zentro guztiak hartuko ditu eta Debagoieneko Eremu Soziosanitarioaren kontsultetara zabalduko da, baita Arrasateko Adimen Osasuneko zentrora ere, eta funtzioak otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan jasotakoak izango dira.
Hirugarrena.– Kreditazio horrek ez du epemugarik, eta indarrean izango da baldin Debagoieneko ESIk egoki baderitzo eta 143/1995 Dekretuan ezarritakoak betetzen baditu.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.