EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017047

279/2017 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, José Antonio Gallego Sánchez jauna Urologia osasun ataleko buru izendatzen da aldi baterako zerbitzu-erakunde horretan, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201700279
Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701229
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/11/15ean argitaratutako 2016/10/26ko 201601600 EBAZPENA

EGITATEAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urriaren 26ko 1600/2016 Ebazpenaren bidez Barrualde-Galdakao ESIn Urologia osasun ataleko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena EHAAn (2016ko azaroaren 15ean), BOEn (2016ko azaroaren 18an) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.
2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko; 2016ko abenduaren 13an amaitu zen epea.
3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, 2017ko urtarrilaren 10ean.
4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta (2017ko urtarrilaren 24an), halakorik ez denez aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu ziren (2017ko urtarrilaren 25ean), dagokion eran argitaratzeko.
5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideen izendapena eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2017ko urtarrilaren 27an. Egun horretan bertan, jakinarazi zitzaion hautagaiari, posta elektroniko bidez, aipatu deialdia.
6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2017ko otsailaren 20an), eta izendapen-proposamena eginda (2017ko otsailaren 20an), José Antonio Gallego Sánchez jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Urologia osasun ataleko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urriaren 26ko 1600/2016 Ebazpenaren 8. oinarriak ezartzen duenez, Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.
2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerentearen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.
Aurreko guztia aintzat harturik
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Antonio Gallego Sánchez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Urologia osasun ataleko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Galdakao, 2017ko otsailaren 20a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea.
(Urtarrilaren 31ko 1/2014 Ebazpena)
Barrualde-Galdakao ESIko Pertsonaleko zuzendaria,
MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.