EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017046

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio kontratu bat esleitzeko dena. Hona kontratuaren helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Lakuan duen egoitzan janaria banatzeko, erabilitako baxera biltzeko eta jantokia prestatzeko zerbitzu osagarria (A-030-DAPJ-2016).

Xedapenaren data: 2017-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201701219
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 019 098.
5) Telefaxa: 945 019 029.
6) Helbide elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-03-17.
d) Espediente-zenbakia: A-030-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Lakuan duen egoitzan janaria banatzeko, erabilitako baxera biltzeko eta jantokia prestatzeko zerbitzu osagarria.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitzako jantokia, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamabi (12) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 55100000-1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko irizpideak: prezioa.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 41.800 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 19.000 euro. Zenbatekoa, guztira: 22.990 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: bai, lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Eskatzen den sailkapena: hautazkoa, 29.2.3 klausulan eskatutako kaudimenaren ordez.
Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
M taldea, 6 azpitaldea, 1 kategoria.
Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz:
M taldea, 6 azpitaldea, A kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Betekizunak: Enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute azken hiru urteetan izandako urteko negozio-bolumena gutxienez 30.000 eurokoa izan dela (BEZik gabe).
Gaitasun teknikoa eta profesionala:
Betekizunak: azken bost urteetarik exekuzio handienekoan, gutxienez 19.000 euro exekutatu izana (BEZik gabe) kontratu honetako antzekoak edo berdinak diren zerbitzuetan; ostalaritza-zerbitzuak joko dira halako zerbitzutzat.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 24a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «B» gutun-azalak irekitzea, eskaintza ekonomikoari dagozkionak:
● Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II, 1. bilera-gela).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2017-04-03, 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu (461,52 euros; EHAA).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Subrogazioa: bai. (ikus administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 9. puntuan adierazitakoa).
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.