EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017046

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: 2017ko otsailaren 21ekoa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko, 2016ko eta 2017ko ekitaldietarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-02-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201701207
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/03/01ean argitaratutako 2017/02/21eko AGINDUA akatsen zuzenketa [201701098]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira (eranskinak falta dira, hain zuzen ere) Osasuneko sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduan (2017ko martxoaren 1eko EHAA, 42. zk.). Agindu horren bidez, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2016ko eta 2017ko ekitaldietarako laguntzak emateko deialdia egiten da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen, eta aipatutako eranskinak argitaratzen dira (I. eranskina, 2017 izapidetze erraztua; eta II. eranskina, 2017 izapidetze ohikoa).