EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017045

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko abenduaren 30ean egindako bileran.

Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701181
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/31n argitaratutako 2015/12/30reko EBAZPENA [201505528]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko abenduaren 30ean egindako bileran onartu zuen gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 30eko Ebazpena, 2015eko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua, 249. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen 2016. urteko zerrenda, Ebazpenaren eranskinean agertzen den arabera.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak finantzatzen parte hartu ahal izango duela, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan edo Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.