EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017045

48/2017 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, luzatzeko aukerarekin, María Artamendi Larrañaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko Egituren Psikiatriako zerbitzuburu sanitario.

Xedapenaren zenbakia: 201700048
Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701173
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/11/17an argitaratutako 2016/10/04ko 201600169 EBAZPENA

Zuzendaritza gerentzia honen urriaren 4ko 169/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 17ko EHAAn eta 2016ko azaroaren 24ko BOEn argitaratu zen), Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Ospitalez Kanpoko Egituretako Psikiatriako Osasun zerbitzuburu lanpostu bat lehiaketa sistemaren bitartez betetzeko deialdia egin zen.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta María Artamendi Larrañaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: María Artamendi Larrañaga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko Egituren Psikiatriako zerbitzuburu sanitario.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Artamendi Larrañaga andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko Egituren Psikiatriako zerbitzuburu sanitario izendatzea, aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,
EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.