EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017044

8/2017 FORU DEKRETUA, 2017ko otsailaren 21ekoa, zuzentzen duena Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzeko 2016ko abenduaren 20ko 27/2016 Foru Dekretua.

Organo emailea: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Xedapenaren zenbakia: 201700008
Xedapenaren data: 2017-02-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201701157
Maila: Foru Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/01/12an argitaratutako 2016/12/20ko FORU DEKRETUA zuzentzen du [201700139]

2016ko abenduaren 20ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ezkio-Itsaso udalerriko Itsaso herrigunea banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartu zen (2016ko abenduaren 21eko GAO, 240. zk.).
Aipatu foru dekretuaren xedapen zatiko bigarren ataleko 2. paragrafoan jasotzen denez, «Banantzearen ondorioz, Itsaso banantzen zaion udalerria Ezkio deituko da hemendik aurrera; eta herriburuari Santa Lutzi-Anduagan eutsiko dio».
Hala ere, Ezkio-Itsasoko Udaleko Osoko Bilkurak 2009ko abenduaren 22an hartutako erabakiaren arabera (2010eko otsailaren 8ko GAO, 24. zk.), Ezkioko herriburua den herrigunearen izen ofiziala Anduaga (Santa Lutzia) da. Horrenbestez, bada, aipatu herriburuaren izen ofiziala jasotze aldera, zuzendu egin behar da 2016ko abenduaren 20ko 27/2016 Foru Dekretua.
Horiek horrela, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzeko 2016ko abenduaren 20ko 27/2016 Foru Dekretuaren xedapen zatiko bigarren ataleko (izena eta herriburua) 2. paragrafoa modu honetan zuzentzen da:
– Honen ordez:
«2.– Banantzearen ondorioz, Itsaso banantzen zaion udalerria Ezkio deituko da hemendik aurrera; eta herriburuari Santa Lutzi-Anduagan eutsiko dio.»
– Beste hau esan behar du:
«2.– Banantzearen ondorioz, Itsaso banantzen zaion udalerria Ezkio deituko da hemendik aurrera; eta herriburuari Anduagan (Santa Lutzia) eutsiko dio.»
Foru dekretu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Bere aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesatuek, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hala ere, horren aurretik, partikularrek aukera dute berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Donostia, 2017ko otsailaren 21a.
Diputatu nagusia,
MARKEL OLANO ARRESE.
Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatua,
IMANOL LASA ZEBERIO.