EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017043

IRAGARKIA, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeari asistentzia teknikoa emateko kontratzazio bat egingo dela jakinarazteko dena.

Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701133
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak asistentzia teknikoko lizitazio bat iragarri du Euskal Y-a eta bere mugaz gaindiko konexioetako bidaiarien eskariari buruzko ikerketa egiteko. Simulazio-eredu baten garapenetik abiatuta, ikerketak identifikatu beharko du zein den eskualdeko bidaiarien trenen trafikoa Euskadiko hiri nagusien eta Nafarroa, Akitania Berria eta Midi Pyrénées eskualde mugakideen artean. Bestalde, garraio publikoko sistema integratu bat ere eratu beharko du Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako eskualdeetan.
Https://demat-ampa.fr/index.php?page=entreprise.EntrepriseAdvancedSearch&AllCons&refConsultation=12037&orgAcronyme=GECT_64_1
Hendaia, 2017ko otsailaren 20a.
«Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea» Llet-eko zuzendaria,
MARC MOULIN.