EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017043

ERABAKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Hauteskundeetako diru-laguntzen zenbatekoak zehazteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701124
Maila: Akordioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2017ko otsailaren 20an egindako bileran, aztergai izan du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren irizpena, Eusko Legebiltzarrerako 2016ko irailaren 25eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrenden hauteskunde-kontabilitatearen fiskalizazioari buruzkoa. Hori kontuan izanik, erabaki du ezagutzera ematea hautagai-zerrendei egokitu zaizkien diru-laguntzen zenbatekoak. Hona hemen kopuruok:
EAJ-PNV
1.576.381,71 euro (milioi bat, bostehun eta hirurogeita hamasei mila, hirurehun eta laurogeita bat euro eta hirurogeita hamaika zentimo).
EH Bildu
1.210.125,61 euro (milioi bat, berrehun eta hamar mila, ehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita bat zentimo).
Elkarrekin Podemos
339.988,84 euro (hirurehun eta hogeita hemeretzi mila, bederatziehun eta laurogeita zortzi euro eta laurogeita lau zentimo).
PSE-EE (PSOE)
882.717,30 euro (zortziehun eta laurogeita bi mila, zazpiehun eta hamazazpi euro eta hogeita hamar zentimo).
PP
781.865,05 euro (zazpiehun eta laurogeita bat mila, zortziehun eta hirurogeita bost euro eta bost zentimo).
Halakorik denean, hautagai-zerrendei aurrerakin gisa emandako kopuruak kendu beharko dira diru-laguntza horietatik, eta likidatu beharreko diferentziak ordaindu, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak, ekainaren 19ko 15/1998 Legeak aldatutakoak, 144.5 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Lehendakaria,
JUAN LUIS IBARRA ROBLES.