EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017042

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko uztailaren 22an egindako bileran.

Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701096
Maila: Ebazpena
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko uztailaren 22an egindako bileran onartu zuen desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2015eko uztailaren 23ko Ebazpena, 2015eko uztailaren 27ko EHAAn argitaratua, 140. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzak emandako erakunde onuradunen 2015. urteko zerrenda, Ebazpenaren eranskinean agertzen den arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.