EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017041

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde horrek antolatutako ikastaroen balorazioaren berri ematen duena, estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Xedapenaren data: 2017-02-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201701063
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2007/11/05ean argitaratutako 2007/10/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200706005]
  • 2008/08/06an argitaratutako 2008/07/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200804636]
  • 2009/02/02an argitaratutako 2009/01/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200900508]
  • 2009/07/28an argitaratutako 2009/07/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200904286]
  • 2010/02/18an argitaratutako 2010/01/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201000832]
  • 2010/08/02an argitaratutako 2010/07/08ko EBAZPENA zabaltzen du [201003646]
  • 2011/03/09an argitaratutako 2011/02/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201101267]
  • 2011/10/11n argitaratutako 2011/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201104897]
  • 2013/03/15ean argitaratutako 2013/03/01eko EBAZPENA zabaltzen du [201301393]
  • 2013/04/19an argitaratutako 2013/03/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201301897]
  • 2013/05/13an argitaratutako 2013/04/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201302224]
  • 2013/10/03an argitaratutako 2013/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201304168]
  • 2014/12/11n argitaratutako 2014/11/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201405284]
  • 2015/10/28an argitaratutako 2015/10/21eko EBAZPENA zabaltzen du [201504545]
  • 2016/03/22an argitaratutako 2016/03/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201601253]
  • 2016/10/21ean argitaratutako 2016/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201604445]

Uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, 15. artikuluan, estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, lanpostuak betetzeko prozesu horietan ezarri beharreko baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, eta prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen dira.
Bestetik, bai Ministerioaren 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Institutu Nazionalaren 1994ko urriaren 26ko Ebazpenak, autonomia erkidegoekin bat eginez, toki-administrazioko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak onartzeko eta baloratzeko irizpideak ezartzen dituzte.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2016ko uztailaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatu dituen ikastaroak hautaketa-prozesu horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balorazioa zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez, balorazio horren berri ematen da, denak jakitun izan daitezen.
Hori guztia kontuan izanik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2016ko uztailaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatu dituen ikastaroen balorazioaren berri ematea, estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko; balorazio hori ebazpen honen eranskinean adierazten da. Ebazpen honek beste ebazpen hauek osatzen ditu: 2016ko irailaren 19koa (EHAA 200 zk. 2106-10-21), 2016ko martxoaren 11koa (EHAA 56 zk. 2016-03-22), 2015eko urriaren 21ekoa (EHAA 205 zk. 2015-10-28), 2014ko urriaren 28koa (EHAA 236 zk. 2014-12-11), 2013ko irailaren 19koa (EHAA 189 zk. 2013-10-03koa), 2013ko apirilaren 25ekoa (EHAA 90 zk. 2013-05-13koa), 2013ko martxoaren 25ekoa (EHAA 75 zk. 2013-04-19koa), 2013ko martxoaren 1ekoa (EHAA 53 zk. 2013-03-15ekoa), 2011ko irailaren 19koa (EHAA 194 zk. 2011-10-11koa), 2011ko otsailaren 11koa (EHAA 47 zk. 2011-03-09koa), 2010eko uztailaren 8koa (EHAA 147 zk. 2010-08-02koa), 2010eko urtarrilaren 28koa (EHAA 33 zk. 2010-02-18koa), 2009ko uztailaren 10ekoa (EHAA 143 zk. 2009-07-28koa), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (EHAA 22 zk. 2009-02-02koa) , 2008ko uztailaren 15ekoa (EHAA 148 zk. 2008-08-06koa) eta 2007ko urriaren 10ekoa (EHAA 212 zk. 2007-11-05ekoa). Ebazpen horiek guztiek indarrean jarraituko dute.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.