EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016040

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1881/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-10-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201701044
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 14. zenbakiko epaitegia (Familia).
Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 1881/2014.
Demandatzailea: Shirley Yadira Ruiz Sande.
Abokatua: Roberto Sanchez Santos.
Prokuradorea: Cristina Gomez Martin.
Demandatua: Danny Bolivar Conforme Sanchez.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak hartzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-10-24an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:
XEDAPENAK
Baietsi egiten da jarritako demanda, eta neurri hauek ezartzen dira bikote-harremana haustearen ondoriozko harreman pertsonalak eta ondarezkoak arautzeko:
1.– Seme-alaba komunen zaintza eta jagoletza eta guraso-ahala amari esleitzen zaizkio, eta aitaren aldeko bisitak eten egiten dira.
2.– Seme-alaba komunen aldeko mantenu-pentsioari dagokionez, aitaren hileko diru-sarrera garbien % 30a ezartzen da, gutxienez 100 euro hilean, seme-alaba komun bakoitzeko. Kopuru hori eguneratu egingo da, KPIaren edo horren baliokidearen arabera, urtean behin, eguneratze-dataren aurre-aurreko urtea erreferentziatzat hartuta; lehenengo eguneratzea 2018ko urtarrilaren 1ean sortuko da. Amak izendatutako kontuan, aitak sartu beharko du kopuru hori, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan,
3.– Apartako gastuak: bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte, betiere bien adostasunez egiten badira, eta adostasunik ezean, baimen judiziala jasota.
Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik.
Danny Bolivar Conforme Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.