EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017040

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduaren babesean aurkeztutako Euskadiko Antzoki Sarearen dantza-zirkuituan parte hartzen duten dantza-konpainientzako diru-laguntzak erabakitzen duen erabakiaren berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2017-02-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201701042
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/28ko AGINDUA [201605637]

AURREKARIAK
1.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Agindua 2016ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn; agindu horren bidez ezarri zen Euskadiko Antzoki Sarearen dantza-zirkuituan parte hartzen duten dantza-konpainientzako diru-laguntzak emateko araubidea.
2.– Aipaturiko aginduaren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.