EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2017039

IRAGARKIA, Deribazio Judizialaren bidezko Bilboko Familia Elkargunerako altzariak eskuratu, muntatu eta instalatzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (S-034-DAPJ-2016).

Xedapenaren data: 2017-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201701021
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 018 496.
5) Telefaxa: 945 019 029.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-03-06.
d) Espediente-zenbakia: S-034-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidura.
b) Helburua: Deribazio Judizialaren bidezko Bilboko Familia Elkargunerako altzariak eskuratu, muntatu eta instalatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Bilbao.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun natural, non ez den epe laburragorik eskaintzen.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 39100000-3.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak: haztapena, guztira: 100 puntu.
– Eskaintza ekonomikoa: 80 puntu. Formula: ikus karatulako 30.2.puntua.
Entregatzeko epea. 10 puntu. Formula: ikus karatulako 30.2.puntua.
Berme-epea: 10 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 67.750,85 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia: 67.750,85 euro. Zenbatekoa, guztira: 81.978,53 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoak: ez.
Behin betikoa: Lizitazioaren gehieneko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Zer sailkapen eskatzen den: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. Ekonomia- eta finantza-kaudimena: amaitutako azken hiru urteetatik negozio-bolumena handienekoan, 102.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, gutxienez, enpresa lizitatzaileek. Gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzeko betekizunak: a) Gutxienez, 47.000 euro exekutatu izana, kontratu honetako hornidura berdinetan edo antzekoetan, azken bost urteetatik exekuzio handienekoan; halako horniduratzat hartuko dira altzari-hornidurak. b) Eskainitako produktu eta elementuen deskribapen zehatza egin beharko dute, haien izena emanda, betiere. c) Materialei, prozesuei eta amaitutako produktuei buruzko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, ENACek edo beste estatu batzuetako pareko erakundeek kreditatutako laborategi independenteek emanak; ziurtagiri horiek egiaztatuko dute produktuak bat datozela preskripzio teknikoen pleguan zehaztutako ezaugarri teknikoekin.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 10a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabetez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 161. artikuluaren arabera.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:
Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua II-ko 1. bilera-gela).
Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2017-03-17ko 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.