EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017038

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita mikroorganismoak hautemateko eta identifikatzeko material erreaktiboak, identifikazio mikrobianoko sistema eta biologia molekularreko sistema hornitzeko administrazio-kontratua formalizatu dela (Espedientea: 90/2017-S).

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-02-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201700989
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 90/2017-S.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Deskribapena: mikroorganismoak hautemateko eta identifikatzeko material erreaktiboak, identifikazio mikrobianoko sistema eta biologia molekularreko sistema hornitzea, Osasun Saileko Osasun Publikoko Laborategietarako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoitzetan.
c) EAE (nomenklatura-erreferentzia): 33698100-0.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 221.317,28 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 110.658,64 euro, BEZik gabe. BEZa: 23.238,31 euro. Guztira, BEZa barne: 133.896,95 euro.
6.– Formalizazioa.
a) Esleipenaren eguna: 2017ko otsailaren 9a.
b) Formalizazioaren eguna: 2017ko otsailaren 10a.
c) Kontratista: Biomerieux España, SA
d) Esleipenaren zenbatekoa: 110.658,64 euro, BEZik gabe.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.