EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017038

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren komunikazio korporatiboa eta publizitatea» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-14/2017).

Xedapenaren data: 2017-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201700987
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-14/2017).
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko maiatzaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik baldin eta 2017ko maiatzaren 1a baino geroago formalizatzen bada– 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide:
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 85 puntu. Ekoizteko eta entregatzeko epea: 10 puntu. Orotara, 95 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Metodologia edo lan-plangintza: 5 puntu. Guztira, 5 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: berrogei mila (40.000,00) euro + zortzi mila eta laurehun (8.400,00) euro, BEZarenak. Guztira: berrogeita zortzi mila eta laurehun (48.400,00) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da halakorik eskatzen.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 13a.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak:
773/2015 Errege Dekretuaren aurreko arauketaren arabera emandako sailkapen hau egiaztatutako du lizitatzaile edo hautagaiak:
Sailkapena: T taldea, 1 azpitaldea, a kategoria.
773/2015 Errege Dekretuaren arabera emandako sailkapen hau egiaztatutako du lizitatzaile edo hautagaiak:
Sailkapena: T taldea, 1 azpitaldea, 1 kategoria.
Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: hiru urte hauetako –2013, 2014 eta 2015– negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez gutxienez 53.330 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: Kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez, egikaritze handieneko urtean (2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015eko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 37.331 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 13a, 11:00k arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2017ko martxoaren 20a.
5) Ordua: 11:00.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2017ko martxoaren 27a.
5) Ordua: 11:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehazten direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.