EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016038

EBAZPENA, 2016ko abenduren 30ekoa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez arautu ziren diru laguntza horiek, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiteko aginduaren bidez, alegia.

Xedapenaren data: 2016-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201700981
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/25ean argitaratutako 2016/04/20ko AGINDUA [201601724]

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta agindu horrek xedatzen du nahitaezkoa dela emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.
Horrenbestez, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskinean zehazten da:
Eranskina: Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei emandako diru-laguntzen zerrenda (2016ko apirilaren 20ko Agindua, 2016ko apirilaren 25eko EHAA - 77. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.