EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017036

EDIKTUA, 2017ko otsailaren 9koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakina razten baitira.

Xedapenaren data: 2017-02-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201700946
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakina raztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakina razten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakina ren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakina razpena balitz bezala balioko du.
Jakina razpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.
ERANSKINA