EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016036

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei eta toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko.

Xedapenaren data: 2016-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201700933
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/09/02an argitaratutako 2016/07/08ko AGINDUA [201603781]

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduaren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2016ko ekitaldirako deialdia egin zen.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzailea eratuko dela ezartzen du 2016ko uztailaren 30ean emandako Aginduaren 6. artikuluak. Epaimahai horrek, 2016ko uztailaren 8ko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.
Balorazio-epaimahaiak aurkeztutako akta eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduaren 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoa aintzat hartuta (agindu horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2016ko ekitaldirako deialdia egiten da), hau
EBAZTEN DUT:
1.– Eskatutako diru-laguntzak ez ematea I. eranskinean azaltzen diren udalei, toki-erakundeei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, I. eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
2.– II. eranskinean azaltzen diren udalei, toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan zehazten den zenbatekoaren arabera.
3.– Erakunde interesdun guztiei jakinaraz bekie ebazpen hau, eta EHAAn argitara dadila.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.