EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017036

30/2017 EBAZPENA, otsailaren 10koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2016ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201700030
Xedapenaren data: 2017-02-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201700931
Maila: Ebazpena
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2016ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 10a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.