EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017035

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jardueretarako diru-laguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2017-02-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201700906
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/22ko AGINDUA [201605632]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 22ko Agindua, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jardueretarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
2016ko abenduaren 22ko Aginduaren 10. artikuluaren arabera, aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio-batzorde bat osatuko da eta batzorde horretako kideen izendapena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da,
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua:
– Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak:
– Leire Agirregomezkorta Leanizbarrutia (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila).
– Jose Luis Ibarzabal Eguibar (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila).
Idazkaria:
– Arturo Garcia Fiel (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 7a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.