EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017033

45/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Bilboko A.D. Shotokai Karate Tradicional herri-onurakotzat deklaratzekoa.

Xedapenaren zenbakia: 201700045
Xedapenaren data: 2017-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201700859
Maila: Dekretua
Bilboko A.D. Shotokai Karate Tradicional kirol kluba AD0000569 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Nicolás Alcorta kalean, 5 zenbakian. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Izan ere, kirol klubak herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak betetzen ditu, honako arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 11/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.
Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2017ko otsailaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri-onurakotzat jotzea Bilboko A.D. Shotokai Karate Tradicional kirol kluba –AD0000569 zenbakiarekin inskribatua Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan– iritzita bere funtzioak garatuz mesede egiten diola Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren 11/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 14an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.