EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017032

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretarako sailburuordearena, Vitoria-Gasteizko Lakua IIko bilera-gela berriak altzariz hornitzeko kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena

Xedapenaren data: 2017-02-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201700841
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:
1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 85 17.
5) Faxa: 945 01 87 06.
6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 1a.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/040.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: altzarien hornidura.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:
1. lotea: mahaiak egin eta hornitzea.
2. lotea: aulkiak hornitzea.
d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: kudeaketa bateratuko Lakua IIko eraikina, Vitoria-Gasteiz.
d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: hilabete, kontratua formalizatzen den egunetik hasita.
f) Luzapenaren onarpena: ez.
g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 39121200-8 /39112100-0.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 57.355,00 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia 57.355,00 euro. Zenbateko totala: 69.400,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: karatularen 29. atalean ezarritakoak.
c) Bestelako betebehar batzuk: ez.
d) Erreserbatutako kontratuak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 2a, 13:00etan.
b) Aurkezpen modua.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezio hoberena.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturikoa irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua), Vitoria-Gasteiz. Gutun-azalak irekitzeko data: 2017ko martxoaren 8a, 12:00etan. 2. loteko B.2 gutun-azalak irekitzea: 2017ko martxoaren 10a, 12:0etan.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo agiriak eskuragarri jartzen dituen atari informatikoa edo webgunea: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.
Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.