EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016032

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «247/2016 Dekretua, 2016ko abenduaren 27koa, zeinaren bidez Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen baitira, Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta».

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-12-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201700835
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/01/18an argitaratutako 2016/12/27ko 201600247 DEKRETUA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira agindu honen I. eranskinean: «247/2016 Dekretua, 2016ko abenduaren 27koa, zeinaren bidez Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen baitira, Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta». (2017ko urtarrilaren 18ko EHAA, 12. zk.). Eta oraingoan zuzendu egiten dira hutsok, agindu horren aipatutako eranskina osorik erreproduzituz.