EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016031

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko abenduaren 22ko bilkuran hartua, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioari, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioari eta Euskadi Kirola Fundazioari buruzko 2015eko fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201700806
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko abenduaren 22an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioari, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioari eta Euskadi Kirola Fundazioari buruzko fiskalizazio txostena, 2015ekoa, behin betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.