EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016031

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko abenduaren 22ko bilkuran hartua, Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia SA, Itelazpi SA eta Neiker – Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SA buruzko fiskalizazio txostena 2015ekoa behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201700805
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko abenduaren 22an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia SA, Itelazpi SA eta Neiker – Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SAri buruzko fiskalizazio txostena 2015ekoa behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betetzeko, txostenaren ondorioak aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.