EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017031

AGINDUA, 2017ko otsailaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Xedapenaren data: 2017-02-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201700804
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/02an argitaratutako 2016/12/21eko AGINDUA [201700009]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta bat etorrita, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin (2017ko urtarrilaren 2ko EHAA), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 96. dotazioa).
Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 3a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.