EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017031

91/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 386/2016 Epaiaren betearazpena, Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreari dagokiona zehazki, Osasun Mentaleko Erizain kategoriakoa bera (2008ko Lekualdatze-lehiaketa).

Xedapenaren zenbakia: 201700091
Xedapenaren data: 2017-01-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201700802
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2008/11/14an argitaratutako 2008/10/27ko 200803792 EBAZPENA
  • 2009/11/24an argitaratutako 2009/10/29ko 200905132 EBAZPENA aldatzen du
  • Ikus 2010/09/21ean argitaratutako 2010/06/23ko IRAGARPENA [201004365]

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2016ko irailaren 6ko 386/2016 Epai Judiziala ikusi da, eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2008ko urriaren 27ko 3792/2008 Ebazpenari jarraikiz, lekualdatze-lehiaketa deitu zen osasun-arloko diplomadunen talde profesionalerako, kasuan kasu zehaztutako osasun-zerbitzuetako erakundeetan lan egiteko (2008ko azaroaren 14ko EHAA, 219 zk.) (2011-12-01eko EHAA, 228 zk.); tartean, baita Osasun Mentaleko erizain kategoriarako ere.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2014ko martxoaren 7ko 98/2014 Ebazpenaren bitartez EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 647/2013 Epaia betearazi zen; hortaz, prozesura onartu zen Miren Jaione Benedicto Arbaiza andrea Osasun Mentaleko erizain kategorian eta 36,8800 puntu guztira onartu zitzaizkion.
Ondoren, interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2014ko martxoaren 7ko 98/2014 Ebazpenaren aurka (prozedura laburtua: 237/2014).
Prozedura judizial horri amaiera emateko epaitzak lehen auzialdian, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegiaren 2015eko irailaren 7ko epaiarekiko, baiesten du jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2016ko irailaren 6ko 386/2016 Ebazpenaren bidez berretsi eta irmotzat jo dena.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiaren 2015eko irailaren 7ko erabaki judizialaren berrespenaren ondorioz, Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreari 35,0000 puntu onartzen zaizkio esperientziaren atalean; hortaz, guztirako puntuazio hau du: 46,2500.
Esandakoaren ondorioz, behin eginda dagozkion izapideak, Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreari destino bat esleituko zaio Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentala) Osasun Mentaleko Erizain kategorian Uribeko OZn (Helduak), beraz, karguaz jabetzeko izapideak egingo dira prozesuaren oinarrietako 6. atalean adierazitakoaren arabera.
Era berean, entzunaldi-epe bat ezarri zen, eta esan behar da bitarte horretan ez zuela alegaziorik egin.
Hirugarrena.– Administrazio-egintzen kontserbazio-instituzioan sartzen dira (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. art.) sartze-prozedura izapidetzean egin diren aurreko administrazio-jardute guztiak (hemen aldatzen direnen bestelakoak), egin ohi diren baldintza zehatzetan.
Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean, entzunaldia eskaini zaie interesdunei, hala jasota baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen 2015eko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 82 artikuluan.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiaren 2015eko irailaren 7ko erabaki judiziala betearaztea –Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2016ko irailaren 6ko 386/2016 epaiak berretsitakoa– Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreari dagokionez, 2008ko lekualdatze-lehiaketaren testuinguruan.
Bigarrena.– Epai judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea.
1.– Onartzea Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreari 35,0000 puntu dituela esperientziaren atalean, eta 46,2500 puntu dituela guztira Osasun Mentaleko Erizain kategorian.
2.– esleitzea Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreari destino bat Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentala) Osasun Mentaleko Erizain kategorian Uribeko OZn-Helduak, prozesuaren oinarrietan ezarritako prozeduraren arabera.
3.– Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreak utzi egin beharko du duen lanpostua hiru egun baliodun igaro baino lehen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
4.– Miren Jaione Benedicto Arbaiza andreak dagokion destinoaz jabetzeko 15 egun izango ditu, aurreko lanpostua uzten duenetik aurrera.
5.– Emandako destinoari ezin zaio uko egin, salbu eta interesdunak beste destino bat lortzen badu, borondatez behin betiko mugitzeko prozedura baten bitartez edo izendapen askearen bitartez (eta horrek lantokiz aldatzea eskatzen badu), beste osasun-zerbitzu edo herri-administrazio batek deituta izanda ere.
6.– Langile bat borondatezko mugikortasuneko prozedura batean destinoaz jabetzen ez bada, ezarritako epeen barruan edo lege edo arauen arabera epe horiei dagozkien luzapenetan, ulertuko da estatutupeko langile gisa interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan deklaratuko du zerbitzuak egiten zituen osasun-zerbitzuak.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.
Bosgarrena–- Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109 artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.