EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017030

AGINDUA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-02-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201700780
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan xedatutakoa betetzeko eta 6/1989 Lege horren 10.1.c) artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da. Hona hemen
OINARRI-ARAUAK
Lehenengoa.– Aginduaren eranskineko lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean, eta eskabidean datu pertsonalak eta egun lanpostua non duten adierazi beharko dute.
Hirugarrena.– Lehiakideek, eskaera-idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso beharko dituzte:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten gainerako merezimendu guztiak.
Gainera, eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, eta egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena.– Deialdi hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak ebatziko du, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, eta ebazteko agindua Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Lehenengo errekurtsoa jartzeko, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epea izango da; bigarrenerako, bi hilekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
ERANSKINA
Lanpostua:
– Izena: lurralde-ordezkaria (511786 kodea, 5. dotazioa).
– Lekua: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza.
– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
– Herria: Donostia.
– Taldea: A.
– Kidegoa: X02EU.
– Destino-osagarriaren maila: 29.
– Berariazko osagarria: 0-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 3.
– Derrigortasun-data: 2012-10-31.
Lanpostua betetzeko baldintzak:
– Estatuko edozein administrazio publikotako A kidegokoa izatea.
– Estatuko edozein administrazio publikotako A kidegoan karrerako funtzionario legez jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Horietaz aparte berdin-berdin eskatu ahal izango dute lanpostua, eta horrela jardunbide honen bidez zerbitzura itzuli, lehen aipatutako kidegoetakoek baldin eta nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, borondatezko eszedentzian eta egitekoak utzarazita badaude, egoera horretan eman beharreko denbora bete badute.
– 5 urteko esperientzia, lanpostua atxikita dagoen kidegoak berezkoak dituen egitekoetan.