EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017029

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 31koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-01-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201700747
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 5.3 e) artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Asier Aranbarri Urzelai jauna izendatzea Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aholkulari (5269. kodea, 1. dotazioa, zuzendari maila).
Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko otsailaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.
Bosgarrena.–- Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 31.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.