EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2017028

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 26koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Euskadin C Hepatitisa Artatzeko Estrategiaren Batzorde Zuzendariko kideen osaera nominala.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-01-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201700735
Maila: Agindua
Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 23ko Aginduaren bidez onetsi ziren Euskadin C Hepatitisa Artatzeko Estrategiaren Batzorde Zuzendariaren jarduera-ildoak.
Estrategia horretan jasotzen dira, besteak beste, irizpide, jarduera-protokolo, esku-hartzeko prozedura eta baliabide guztiak. Agindu horren hirugarren puntuan zehaztutako antolaketa-egiturak izango du horiek guztiak koordinatzeko eta kontrolatzeko eta horien ebaluazioa eta jarraipena egiteko ardura.
Hala bada, egitura horrek Batzorde Zuzendari bat izango duela aurreikusten du, zeinaren Estrategia lantzea izango baita zeregin nagusia Horretarako, osasun-jarduerak planifikatu eta koordinatu behar dira, aldian behin egoera ebaluatu, Euskal Autonomia Erkidegoan C hepatitisarekin erlazionatutako alderdi guztien bilakaerari buruzko etorkizuneko azterketak egin, eta lan-batzorde eta -taldeen ondorio eta txostenak onetsi eta aurkeztu, eta dagokien erakundeetara bidali.
Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 25eko Aginduaren bidez izendatu ziren Euskadin C Hepatitisa Artatzeko Estrategiaren Batzorde Zuzendariko kideak.
Eusko Jaurlaritzaren osaera organikoan, eta, zehazki, Osasun Sailean aldaketak egon direnez, beharrezkoa da Batzorde Zuzendariko kideen osaera nominala eguneratzea.
Horrela, lehendakari berri bat izendatu behar da, Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuordea, eta Batzorde Zuzendariko zenbait kide berritu behar da; aldiz, 2015eko otsailaren 25eko Aginduaren bidez egindako beste izendapen batzuei eutsi egiten zaie. Araudi-teknikaren ikuspegitik, egokiago iritzi zaio Batzorde Zuzendariko kide guztien zerrenda eguneratua egitea horren ondorioz; dena den, zenbait kasutan lehenago egindako izendapenen berreste soila baizik ez du ekarriko horrek.
Horregatik, legez esleitutako eskumenen arabera, eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eguneratzea Euskadin C Hepatitisa Artatzeko Estrategiaren Batzorde Zuzendariko kideen osaera, pertsona hauen izendapenaren bidez:
– Lehendakaria:
– Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuordea.
– Kontseilukideak:
– Andoni Arcelay Salazar jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.
– Jon Iñaki Betolaza San Miguel jauna, Osasun Saileko Farmazia zuzendaria.
– Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
– Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Ekonomia eta Finantza zuzendaria.
– Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
– Antonio Arraiza Armendariz jauna, Estrategiaren koordinatzaile nagusia.
– Idazkaria:
– Titularra: – Lilian Méndez Maeso andrea, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako teknikaria.
– Ordezkoa: – Maria Heras Burzaco andrea, Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako teknikaria.
Bigarrena.– Osaera hau Osasuneko sailburuaren aginduaren bidez berrituko da aurrerantzean, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi eta gero, betiere.
Hirugarrena.– Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango du eragina, hargatik eragotzi gabe EHAAan argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 26a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.