EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016027

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Tramame SA eta Remai SA enpresek Aiarako (Araba) Murga kaleko 56an sustatutako zepen tratamendurako instalazioari.

Xedapenaren data: 2016-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201700700
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/02/16an argitaratutako 2015/01/16ko EBAZPENA [201500741]

AURREKARIAK
2014ko uztailaren 28an, Tramame SA eta Remai SA enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zioten, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Aiarako udal-mugartean dagoen zepen tratamendurako instalaziorako.
Era berean, Aiarako Udalaren txostena aurkeztu zuten, 2014ko irailaren 11koa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2015eko urtarrilaren 16an emandako ebazpenaren bidez, Tramame SA eta Remai SA enpresek sustatutako proiektua 30 egun baliodunez jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko otsailaren 16an.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, hamaika alegazio-idatzi dagoela egiaztatu da, eta horiek ebazpen honen I. eranskinean jaso dira laburbildurik, organo honek horri buruz egin dituen oharrekin batera.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko martxoaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Aiarako Udalari, Uraren Euskal Agentziari, Osasun Sailari eta Segurtasun Sailari.
2015eko ekainaren 15ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Tramame SA eta Remai SA enpresen esku utzi zen espediente osoa.
2015eko ekainaren 26an, Tramame SA eta Remai SA enpresek idatzi bat bidali zuten, erakunde eskudunek emandako txostenetan jasotako hainbat alderdiri buruzko oharrekin.
16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotakoa betetzeko, 2016ko urtarrilaren 19an organo honek erakunde eskudunei igorri zizkien Tramame SA eta Remai SA enpresek egindako alegazioak, bai eta baimen-proposamena ere. Bi enpresei ere bidali zien azken hori, espedientean jasota dagoen emaitzarekin.
2016ko otsailaren 9an eta 16an, Aiarako Udalak idatzi batzuk bidali zituen, 2016ko urtarrilaren 19ko ebazpen-proposamenean jasotako hainbat alderdiri erantzuteko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarrita ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.
Baimen honetan, instalazioan egiten diren Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean zerrendatutako jarduerez gain, instalazioa aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak barne hartzen dira, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betetzeko, 1. eranskinean aipatutako jardueretako bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko ingurumen-baimen integratua beharko da. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua honakoa da: arauaren aplikazio-eremuan sartzen diren instalazio guztiek arauaren xedea betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, baimen-ematean parte hartuko duten administrazio publikoen arteko koordinazioa ziurtatuko duen prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularren karga administratiboak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimenak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Tramame SA eta Remai SA enpresen kasuan, baimen hauek guztiak behar dituzte: hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, ibilgura isurtzeko baimena, atmosferara isurtzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintaritzarentzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, baita 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi guztiei dagokienez ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatuak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Adierazitako aginduak aplikatuz, Tramame SA eta Remai SA enpresekin lotutako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries» txostenaren edukia hartu da kontuan.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Tramame SA eta Remai SA enpresek sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena, 2016ko urtarrilaren 19koa; Euskadiko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Helbide soziala Aiarako udalerriko Markijana industrialdeko Murga kaleko 56. zenbakian eta IFK: A01049030 (Tramame) eta A01029008 (Remai) duten Tramame SA eta Remai SA enpresei ingurumen-baimen integratua ematea zepen tratamendua egiteko Aiarako udal-mugartean, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzetan.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4.c kategorian dago sartuta jarduera hori:
«5.4.– Arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatzeko edo balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik:
c) Zepen eta errautsen tratamendua;»
Instalazioa Arespalditza-Markijana arteko errepideko 1. kilometroan dago, Murga industrialdeko 56. zk.an, Aiaran (Araba) eta guztira 47.972 m
Ekoizpen-prozesuak fase hauek ditu:
a) Altzairutegietako zepen eta zepa erregogorren material herdoilgaitza berreskuratzea.
Jarduera hori Tramame SA enpresak egiten du.
Materiala berreskuratzeko material geldoa eta altzairu herdoilgaitzezko zati txikiak banandu egiten dira dentsimetrikoki, hainbat operazio mekanikoren bidez.
Operazio horietan erabiltzen den lehengaia arku elektrikozko labeko altzairu herdoilgaitzezko zepa beltza da, eta urteko kontsumo zenbatetsia 35.000 tonakoa da.
Gainera, Tramame SAk material erregogorra jasotzen du. Horrek lerro independente bat jarraitzen du, nahi gabe beste materialekin nahas ez dadin.
Tramame SAren urteroko ekoizpena prozesatutako zepen % 4,5ekoa da, gutxi gorabehera, hau da, 1.500-1.600 tona altzairu herdoilgaitz berreskuratzen dira gutxi gorabehera.
Egunean 118 tona tratatu daitezke instalazioetan, gutxi gorabehera. Era berean, kudeatzeko baimendutako gaitasuna 35.000 tonakoa da, zepak edo erregogorrak tratatzen diren kontuan izan gabe.
Prozesuak ondorengo fase hauek ditu:
● Lehengaiak lehortzeko pabilioi batean biltegiratzea.
● Barra bidezko baheketa, parte finak eta zati lodiak (bloke eta plaka handiak) bereizteko.
● Xehagailua, zati lodiak tratatzeko.
● Inpaktuzko errotak: tamaina egokiko zati txikiak lortzen direnean, uhal garraiatzaileen bidez garraiatzen dira toberetan. Toberatik inpaktuzko errotak elikatzen dira, eta materia are gehiago txikitzen da.
● Haizagailudun mahai dentsimetrikoa, partikula herdoilgaitzak eta zepa banatzeko.
● Partikula herdoilgaitzak eta zepa ontziratzea eta bidaltzea.
Metalezko zatiak kendu eta gero geratzen den zepa (33.400 tona inguru) otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuaren 5. artikuluan araututako erabileretara bideratuko dira (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea arautzen duena). Bestela, hondakin bezala kudeatuko da baimendutako kudeatzaile bati emanez.
b) Altzairu edo arrabiozko metalezko pieza handi akastunen edo errefusatuen zatikatzea.
Remai SAk altzairu edo arrabiozko metalezko pieza handi akastunak edo errefusatuak zatikatzen ditu. Pieza horiek handiegiak dira zuzenean altzairutegian lehengai bezala erabiltzeko.
Egunean 118 tona tratatu daitezke instalazioetan, gutxi gorabehera. Era berean, kudeatzeko baimendutako gaitasuna 35.000 tonakoa da.
Remai SAren ekoizpen-prozesuak fase hauek ditu:
● Hormigoizko zoladuran materiala jaso eta sailkatzea.
● Hainbat metodoren bidez materiala zatikatzea:
○ Elektroimanak eta olagarroak dituzten atzerako hondeamakinak: inpaktu bidezko hausturak udare astun baten bidez egiten dira, hori hondeamakinen bidez altura jakin batera arte igo eta gero. Dena prest dagoenean, udare hori hautsi beharreko materialaren gainean botatzen da altura horretatik.
○ Soplete industrial bidezko mozketa: oso handiak direlako beste metodoen bidez zatikatu ezin diren piezak iristen dira puntu honetara. Hainbat sopleterekin mozten da pieza, propano eta oxigenozko produktu bat erretzean lortzen diren tenperatura altuen bidez.
○ Lehergailuak lantza termikoarekin: lehergailuak erabiltzeko aukera dago, aurretik lantza termikoa erabilita. Piezarik handienak oxigenozko lantza termikoarekin zulatzen dira aldez aurretik, 1/8"-ko tutu hariztatuko hagaxken bidez. Zulaketa hori eremu babestu eta itxi batean egiten da, mahuka-iragazki batera konektatuta, atmosferarako isuri posibleak murrizteko. Lantza termikoarekin zuloak egin eta gero, lehergailuak ipintzen dira horien barruan. Lingote-ontzi karratuz osatutako hobi bat dute, segurtasuna hobetzeko eta piezak txikitzerakoan proiekzio posibleak saihesteko diseinatutakoa. Dinamitatu beharreko piezekin hobia bete eta gero, altzairuzko pieza lau batzuekin estaltzen da, horiek lingote-ontzietara lotuz. Piezak eta estalkiak dagokien lekuan jartzeko garabi bat eta atzerako hondeamakinak erabiltzen dira.
○ Baheketa-operazioak, eragingailurik gabeko bahetze-lanetan. Bahetutako materialak banandu egiten dira eta bi 2 produktu granulometriko lortzen dira: pasatzen direnak eta pasatzen ez direnak.
● Bidalketa: aipatutako metodo hauetako edozeinekin material guztia zatikatu ondoren, zatiak elektroiman eta olagarroekin jasotzen dira, eta bidaltzeko kargatzen dira.
Eurien jariatze-urak ibilgura isurtzen dira, tratatu ostean.
Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez arriskutsuak makineria mugikorra (ibilgailuak) mantentzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.
Tramame SA eta Remai SA enpresen jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:
● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).
● Biltegiratzerako BREF txostena (Europako erreferentziako teknika erabilgarri onenak, biltegiratzean sor daitezkeen isurietarako).
Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:
● Aire zabaleko biltegiratzeen ikuskapen bisualak.
● Solidoak mugitu eta manipulatzerakoan sortutako hautsa minimizatzea: haizearen abiadura kontrolatzea, barne-garraioko distantziak murriztea, pala kargatzailetik materialak botatzeko altuera murriztea, pneumatikoak garbitzea, pilatutako materialak bustitzea.
● Uhal garraiatzaileak eta deskarga-bideak erabiltzea, garraio-distantziak murrizteko.
● Hondakinen trazabilitatea egiteko aukera ematen duen kudeaketa-sistema bat izatea (IKS-eeM).
● Hondakinak nahasteari, banaketa-prozedurei eta bateragarritasunari buruzko arauak izatea.
● Intzidentzien erregistro bat izatea.
● Tratamendu-lanetarako eremuak ondo horniturik egotea.
● Urak banatzeko sistema independenteak izatea.
Bigarrena.– Tramame SA eta Remai SA enpresek Aiarako udal-mugartean sustatutako zepen tratamendurako jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako arrisku hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak,eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.
B.– Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Tramame SA eta Remai SA enpresek aldaketa horien berri emango dute.
C) Tramame SA eta Remai SA enpresak ebazpen honetan jasotako neurri eta baldintzak betetzearen erantzule solidario izango dira, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako Industriako isurpenen eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
C.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen baitira.
C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Tramame SA eta Remai SA enpresek ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango dituzte goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EB Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EB Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko). Halaber, hondakinei dagokien kodea eta sailkapena ematea aipatutako Erabakiaren arabera gauzatuko da, hala nola Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horrek ordeztu du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Hortaz, jarraian identifikatutako hondakinak baino ez dira onartuko:
a) Altzairutegietako zepen eta zepa erregogorren material herdoilgaitza berreskuratzea (Tramame SA).
b) Altzairu edo arrabiozko metalezko pieza handi akastunen edo errefusatuen zatikatzea (Remai SA)
C.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.
Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera instalazioan onar daitezkeela bermatzeko.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Dena dela, kudeatu beharreko hondakinak zabaldu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Sailburuordetzaren onespena eta ebazpen honen H atalean adierazitakoa betetzea.
Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.
Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Tramame SA eta Remai SA enpresek onarpenaren agiria bidaliko diote hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.
Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta, beti, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatu eta Prebenitzeko 2020 eperako Planaren helburu estrategikoak betetzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak Ebazpen honen babesean emandako onespen-agiri baten kargura bidali aurretik, agiri hori ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du. Tramame SA eta Remai SA enpresek ezingo dute hasi kudeatu beharreko hondakinak jasotzen aurretik organo honek onespen-agiria baliozkotu arte; baliozkotze hori 15 egun naturaleko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onespen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.
Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
● Ez onartzeko arrazoia.
● Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.
● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.
Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Tramame SA eta Remai SA enpresek eskuragarri izan beharko dituzte une oro hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak.
Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, onarpen-agiri negatiboa egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
C.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isuririk edo zehaztugabeko isuririk ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
C.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.
a) Balorizatu beharreko hondakinak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.
b) Biltegiratze-eremu bereiziak egongo dira hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
c) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, gertakari hori berehala jakinarazi beharko zaie Ingurumen Sailburuordetzari eta Aiarako Udalari.
d) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Tramame SA eta Remai SA enpresek C.1.1. atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango dute, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.
C.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Tramame SA eta Remai SA enpresek harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko dituzte gutxienez 3 urteko epean, non jasoko den, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, helmuga eta hondakinak kudeatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:
● Onartutako hondakinen jatorria (jatorria eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.
● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuen erregistroa (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).
● Biltegiratutako hondakinen instalazioko kokalekua.
● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.
● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta segimendu-agiriarenak.
Ebazpen honetako C.1.2. atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan arautzen den erregistroan jasoko dira, baita Tramame SA eta Remai SA enpresek gauzatu ditzaketen egiaztapenenak ere.
Hilean behin Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora), Excel formatuan, organo honek ezarritako eredua erabiliz, bertan jasotako informazioa, indarreko urte osokoa eta hilabete bakoitzean egindako kudeaketak bereizita.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo ezabatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
C.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.
C.2.1.− Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
C.1.– atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta gordetzeko baldintza eta kontrolen kalterik gabe, Tramame SA eta Remai SA enpresek bermatu beharko dute honako baldintza hauek betetzen direla:
a) Bideragarritasun-azterketa bat bidali beharko da, hautsezko materialak birrindu, bahetu eta biltegiratzeko operazioak zoladura iragazgaitzaren gainean egiteari buruzkoa. Zoladura horrek aurreikusten diren kargak jasateko modukoa izango da, bai eta material horien isuri edo ihes posibleei eusteko ere, alboetan eta goiko aldean itxitako eraikinean. Hori dela eta, dekantazio-putzua zanga horretatik kanpo kokatu beharko da.
b) Orain ez bezala, kanpoan ezingo dira kudeatu beharreko materialak ez eta dagoeneko kudeatutako materialak pilatu.
c) Zepen eta material erregogorren birringailuek eta beste material batzuk birrindu eta intsuldatzeko ezartzen diren instalazioek partikulen isuria minimizatzeko elementuak izan beharko dituzte (adibidez, arraspak uhalen itzuleran, material-bilketa oinarrian, xurgapen fokalizatuak eta karenatuak).
d) Zulaketa egiteko horretarako prestatutako metalezko egitura erabiliko da beti, eta lantza termikoa ezin izango da kanpoan erabili inolaz ere.
e) Lehergailuak erabili aurreko zulaketa-lanen berri eman beharko zaie Aiarako Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, 48 orduko aurrerapenarekin, eta leherketarako data zehatza ere jakinarazi beharko zaie.
C.2.2.– Kudeatutako hondakinen bizitza-amaierarako bete beharreko baldintzak.
Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko eta altzairuzko txatarren kasuan, dagozkien adostasun-deklarazioak egin direla egiaztatu beharko da, Europako Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horretan, txatar-mota jakin batzuek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak finkatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.
Metalezko zatiak kendu eta gero geratzen den zepa otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuaren 5. artikuluan araututako erabileretara bideratuko dira (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea arautzen duena).
Era berean, kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko eta altzairuzko txatarren kasuan, 333/2011 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean eta 34/2003 Dekretuan, hurrenez hurren, ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, hondakin gisako kudeaketa egiaztatuko da, kudeatzaile baimendu baten dagokion onarpen-dokumentua aurkeztuz.
C.2.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
C.2.3.1.– Baldintza orokorrak.
Tramame SA eta Remai SA enpresen instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduz, betiere.
Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatuak ez diren isuriak biltzea, teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.
Ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez eragiteko neurri egokiak hartuko dira. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.
Proiektuan aipatutako atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak, hala nola, hautsezko materialen multzoak bustitzea eta bideak garbitzea.
Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
C.2.3.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Tramame SA enpresaren instalazioko jarduerek, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren arabera, A 04 02 10 01 kodea (siderurgiako zepen tratamendua) eta B 09 10 09 51 kodea dute (biltegiratzea edo manipulazio-eragiketak gauzatzea, tartean, metalezkoak ez diren hondakinak edo metalezko hondakin hautsezkoak nahastea, bereiztea, sailkatzea, garraiatzea edo txikiagotzea, eta material horien gaineko manipulazio-ahalmena > 100 V/egun eta <500 U/egun izango da), eta honako foku hauek ditu instalazioak, atmosfera babesteko indarreko araudiari jarraikiz:
Remai SAren instalazioko jarduerek, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren arabera, 09 10 09 06 kodea (txarra eta metalezko bestelako hondakinak txikitu edo birrintzeko makinak) eta 04 02 08 03 kodea dute (soplete bidezko oxiebaketa), eta honako foku hauek ditu instalazioak, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:
Isurketa-foku sistematiko baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunekin, baldin eta isurketaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Dagokion ingurumen-zaintzako programan justifikatu beharko da inguruabar hori.
Tramame SA eta Remai SAren jarduera orokorraren ondorioz, gainera, zehaztugabeko isurien foku garrantzitsua da enpresa horien instalazioa. Zehaztugabeko isuriak eragiten dituzten jarduera nagusiak dira materialak deskargatzea, garraiatzea eta banantzea; horiek txikitu/birrintzea; lantza termikoarekin zulatzea; lehergailu bidez zatikatzea eta kamioiak eta makineria instalazioen barruan ibiltzea.
C.2.3.3.− Isurketaren muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura; 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak arautzen duena beteko da.
C.2.3.4.− Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko C.2.3.2 azpi-zenbakian ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
C.2.3.5.– Zehaztugabeko isuriak gutxitzea.
Zehaztugabeko isuriak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
Lantza termikoaren 0100000349-01 fokua kontrolatu eta tratatzeko sistemak instalatuta eta behar bezala funtzionatzen egongo dira instalazioa martxan denean. Horregatik, ezingo da lantza termikoarekin zulaketa-lanik egin jarduera horretarako beharrezko xurgapen- eta iragazketa-sistemek modu egokian funtzionatzen ez badute. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, instalazioan bideo-sistema bat instalatuko da, eta funtzionamenduan egon beharko du instalazioan lanean ari direnean, aurreko guztia filmatzeko, eta filmatutako erregistro horiek hilabetez gorde beharko dira gutxienez.
Zehaztugabeko isuriak minimizatzeko, ondorengo neurriak aplikatuko dira, gutxienez:
● Mahuka-iragazkien, lantza termikoaren zulaketetako isuriak hartzeko sistemen eta lehergailu bidezko zatikatzeko hobiaren estalkiaren mantentze-lanak modu egokian egingo dira.
● Gurpilak garbitzeko sistemak modu sistematikoan erabiltzea dekantazio-putzuekin.
● Instalazioaren garbiketari dagokionez, ingurumen-jardunbide egokiak eta teknika erabilgarri onenak aplikatzeaz gain, erraztatzeko makinak/xurgagailuak erabiliko dira zoruak eta bideak garbitzeko.
● Haizearen esposiziopeko eremuetan, haize-babes natural edo artifizialak instalatuko dira.
● 20 km/h-ko abiadura-muga ezartzea ibilgailuak instalaziora sartu eta bertatik irteteko.
● Erraztatzeko makina/xurgagailu bat erabiltzea instalazioan egunero.
● Hautsezko materiala manipulatzeko ekipamendua eta makineria arretaz eta abiadura txikian erabiltzea.
● Kamioietan kargak modu homogeneoan banatzea.
C.2.4.– Ibilgura eta saneamendu-sarera isuriak egiteko baldintzak.
C.2.4.1.– Sailkapena, hondakin-uren jatorria, ingurune hartzailea eta isurketa-puntuaren kokagunea.
Jarduera: Dagoeneko sailkatuta dauden metalen balorizazioa.
Jarduera-taldea: Hondakinen kudeaketa.
Mota-taldea-EJSN: 1 -7ter-38.32.
Udalerria: Aiara/Ayala.
Lurralde historikoa: Araba.
1. isurketa-gunea: eurien jariatze-urak.
Hondakin-ur mota: industria-urak.
Isurtzeko modua: zuzenekoa.
Ingurune hartzailea: Izoria.
Arroa: Izoria.
Unitate hidrologikoa: Ibaizabal.
UTM (etrs89) koordenatuak: X: 499.429.
Y: 4.769.886.
Eremua: 30.
Recuperación de Materiales Industriales SA (Remai SA) eta Tratamiento y Transformación de Metales Metalúrgicos SA (Tramame SA) enpresen kanpoko instalazioetan pilatutako materialarekin kontaktuan egon ostean kutsadura izan lezaketen jariatze-urak isurtzeko baimena ematen da. Instalazioetan sortu eta hiriko uren baliokideak diren ur sanitarioak saneamenduko kolektorera konektatuko dira.
Egiteke dauden jarduerak:
Eurien jariatze-urak isurtzeari dagokionez, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpena hau eman eta hamabi (12) hilabeteko epean, gehienez ere, instalazioetan sortutako jariatze-urak tratatzeko arazketa-sistema instalatu beharko da, bai eta hondakin-urak behar bezala jasotzeko beharrezko neurriak ere. Honako hauek izango dira neurri zuzentzaileak:
● pH-a karbono-dioxidoaren (CO
● Dekantazio-putzuaren neurriak: 36,5 metro luze x 6 metro zabal x 2,25 metro sakon. Trenkada banatzaile bat du putzuaren muturretik 16,7 metrora, bai eta bertara iristeko arrapala ere, mantentze-lanak errazteko.
● Isuria kontrolatzeko kutxatila.
● Sistema bat (horma edo antzekoa) «pilaketa-eremua» mugatzeko. Horren helburua izango da zepak gaitutako eremuaren barruan barnean mantentzea, materialak edo hondakinak hodietan sar ez daitezen eta bertan pilatu ez daitezen, eta horrela hodi horiek garbi egon daitezen.
● Drainatze-sistema zepak pilatzeko eremuan (Izoria ibaiaren ardatzaren paraleloan), perimetroko hodira isurtzen dena, gero ur horiek tratatzeko. Hori diseinatzerakoan, sortutako lixibiatuen laginak hartzeko aukera bermatu beharko da.
● Gurpilak garbitzeko sistema zirkuitu itxian egokitzea.
Ezarritako neurri zuzentzaileak gauzatu eta gero, titularrak instalazioak martxan direla egiaztatu beharko du.
2. isurketa-gunea: ur sanitarioak saneamendu-sarera isurtzeko gunea.
Ur sanitarioen kasuan, Aiarako Udalak ezarritako baldintzak bete beharko dira.
C.2.4.2.– Ibilgura isurtzeko gehienezko emariak eta bolumenak.
1. isuria: eurien jariatze-urak.
Orduko puntako emaria: 1.578 m
Urteko gehieneko bolumena: 37.884 m
C.2.4.3.− Emisioen muga-balioak.
Ondorengo zerrendan ageri dira isurien kutsadura-parametro bereizgarriak, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioarekin:
1. isuria: eurien jariatze-urak.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko. Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak bete behar dira. Horrela ez bada, erakunde titularrak tratamendu egokia instalatu beharko du, isurketa ez dadin izan horiek ez betetzearen kausa.
Baimen horrek ez du aukerarik ematen xedapen honetan berariaz adierazten ez diren substantziak isurtzeko, eta, bereziki, substantzia arriskutsuak (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria).
2. isurketa: ur sanitarioak.
Ur sanitarioen kasuan, Aiarako Udalak ezarritako baldintzak bete beharko dira.
C.2.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Hondakin-urak arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak baimen hau izapidetzerakoan eskatzaileak aurkeztu duen dokumentazioan agertzen direnak izango dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:
1. isurketa: eurien jariatze-urak.
A) Arazketa-sistema gauzatu arte.
● Orain instalazioan dagoen dekantazio-putzua.
● Isuria kontrolatzeko puntua.
B) Arazketa-sistema gauzatu ondoren.
● pH-a karbono-dioxidoaren (CO
● Dekantazio-putzuaren neurriak: 36,5 metro luze x 6 metro zabal x 2,25 metro sakon. Trenkada banatzaile bat du putzuaren muturretik 16,7 metrora, bai eta bertara iristeko arrapala ere, mantentze-lanak errazteko.
● Isuria kontrolatzeko kutxatila.
Uste da arazketa-instalazio horiek, printzipioz, behar adinakoak direla txosten honetako C.2.4.3 atalean adierazitako mugak betetzeko. Hala eta guztiz ere, arazketa-instalazio horiek nahikoak ez direla ikusiz gero, titularrak behar beste aldaketa egingo ditu isuria baimendutako baldintzetara egokitzeko. Aldaketak Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko dizkio eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Jariatze-urak era egokian jaso eta tratatzen direla bermatzeko, ezinbestekotzat jotzen da hodietan materialik ez pilatzea. Horregatik, sistema bat ezarri beharko da (horma edo antzekoa) «pilaketa-eremua» mugatzeko. Horren helburua izango da zepak gaitutako eremuaren barruan barnean mantentzea, materialak edo hondakinak hodietan sar ez daitezen eta bertan pilatu ez daitezen, eta horrela hodi horiek garbi egon daitezen. ● Era berean, drainatze-sistema izan beharko du zepak pilatzeko eremuan (Izoria ibaiaren ardatzaren paraleloan), perimetroko hodira isurtzen dena, gero ur horiek tratatzeko. Hori diseinatzerakoan, sortutako lixibiatuen laginak hartzeko aukera bermatu beharko da.
C.2.4.5.– Isuria ebakuatzea. Kontrol-kutxatila.
Kontrol-kutxatila bat jarriko da hondakin-ur baimendu bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak ikuskatu ahal izateko. Kasu horretan, isuritako emaria zeharkako neurketen bidez neurtuko da.
C.2.4.6.– Baldintza ekonomiko-administratiboak. Isurketa-kanona guztira.
Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 22/2013 Legearen 80. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, honako hau da isurketa-kanonaren zenbatekoa:
Isurketa-kanona = V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Non:
V = Baimendutako isurketaren bolumena (m
Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Cm = Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isuriaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isuriaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
Jarduera burutu bitartean.
(1) Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko oharrean (*****) adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, 2013ko ekainaren 7ko Kantauriko Plan Hidrologikoak arautzen dituen helburuak.
Cm = 1,28 2,5 1 = 3,2
Pu = 0,04207 x 3,2 = 0,134624 euro/m
Isurketa-kanona = 37.884 x 0,134624 = 5.100,09 euro/urtea.
Jarduera burutu ondoren.
V: bolumena, guztira
Pb: Hondakin-ura: Industriala.
C2: 1. mota:
C3: Tratamendu egokiarekin.
C4: III. kategoriako eremua (1)
V = 37.884 m3 / urte
Pb = 0,04207 um
C2= 1
C3 0,5
C4 = 1 (1)
(1) Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko oharrean (*****) adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, 2013ko ekainaren 7ko Kantauriko Plan Hidrologikoak arautzen dituen helburuak.
Cm 1 0,5 1 0,5
Pu = 0,04207 x 0,5 = 0,021035 euro/m
Isurketa-kanona = 37.884 x 0,021035 = 796,89 euro/urtea.
Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurketa-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketa-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.
Isurketa-kanona independentea izango da autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (ULTB, 113.7 artikulua).
C.2.5.− Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hau izango da hondakinak deuseztatzeko aukera bakarra: aldez aurretik haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela frogatzea. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, buruaskitasun- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, gertakari hori berehala jakinarazi beharko zaie Ingurumen Sailburuordetzari eta Aiarako Udalari.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
C.2.5.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Berunezko bateriak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C18/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 250 kilogramo.
Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak ordezkatzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horretako berariazko eremuan jarrita eta identifikatuta dagoen edukiontzian biltzen da.
2. hondakina: «Motorreko, transmisio mekanikoko eta lubrifikatzaileetako beste olio batzuk (erabilitako olioak)».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/2.
Helburu-eragiketaren kodea: R13/9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHZ: 13 02 05.
Urtean sortutako kantitatea: 1.700 kilogramo.
Olioa berrezartzeko lanetan sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
3. hondakina: «Olio hidrauliko sintetikoak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/3
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHZ: 13 01 11.
Urtean sortutako kantitatea: 1.700 kilogramo.
Olioa birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
4. hondakina: «olio-iragazkiak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/4.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 16 01 07.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 30 kilogramo.
Ibilgailuen mantentze-lanetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzietan / big-bag-etan biltzen da.
5. hondakina: «Freno-likidoa».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/5.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 16 01 13.
Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.
Ibilgailuen mantentze-lanetan sortzen da.
Makinak garbitzean hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta, ondoren, bidoi hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
6. hondakina: «Substantzia arriskutsuak dauzkaten izotz-kontrakoak».
Identifikazioa: 01049030/0100000927/1/6.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHK: 16 01 14.
Urtean sortutako kantitatea: 200 kilogramo.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian edo edukiontzian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
Makinak garbitzean hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta, ondoren, bidoi hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
7. hondakina: «Xurgatzaileak, iragazteko materialak (beste kategoria batean zehaztu ez diren olio-iragazkiak barne), garbitzeko zapiak eta babesteko arropak, substantzia arriskutsuz kutsatuta daudenak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/7
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 125 kilogramo.
Xurgatzaileak eta zuntzak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez eta pinturaz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
8. hondakina: «Osagai arriskutsuak dauzkaten baztertutako tresnak, 16 02 09tik 16 02 12rako kodeetan zehaztutakoak ez direnak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/8.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C6.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHK: 16 02 13.
Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.
Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian edo edukiontzian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
9. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta bestelako hondakin merkuriodunak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/9.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.
Merkurioa duten lanpara erabiliak ordezkatzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen da; bidoia leku berezi batean kokatuta dago.
10. hondakina: «Substantzia arriskutsuen hondarrak dauzkaten edo substantzia arriskutsuekin kutsatuta dauden ontziak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/10.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/14.
EHZ: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 300 kilogramo.
Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen dira; ontzi horiek olioak, pinturak edo disolbatzaileak eduki dituzte barruan, eta metalezkoak, plastikozkoak, konposatuak eta abar dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian/big-bagetan biltzen da sortzen den postuan bertan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
11. hondakina: «Garbiketako likido urtsuak».
Identifikazioa: A01049030/0100000927/1/11.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 12 03 01.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 600 kilogramo.
Makineriaren piezak garbitzerakoan sortzen dira, mantentze-lanetan.
Garbitzeko makinan bertan instalatuta dagoen edukiontzi batean jasotzen dira, eta makinaren jabea den enpresak kudeatzen ditu zuzenean.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakin-mota eta horren osagai arriskutsuak definitzen dituzte kode horiek. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian finkatutako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi etiketatu beharko dira, modu irakurgarrian eta ezin ezabatuzkoan.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.
g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
h) Tramame SA eta Remai SA enpresek Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko dute beren enpresetan erabilitako olioa.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Tramame SA eta Remai SA enpresek PCB eduki ditzaketen gailuak dituztenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar dituzte poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta hori aldatzen duen otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua.
i) Tramame SA eta Remai SA enpresek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin badituzte, horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Tramame SA eta Remai SA enpresek urtero adierazi beharko diote Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituzten hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa ere bidaliko dute.
m) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Tramame SA eta Remai SA enpresek, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortzen badituzte, neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko dute Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluak ezartzen duenez, baldin eta lege horren arau bidezko garapenean Tramame SA eta Remai SA enpresak hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa katalogatzen ez badira.
n) Baldin eta Tramame SA eta Remai SA enpresak Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (11/1997 Legea, apirilaren 24koa) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabeak badira, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduradunak dira, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko diote.
o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, e) eta f) ataletan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) ataletan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Tramame SA eta Remai SA enpresek amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan finkatutako eskakizunen arabera egingo dira; dekretu horren bidez finkatu ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
C.2.5.2.– Hondakin arriskugabeak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak:
Tramame:
Remai:
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da; hondakinen karakterizazioa egitean bete egingo da 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa.
e) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
f) Baldin eta Tramame SA eta Remai SA enpresak Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabeak badira, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduradunak dira, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko diote.
g) Erregistro bat eramango da, eta bertan kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea adieraziko dira. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Atal honetako d) eta e) letretan aipatutako dokumentuak (kudeatzaileak EAEkoak badira) eta g) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabiliz, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
i) Baldin eta hondakin arriskugabeak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinen lekualdaketei buruzko 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.
C.2.6.– Lurzorua babesteari buruzko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko eta lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Tramame SA eta Remai SA enpresek lurzoruaren babesa bermatzeko neurri hauek hartu beharko dituzte:
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lurrak mugitzea dakarten obrak egin behar baditu –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, egiaztatu ahal izateko lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz benetan kaltetu ote diren, eta zehaztu ahal izateko, karakterizazioaren emaitzak ikusita, zein den material horiek kudeatzeko biderik egokiena.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
1.– Soberakinak zabortegira eraman nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak zabortegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHetarako 50 mg/kg, lur horiek garbiak direla kontsideratuko da, eta onartu ahal izango dira baimendutako betelan batean.
4.– Murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da harrizko substratu osasuntsua. Lurzoru naturalaren pareko den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurrean kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, azken horrek hartu beharreko neurriak zehaztu ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.
C.2.7.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena (leherketak izan ezik, horientzat kontrol-prozedura espezifiko bat indarrean dago eta), jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
D) Ingurumen-zaintzako programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumen-zaintzako programa:
D.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
a) Tramame SA eta Remai SA enpresek botatzen dituzten kutsatzaileak kontrolatu beharko dituzte, ondorengoaren arabera:
Tramame:
Remai:
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.
c) Era berean, jarduera eragindako zehaztugabeko isurien intzidentziak kontrolatu beharko dira. Zehazkiago, PM10eko immisioaren-neurketa bat egingo da urtean bi aldiz, gutxienez, epe hauetan: Apirilaren 15etik maiatzaren 15era, eta urriaren 15etik azaroaren 15era. Neurketa parametro horretarako UNE-EN ISO/IEC 17020 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko du. Neurketa-puntuaren koordenatuak honako hauek izango dira: UTM 30N ETRS89; X: 499.172; Y: 4.770.074.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
D.2.− Ibilgura eta Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
D.2.1.− Ibilgura isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Titularrak egiaztatu beharko du, Uraren Euskal Agentziaren aurrean, zer baldintzatan isurtzen dituen urak ingurune jasotzailean.
b) Urtean sei kontrol egingo dira, C.2.4.2.3 zehaztutako parametroak neurtzeko, tarte erregularretan banatuta.
Baimen honetan aurreikusitako arazketa-sistema gauzatzen denean, lehen urteko kontroletan guztizko kromoaren eta fluoruroen parametroak aztertuko dira, isuritik desagertu direla egiaztatzeko.
b) Kanpoko kontrol bakoitza administrazio hidraulikoaren «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua), eta baimendutako parametro guztiei eta magnesioaren parametrori (Mg) egingo zaie. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen direla ulertuko da parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen direnean.
Kontrolen emaitzak Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantaurialdeko Arroen Bulegora bidaliko dira formatu elektronikoan (jerrazkin@uragentzia.net), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Orobat, arazketa-instalazioen mantentze-lana egoki egiteko prozedura antolatu beharko da, hartara aise hauteman ahal izateko sor litezkeen arazoak eta baimenak indarrean dirauen bitartean uneoro bermatzeko haiek ondo dabiltzala.
Administrazio eskudunak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, egiaztatzeko ez direla gainditzen isurketen emari eta parametroek muga baimenduak eta, dagokionean, arazketa-instalazioen errendimendua. Era berean, eskatu ahal izango dio erakunde titularrari titulazio egokia duen pertsona bat izendatzeko arazketa-instalazioak ustiatzeko arduradun.
d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.
e) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen bigarren ataleko C.2.4.3 azpi-atalean ezarritako mugak betetzen dituztenean.
D.2.2.− Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, kontrol hauek egingo dira, Aiarako Udalak ezartzen dituen analisiez gain:
D.3.– Zarata kontrolatzea.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira urtean behin: L
b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
D.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Organo honek lehen aurkeztutako Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena eguneratuta aurkeztu beharko da, gaur egungo dauden instalazioen multzoa barne hartuta, hala nola I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honen osatutako eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html
Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
Beste alde batetik, proposamen bat egingo da oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko txosten bat egiteko beharrari buruz, 16/2002 Legean deskribatutakoa eta Europako Batzordearen Komunikazioan emandako jarraibideen arabera. Europako Batzordearen abiapuntuko egoerari buruzko jarraibideak, emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. zenbakiaren esparruan (2014/C 136/03). Hemen eskura daitezke (gaztelaniaz):
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES
Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Aitzitik, ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria bat aurkeztuko da.
Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio horrekin eta instalazioaren operadoreak aurkezten dituen datu kuantitatiboekin, dagoeneko existitzen direnekin (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiko ikerketak, lurpeko uren kontrol eta segimenduaren emaitzak, etab.), erakunde honek 16/2002 Legean deskribatutako oinarrizko txostena edo abiapuntukoa egiteari buruz erabakiko du. Txosten horretan, substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa jasoko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
C.5.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak taula honetan jasota dauden jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazleen urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.
C.6.− Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen ingurumen-zaintzako programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumen-zaintzako programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino maiztasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
D.7.– Ingurumen-zaintzako programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumen-zaintzako programaren agiri bategina prestatu beharko du, non aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko baititu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.
Era berean, ingurumen-zaintzako programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.
E.1.– Lantegia gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko bigarren ataleko C.2.5 azpiatala, «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak» jarraitu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
E.2.– Jarduera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Tramame SA eta Remai SA enpresek lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera utzi baino lehen, Tramame SA eta Remai SA enpresek instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko dituzte ebazpen honen bigarren atalaren C.2.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
E.3.− Jarduera aldi baterako uztea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Tramame SA eta Remai SA enpresek, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko dute instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituzten adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
D.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentzio-neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horien kalterik gabe, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura saihesteko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), ihes posibleak antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estalkiena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horren eraginez ustekabeko isuri bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.
i) Gorabeherarik gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrean aurreikusitako jarduerak, dagokionean.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Aiarako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isuria gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.
● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isuri hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
j) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik denbora-tarte handienarekin.
k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
F) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumen-zaintzako programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumen-zaintzako programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Tramame SA eta Remai SA enpresek aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko diote Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumen-zaintzako programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).
Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira. Hala, ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, eta funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat joko du.
Era berean, proiektatutako aldaketa Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean edo Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitako kasuen barruan sartzen bada, hizpide dugun aldaketa baimendu aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio.
Baldin eta aldaketa ez badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean, baina bai horren II. eranskinean, organo honek gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion edo ez, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
l) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– 16-I-01-000000000359 erregistro-kodea esleitzea Tramame SA eta Remai SA enpresek Murga industrialeko 56. zenbakian (Aiara) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokalekua: UTM 30N ETRS89, X: 499301.26 Y: 4770093.42 Z: 196 m.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isuriak nabarmen murriztu daitezkeenean gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikulua betetzeko ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumen-zaintzako programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bosgarrena.– Tramame SA eta Remai SA enpresei eskatzea organo honi dokumentazio hau entregatzea, adierazitako epeetan:
Bi hileko epean:
● Operazioak zoladura iragazgaitzean eta alboetan eta goiko aldean itxitako eraikinean egitearen bideragarritasunari buruzko ikerlana (C.2.1.a puntua).
Hiru hileko epean:
● Lurzoruaren eta lurpeko uren eguneratzea eta horiek kontrolatzeko proposamena (D.4 puntua).
● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
● Emisio akustikoaren kontrola (D.3 atala).
Hondakinak kudeatzen hasi aurretik:
● Sortutako hondakin-motak onartzeko dokumentuak, baimendutako kudeatzaile batek emandakoak. Hondakin arriskutsuen kasuan EHZ 130111, 160107, 160113, 160114, 150202, 160213, 200121 eta 150110 izango dira Tramame eta Remairentzat, eta azken horren kasuan baita EHZ 160601 eta 130205 ere. Hondakin arriskugabeen kasuan, EHZ 170213, 170201, 200101, 160103, 100215, eta 161104 izango dira. (C.2.5).
Sei hileko epean:
● ILEen hasierako txostena ezarritako fokuetarako.
● Hondakinak eta hautsezko beste material batzuk zatikatu, bahetu eta biltegiratzeko eremuak iragazgaizteko proiektua (C.2.1.a atala).
Hamabi hileko epean:
● Gaur egun aire zabalean dauden pilaketak, kudeatu beharreko materialarenak bai eta dagoeneko kudeatutako materialenak ere, desagerrarazi direla egiaztatzeko dokumentazioa (C.2.1.b puntua).
● Aurreikusitako arazketa-sistema ezarriz kutsadura murrizteko programa gauzatu dela egiaztatzeko dokumentazioa (C.2.4.1.1 puntua).
Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.
● Tramame SA eta Remai SA enpresen nortasun juridikoa azkentzea, indarrean dagoen araudian jasotako kasuetan.
Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.
Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:
● EU3/3863/2009 motako hondakin arriskutsuak sortzea.
● 0100000927 Hondakin arriskugabeak sortzea.
● EUX/012/09 Hondakin arriskugabeak kudeatzea.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Tramame SA eta Remai SA enpresei, Aiarako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu andre txit gorenaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan adierazitakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 11.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.
I. ERANSKINA
ALEGAZIOEN ANALISIA
Tramame SA eta Remai SA enpresek Aiaran sustatutako jardueretarako ingurumen-baimen integratua izapidetzerakoan egindako entzunaldian hainbat alegazio-idatzi jaso dira. Horiek hemen jaso dira modu laburtuan, ingurumen-organoak alegazioen inguruan egindako gogoetekin batera.
1.– Alegazioa: jarduera-baimena eta irekitzeko baimena.
Aiarako udalak eta Aiara, Murga eta Luiaondoko administrazio-batzarrek, honako hau jaso dute beren alegazioen artean:
«Jardueren udal-espedienteari dagokionez, esan behar da «Tramame SA» eta «Remai SA» enpresek hamarkadetan egin dituztela «Metalurgiako materialak tratatu eta eraldatzeko» eta «Industriako materialak berreskuratzeko» lanak. Alabaina, aipatutako sozietateek ez dute 3/1998 Legeak nahitaezko egiten duen irekitzeko lizentzia (3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra). Udal honetatik askotan eskatu zaie enpresa horiei beharrezko dokumentazioa entregatzeko, horrela 2006. urtean emandako jarduera-lizentzietan ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla bermatzeko («Tramame SA»ri 2006-05-03an eta «Remai SA»ri 2006-12-21ean).
Alegazio-txosten honi erantsi zaizkio, I. eranskinean, udal-teknikariek egindako azken txostenak, «Tramame SA» eta «Remai SA» enpresek aurkeztutako dokumentazioari erantzun ahal izateko. Txosten horietan ikusten denez, amaitu da enpresek lehen aipatutako jarduera-lizentzian ezarri zitzaizkien neurri zuzentzaileak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa entregatzeko epea.
2. eranskin bezala dosier bat ere gehitu da, udal-teknikariek egindako txosten ugarietako batzuekin. Horietan ikus daitekeenez, enpresek ez dituzte inolaz ere bete 2006an emandako jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak.
Txosten horretan adierazten den bezalaxe, udalak enpresei jakinarazi dizkie zehaztutako obrak egiteko baimenak emateko bete beharreko baldintzak. Eta, egia da enpresek aurkeztu dutela, 2014ko uztailean, Eusko Jaurlaritzaren, URAren eta udal honen aurrean, bere garaian eskatu zitzaizkien neurri zuzentzaileetako batzuk ezartzeko proiektu bat. Hala ere, obra horiek ez dira egin, justifikatu gabeko atzerapenengatik, eta horiek sustatzaileei egotzi behar zaizkie.»
«5.– Bestalde, udal-sarera urak isurtzeko baimenaz gain, sustatzaileek, irekitzeko lizentzia lortu aurretik, egiaztatu beharko dute kolektorera isurtzeko baimena dutela, Murgako administrazio-batzarrak emandakoa, 2015eko martxoaren 17ko udal-teknikarien txostenean jasotzen den moduan.
Eta orain arte enpresek ez dute egiaztatu udal honen aurrean Murgako administrazio-batzarrak emandako kolektorera isurtzeko baimenik dutela, eta hori ezinbestekoa da irekitzeko lizentzia emateko.»
«Tramame SA eta Remai SA enpresek ez dute egiten ari diren jardueretarako udalaren irekitzeko udal-baimenik, beren garaian jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak ez hartzeagatik.»
«Trama SA eta Remai SA enpresek urteak daramatzate txatarrak, burdin zepak eta altzairu herdoilgaitza berreskuratzeko jarduerak egiten, horretarako Euskal Herriko ingurugiroa zaintzeko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrak nahitaezko egiteko zituen irekitzeko lizentziarik izan ez arren. Hori dela eta, udalak behin eta berriz zuzendu dizkie errekerimenduak enpresa horiei, 2006ko jarduera-lizentzietan zehaztutako neurri zuzentzaileak betetzen zituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkez zezaten».
«Gertakari horiek direla eta, alegazio hau egiten dugu, sozietate honek behin eta berriz eragindako kalteak behin betiko konpontzeko asmoz. Izan ere, badakigu enpresa hamarkadetan lanean izan dela irekitzeko lizentziarik edo jarduera-lizentziarik gabe, eta etengabeko salaketen ondorioz Ingurumen sail honek neurri zuzentzaile eta prebentibo batzuk ezarri zizkion 2006an, eta gaur egun neurri horietako asko ez dira instalatu eta instalatu direnak ez dira erabiltzen.»
Aiarako Udalak, Juan Antonio Llanos Zuluetak, María Ángeles Menoyok, Joseba Barrón Menoyok, Koldo Barrón Menoyok eta Eugenia Olabarrietak Juan Antonio Llanos Zuluetak aurkeztutako idatziko alegazio hau jasotzen dute:
«Ingurumen Sailari eskatzen diot baimenik ez emateko enpresak duela urtetatik bete behar zituen neurri guztiak bete arte (adibidez, eremu guztia asfaltatzea eta abar)»
Erantzuna:
Sailkatutako jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrean jasota dago.
Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 64.1 artikuluak honela dio: «Udalaren eskumenekoak izango dira lizentziaren edukian xedatutakoa benetan betetzeko eta behar diren ikuskapenak egiteko garatu behar diren eginkizunak. Dagokien alkateak ahalmena du legez kanpoko jarduerak bertan behera utzi edo ixteko, lizentziak deuseztatzeko eta legez finkatuta dauden zigorrak ezartzeko».
2.– Alegazioa: ingurumen-zaintzako plana.
Murgako administrazio-batzarrak eta Luiaondoko administrazio-batzarrak, honako hau jaso dute beren alegazioen artean:
«Bestalde, enpresak aurkeztutako ingurumena zaintzeko planaren testu bateginak proposatutako kontrolak egiteko 3 urteko maiztasuna (!!) ezartzen du.
Bada, emisio akustikoak kontrolatzeko proposamenaren maiztasun onartezinaz gain, nabarmendu behar dugu kanpaina horiek guztiz alferrikakoak izango liratekeela, egingo balira ere. Izan ere, enpresak berak kontratatuko lituzke kontrolak eta, bere funtzionamenduaren ezaugarriak direla eta, nahi bezala jaits ditzakete eragindako zaratak, Ingurumen Sailak lehenago egindako beste neurketa batzuetan egin izan duten bezala.»
Erantzuna:
Ingurumen baimen integratuaren eskabidean sustatzaileak emandako informazioaren kalterik gabe, ebazpen honetan organo honek urteko maiztasuna ezarri dio zarataren kontrolari (D.3 puntua), eta lehen urtean lortzen diren emaitzen arabera maiztasun hori berrikusteko aukera egongo da.
Baimenean, 212/2012 dekretua betetzeko, nahitaezko kontrol batzuk ezartzen dira (212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena), eta kontrol horiek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren erakunde laguntzaile batek egin behar ditu. Erakunde horiek jardueren egiaztatze-, baliozkotze- eta kontrol-jarduketak egiten dituzte.
Aipatu behar dugu organo honek kontrol- eta ikuskaritza-jarduketak egiteko baimentzen dituen erakundeek gaitasun teknikoaren irizpide batzuk eta estandarizatutako erreferentzia-arau batzuk bete behar dituztela. Horiei esker, besteak beste, bermatua dago egiten den laginketa adierazgarria izatea.
3.– Alegazioa: jardueraren ordutegia zabaltzea.
Aiarako Udalak, Murgako administrazio-batzarrak, Luiaondoko administrazio-batzarrak eta Koldo Barrón Menoyok honako hau jasotzen dute beren alegazioetan:
«Hala eta guztiz ere, ingurumen baimen integratua tramitatzeko aurkeztu zuten proiektuan, sustatzaileek ordutegia 24 ordura zabaltzeko aukera jaso zuten, urteko 365 egunetan. Horregatik, Aiarako Udalak zera eskatu nahi dio Eusko Jaurlaritzari: izapidetzen ari diren espedientean bere garaian enpresei ezarri zitzaizkien neurri zuzentzaile guztiak betetzeko eskatzea, eskatu duten ordutegia zabaltzeko aukera aztertu baino lehen, eta, edozein kasutan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretua eta gai horrekin bat datozen gainerako arauak betetzeko eskatzea ere. Gainera, araudiaren justifikazioa Dekretuak ezartzen duten epealdi bakoitzean egiteko ere eskatzen da, hau da, iraganean udal honetan aurkeztu diren azterketa akustikoak eguneratzeko betebeharra ezartzeko eskatzen da.»
«Horretarako baimenik izan ez arren, enpresa gaueko ordutegian lan egiten aritu zen urtarrilaren 1era arte, hau da, udalak gauez lan egin ezin zezaketela zioen idatzi bat bidali zien arte.»
Gai berari lotuta, Aiarako Udalak eta Murgako administrazio-batzarrak alegazio hau jasotzen dute, Aiarako Udalak aurkeztutako idatzian honela agertzen dena:
«Halaber, ordutegiaren zabalpena ez baimentzeko eskatzen dut, bere garaian ezarri ziren neurri zuzentzaile guztiak betetzen direla egiaztatu arte, eta, egungo araudia betetzeko, neurri zuzentzaile gehiago justifikatu arte, eskatu duten bezala jarduera gauez egiten denean ingurukoei eragozpenik sortuko ez zaiela bermatzeko.»
Erantzuna:
Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrean ezarritakoaren arabera, udalei dagokie udaleko jarduera-lizentzietan jasotako neurri zuzentzaileak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea.
Ingurumen-baimen integratuaren xedea da instalazioetan kutsadura prebenitzeko sistema bat ezartzea, ingurumen-alorrean bete beharreko baldintza eta eskakizun guztiak jasoz.
Ingurumen-baimen integratu honetan jaso dira emisio akustikoak murrizteko neurriak eta ordu-tarte bakoitzerako emisio akustikoaren mugak, indarreko araudiaren arabera, gerora ingurumen-zaintzako programaren jarraipenaren arabera beharrezkotzat jo daitezkeen bestelako neurri osagarrien kalterik gabe.
Horrela, betebehar hauek ezartzen dira baimen honetan: C.2.1.a atalean, zatikatze-, baheketa- eta biltegiratze-jarduerak alboetan eta goiko aldean itxita dagoen eraikin batean egin behar direla; eta C.2.7 atalean, 60 segundoko LAeq zarata-indizea ez dela inolaz ere 30 dB(A)-tik gorakoa izango 23:00etatik 07:00etara, leihoak eta ateak itxita daudela, eta LAmax indizea ez dela 35 dB(A)-tik gorakoa izango, eta debekatuta dagoela egunez 75 dB(A)-tik gorako zaratarik emititzea, eta gauez 65 dB(A)-tik gorakoa, industria-eremuaren kanpoko perimetro guztian.
Aipatu behar da ingurumen-baimen integratuan ezarritako emisio akustikoaren mugak udalak egin dezakeen zonakatzearen ondorioz ezar litezkeen mugen kalterik gabe ezarri direla, zaraten inguruko araudiak erakunde horri aitortzen baitio zonakatzea egiteko eskumena.
4.– Alegazioa: hots-kutsadura.
Murgako administrazio-batzarrak, Aiarako administrazio-batzarrek eta Koldo Barrón Menoyok honako hau jasotzen dute beren alegazioetan:
«Laburbilduta, eskari hau egiten du Murgako administrazio-batzarrak Tramame SAk sortutako hots-kutsadurari dagokionez:
2.– Soinu-pantailak jartzea instalazioaren perimetroan, batik bat errepide nagusiaren aldean.»
«Oraindik abian jarri ez diren neurri zuzentzaile eta prebentibo guztiak instalatzera behartzea etengabeko kalteekin amaitzeko, adibidez (...), soinu-pantailak ezartzea, (...)»
Aiara Batuz taldeak alegazio hauek jaso zituen, besteak beste, aurkeztu zuen idatzian:
«Uste dugu ez dela aplikatu autonomia-erkidegoko araudia, hau da, 2013ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zen 213/2012 Dekretua. Bertan zehazten denez, hauek dira etxebizitzen kanpoko aldeko kalitate-helburuak:
F taula. Jarduera eta portu-azpiegitura berriei aplikatzeko zarata-immisioaren muga-balioak.
Hau da, 45 dB (dezibel) gaueko ordutegian. Remai SAn egindako neurketan, sarrera ondoan kokatuta dagoen etxebizitzako sarreran 56 dB neurtu ziren. Hori dela eta, uste dugu etxebizitza horretako kalitate akustikoko helburuak ez direla betetzen ari. Neurri zuzentzaile gehiago ezartzeko eskatzen dugu, adibidez soinu-pantaila bat, errepidearen luzeran instalatuta, soinu-fokuen eta etxebizitzaren artean. Pantaila horrek soinua xurgatu beharko du errepidearen aldean, errepidearen zaratak pantailan jo eta etxebizitzarantz bideratuta bertako immisioa handitu ez dadin».
Erantzuna:
Lehenik eta behin, aipatu behar da kalitate akustikoaren helburuak eta emisioaren muga-balioak kontzeptu desberdinak dira, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen arabera:
m) Kalitate akustikoaren helburua: poluzio akustikoari dagokionez une jakin batean eta espazio zehatz batean bete behar diren baldintzak.
c) Kalitate akustikoa: eremu bateko ezaugarri akustikoek bertan egiten diren jarduerekiko egokitzapen-maila.
ñ) Emisioaren muga-balioa: gainditu behar ez den emisioaren indizearen balioa, ezarritako baldintza batzuen arabera neurtutakoa.
Hortaz, kalitate akustikoaren helburuak eremu bateko indize akustikoaren araberakoak dira, eta ez dagozkio azpiegitura, jarduera edo dena delako bakar bati. Muga-balioa, aitzitik, foku edo jarduera bakar batek emititutako indize akustikoari lotzen zaio.
Aipatu beharra dago, era berean, kalitate akustikoaren helburuen kudeaketa, kasu honetan, Aiarako udalerriaren zonakatze akustikoaren bidez, udalaren eskumena dela, arau hauetan ezarritakoaren arabera: 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa, eta 1367/2007 Errege dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei dagokienez.
Araudiak dardaretarako baldintzak ezartzen ditu, hala jarduera berrietarako nola kalitate akustikoaren helburuen baloraziorako, 1367/2007 Dekretuaren 3.3 eta 26. artikuluetan xedatutakoaren arabera (367/2007 Errege dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei dagokienez).
Ingurumen-baimen integratu honen xede diren instalazioetan, hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak egin dira aplikatzeko araudia indarrean jarri aurretik, eta ondorioz ez da egokia jarduera berri bezala sailkatzea, 37/2003 Legearen ondoreetarako, ez eta dardaretarako baldintzak ezartzea ere. Hala ere, ingurumen-zaintzako programaren jarraipena eginda beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurriak ezar litezke horren kalterik gabe.
Baimen honetan zarataren emisioa murrizteko ezartzen diren neurriak emisio-fokua bera murriztera zuzendutakoak dira, ingurumen-zaintzako programaren jarraipenaren arabera beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurrien kalterik gabe. Hortaz, emisio akustikoa murrizteko neurriak jasotzen dira, bai eta ordu-tartearen araberako emisio akustikoaren muga-balio desberdinduak ere, indarreko araudia betetzeko.
Horrela, betebehar hauek ezartzen dira baimen honetan: C.2.1.a atalean, zatikatze-, baheketa- eta biltegiratze-jarduerak alboetan eta goiko aldean itxita dagoen eraikin batean egin behar direla; eta C.2.7 atalean, 60 segundoko LAeq zarata-indizea ez dela inolaz ere 30 dB(A)-tik gorakoa izango 23:00etatik 07:00etara, leihoak eta ateak itxita daudela, eta LAmax indizea ez dela 35 dB(A)-tik gorakoa izango, eta debekatuta dagoela egunez 75 dB(A)-tik gorako zaratarik emititzea, eta gauez 65 dB(A)-tik gorakoa, industria-eremuaren kanpoko perimetro guztian.
Aipatu behar da ingurumen-baimen integratuan ezarritako emisio akustikoaren mugak udalak egin dezakeen zonakatzearen ondorioz ezar litezkeen mugen kalterik gabe ezarri direla.
5.– Alegazioa: atmosferaren kutsadura.
Aiarako administrazio-batzarrak, Aiarako Udalak, Murgako administrazio-batzarrak, Luiaondoko administrazio-batzarrak, Juan Antonio Llanos Zuluetak, María Ángeles Menoyok, Koldo Barrón Menoyok, POESSAk eta Francisco Javier Olabarrieta Basualdok alegazio hau jasotzen dute, Murgako administrazio-batzarrak aurkeztutako idatzian honela deskribatzen dena:
«Gai dugun jarduerak hainbat isuri-mota egiten ditu atmosferara, eta horien artean osasunerako arriskutsuenak, seguruenik, iragazkirik gabe egiten diren lantza termikoko zatikatze-lanak egitearen ondoriozkoak dira.
Horri dagokionez, batzar honek udalari erreklamazio ugari igorri ostean, jakinarazi ziguten enpresak kea hartzeko sistema bat duela. Sinesgaitza bada ere, sistema hori ez da sekula erabiltzen.»
Erantzuna:
Organo honek, baimen honen C.2.1.d eta C.2.1.e puntuetan, hainbat betebehar ezarri dizkio enpresari: prestatutako metalezko egitura erabili beharko da beti, eta lantza termikoa ezingo da inolaz ere aire zabalean erabili. Gainera, 48 ordu lehenago jakinarazi beharko diote Aiarako Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari leherketa baten aurreko zulatzeak egingo direla, aurreikusitako data zehatzaren berri emanez.
Laugarren ataleko h puntuan ezarritakoaren arabera, baimena ofizioz berrikusi ahal izango da, beharrezkoa dela ikusten bada, ingurumen-zaintzako programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumen-inpaktuak saihesteko ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein konpentsatzaileak nahikoa ez direla egiaztatzen bada.
6.– Alegazioa: zehaztugabeko isuriak.
Murgako administrazio-batzarrak, María Ángeles Menoyok eta Eugenia Olabarrietak alegazio hau jasotzen dute, Murgako administrazio-batzarrak aurkeztutako idatzian honela deskribatzen dena:
«Zehaztugabeko partikulen isuri horiek eragin larria dute pertsonen osasunean, eta hortaz guztiz justifikatua dago, gure iritziz, immisioaren laginketarako estazio iraunkor bat instalatzeko eskatzea, enpresa kutsatzaileekin beste udalerri askotan egin duten bezala. Horren emaitzak aldian behin ikuskatuko lituzkete Ingurumen Saileko teknikariek, eta bermatuta geratuko litzateke enpresa interesdunak ez dituela emaitza horiek manipulatzen.
Hori dela eta, eskari hau egiten dugu, puntu horri dagokionez:
1.– Immisioaren laginketarako estazio iraunkor bat instalatzea, «Tramame SA» enpresak aurkeztutako proiektuan PVA-05 kodearekin identifikatutako kontrol-puntuan.
2.– Ingurumeneko ikuskaritza-programa zorrotz bat abiaraztea, Ingurumen Sailak era egoki eta periodikoan egiazta dezan bete egiten direla Aireko zerbitzuburuaren 2014ko martxoaren 20ko ebazpenean nahitaezko bezala ezarri ziren prebentzio- eta kontrol-neurriak.»
Era berean, Juana Basaldua Pinedok eta Aiara Batuz taldeak alegazio hau jasotzen dute, Juana Basaldua Pinedok aurkeztutako idatzian honela deskribatzen dena:
«Construcciones Ayala enpresaren atzeko aldean duten teilape batetik ateratzen den hauts piloa iristen zaigu. Badakigu ur-jauzi batzuk erabiltzeko betebeharra ezarri zaiela, baina ez dituzte erabiltzen eta hautsa une oro iristen da etxebizitzetara. Gainera, egoera are larriago bihurtzen da errepide orokorraren egoeragatik. Izan ere, hartxintxarrez beterik dago, enpresa horren erruz, eta hauts-kantitate izugarriak sortzen dira.»
Erantzuna:
Baimen honetan partikulen emisioa murrizteko ezartzen diren neurriak emisio-fokua bera murriztera zuzendutakoak dira, ingurumen-zaintzako programaren jarraipenaren arabera beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurrien kalterik gabe.
Hori dela eta, C.2.1.a atalean hainbat betebehar ezarri zaizkio enpresari hautsezko materialak, birrindu, bahetu eta biltegiratzeari dagokionez: operazio horiek zoladura iragazgaitzaren gainean egin beharko dira, alboetan eta goiko aldean itxita dagoen eraikin baten barruan, eta gaur egun dauden material-pilaketak kendu beharko dira. Bestalde, materialak birrindu eta intsuldatzeko operazioetan partikulen isuria minimizatzeko elementuak erabili beharko dira (adibidez, arraspak uhalen itzuleran, material-bilketa oinarrian, xurgapen fokalizatuak eta karenatuak).
7.– Alegazioa: ingurumen-ikuskaritza eta -zaintza.
Murgako administrazio-batzarrak eta Luiaondoko administrazio-batzarrak, honako hau jaso dute beren alegazioetan:
«Inguruabarrak ikusirik, uste dugu ezinbestekoa dela administrazioaren zerbitzu teknikoak arduratzea, 815/2013 Errege Dekretuaren 22. eta ondorengo artikuluetan esleitzen zaizkien ikuskaritza-eskumenak baliatuz (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena), aldian behin egin beharreko neurketez, enpresari aldez aurretik horren berri eman gabe, baimendutako muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko.»
«Ondorioz, berriz ere eskatu nahi dugu Ingurumen Saileko Ikuskaritza Zerbitzuek modu egokian kontrolatzea, aldian behin, hautsaren emisioari buruzko neurri zuzentzaileak betetzen direla, ingurumeneko ikuskaritza-programa zorrotz baten esparruan, eta enpresako arduradunei aldez aurreko abisurik eman gabe.»
Eugenia Olabarrietak eskatzen du atmosferako kutsaduraren eta zaraten neurgailu bat instalatzeko, azaldutako alegazio guztiak modu objektiboan egiaztatzeko.»
Erantzuna:
Aipatu beharra dago, erakunde laguntzaileen bidez egingo diren nahitaezko kontrolez gain, organo honek funtzionarioen bidez gauzatuko dituela beharrezko ikuskapenak, 815/2013 Errege Dekretuko II. kapituluko (21-25. artikuluak) xedapenak betetzeko (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Horren kalterik gabe, baimen honetan partikulen emisioa murrizteko ezartzen diren neurriak emisio-fokua bera murriztera zuzendutakoak dira, ingurumen-zaintzako programaren jarraipenaren arabera beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurrien kalterik gabe.
Horrela, C.2.1.a atalean hainbat prebentzio-neurri ezarri zaizkio enpresari hautsezko materialak, birrindu, bahetu eta biltegiratzeari dagokionez: operazio horiek zoladura iragazgaitzaren gainean egin beharko dira, alboetan eta goiko aldean itxita dagoen eraikin baten barruan, eta gaur egun dauden material-pilaketak kendu beharko dira (C.2.1.b). Bestalde, materialak birrindu eta intsuldatzeko operazioetan partikulen isuria minimizatzeko elementuak erabili beharko dira (adibidez, arraspak uhalen itzuleran, material-bilketa oinarrian, xurgapen fokalizatuak eta karenatuak), C.2.1.c atalean ezarritakoaren arabera.
8.– Alegazioa: aire zabaleko biltegiratzeak.
Murgako administrazio-batzarrak, Juan Antonio Llanos Zuluetak, Joseba Barrón Menoyok, Koldo Barrón Menoyok, Eugenia Olabarrietak eta POESSAk alegazio hau jasotzen dute, Murgako administrazio-batzarrak aurkeztutako idatzian honela deskribatzen dena:
«2.– Zepen pilaketak guztiz itxitako pabilioietan edo gordailuetan egon beharko dira, eta ondorioz ez da nahikoa enpresak egiten duen proposamen generikoa: 'Teknikoki eta ekonomikoki posible den heinean, neurriak hartuko dira haizearen esposiziopean dauden gainazalak murrizteko, esate baterako hangarrak edo pabilioiak eraikiz'.»
POESSAk alegazio hauek jaso zituen, besteak beste, aurkeztu zuen idatzian:
«1.– Zepa-multzo handiak pilatzen dira Izoria ibaiaren ondoan bertan, babesteko hormarik gabe eta Eusko Jaurlaritzaren arabera industrialde horretan uholde-arriskua duen eremuan, Izoriak Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen puntutik 300 metrora.»
Erantzuna:
Baimenaren C.2.1.b puntuan gaur egun aire zabalean dauden pilaketak, kudeatu beharreko materialarenak bai eta dagoeneko kudeatutako materialenak ere, desagerrarazteko betebeharra ezartzen da.
Baimen honetan partikulen emisioa eta jariatze-uren kutsadura-maila murrizteko ezartzen diren neurriak emisio-fokua bera murriztera zuzendutakoak dira, ingurumen-zaintzako programaren jarraipenaren arabera beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurrien kalterik gabe.
Horrela, C.2.1.a atalean hainbat prebentzio-neurri ezarri zaizkio enpresari hautsezko materialak, birrindu, bahetu eta biltegiratzeari dagokionez: operazio horiek zoladura iragazgaitzaren gainean egin beharko dira, alboetan eta goiko aldean itxita dagoen eraikin baten barruan, eta gaur egun dauden material-pilaketak kendu beharko dira (C.2.1.b). Bestalde, materialak birrindu eta intsuldatzeko operazioetan partikulen isuria minimizatzeko elementuak erabili beharko dira (adibidez, arraspak uhalen itzuleran, material-bilketa oinarrian, xurgapen fokalizatuak eta karenatuak), C.2.1.c atalean ezarritakoaren arabera.
Bestalde, C.2.4.1.1 atalean ibilgura isurtzen den kutsadura murrizteko programa bat egiteko betebeharra ezartzen da hamabi hilabetetik beherako epean, eta hartu beharreko neurrien artean 36,5 metro luze, 6 metro zabal eta 2,25 metro sakon den dekantazio-putzu bat eraikitzea dago.
Kontuan izan behar da ezarritako neurriak etorkizunean, ingurumen-zaintzako programaren jarraipena ikusita har litezkeen bestelako neurrien kalterik gabe xedatu direla.
9.– Alegazioa: leherketak.
Murgako administrazio-batzarrak honako hau jaso du egindako alegazioetan:
«Arazo hori arintzeko, uste dugu ezinbestekoa dela Aiarako Udalari eta Murgako administrazio-batzarrari jakinaraztea aurrerapen nahikoarekin zer egun eta ordutan egingo diren leherketa horiek. Horrela, bizilagunek etxeetako ateak eta leihoak zabaltzeko aukera izango dute, leherketaren hedatze-uhina murrizteko eta, ondorioz, etxebizitzetako kalteak txikitzeko eta, dagokionean, egokitzat jotzen dituzten kontrolak egiteko.»
Erantzuna:
Baimenaren C.2.1.e puntuan ezarritakoaren arabera, lehergailuak erabili aurreko zulaketa-lanen berri eman beharko zaie Aiarako Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, 48 orduko aurrerapenarekin, eta leherketarako data zehatza ere jakinarazi beharko zaie.
10.– Alegazioa: dardarak.
Aiarako administrazio-batzordeak, Juana Basaldua Pinedok, Koldo Barrón Menoyok, Eugenia Olabarrietak, POESSAk, Aiara Batuz taldeak eta Francisco Javier Olabarrieta Basualdok alegazio hau jasotzen dute, Aiara Batuz taldeak aurkeztutako idatzian honela deskribatzen dena:
«Hobian egiten diren leherketek kalteak eragin dituzte inguruko etxebizitza eta eraikinetan, eta ez da horiei buruzko inolako informaziorik ematen. Puntu honetan, uste dugu aplikatzekoak direla arau hauek: 213/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa; eta 1367/2007 Errege dekretua, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei buruzkoa (II. eranskinaren C taula).»
Erantzuna:
Lehenik eta behin, aipatu behar da kalitate akustikoaren helburuak eta emisioaren muga-balioak kontzeptu desberdinak dira, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen arabera:
m) Kalitate akustikoaren helburua: poluzio akustikoari dagokionez une jakin batean eta espazio zehatz batean bete behar diren baldintzak.
c) Kalitate akustikoa: EREMU bateko ezaugarri akustikoek bertan egiten diren jarduerekiko egokitzapen-maila.
ñ) Emisioaren muga-balioa: gainditu behar ez den emisioaren indizearen balioa, ezarritako baldintza batzuen arabera neurtutakoa.
Hortaz, kalitate akustikoaren helburuak eremu bateko indize akustikoaren araberakoak dira, eta ez dagozkio azpiegitura, jarduera edo dena delako bakar bati. Muga-balioa, aitzitik, foku edo jarduera bakar batek emititutako indize akustikoari lotzen zaio.
Ondorioz, alegazioan aipatutako II. eranskineko C taulan kalitate-helburu batzuk jasotzen direnez, horien gaineko eskumena ez dagokio organo honi. Aitzitik, Aiarako udalerriaren zonakatze akustikoaren bidez egin beharreko lana da, eta udalaren eskumena da hori, arau hauetan ezarritakoaren arabera: 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa, eta 1367/2007 Errege dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei dagokienez.
11.– Alegazioa: uren gaineko eragina.
Aiara Batuz taldeak alegazio hau egin du:
«Agerikoa da Izoria ibaiko urak kutsatuta daudela, zepen pilaketetako materialen eta, oro har, enpresetako instalazioen lixibiatuen eraginez, jardueraren lekuan Izoria ibaiko argazki hauetan ikus daitekeen bezala...»
«Oso pH basikoa duten zepen lixibiatuak Izoriara isurtzen dira. Kutsadura agerikoa da.
Dekantazio-putzuak ez du behar bezala funtzionatzen. Izan ere, ez ditu urak arazten, solido esekiak kentzen ditu, besterik ez. Putzuak gainezka egitean urak ibaiertzean erortzen direnez, bertan ere kutsadura pilatzen da:...»
«Eskatzen dugu enpresari benetako neurri zuzentzaileak ezartzea, Izoria ibaian eragiten ari diren kutsadura amaitzeko»
Erantzuna:
Baimenean zenbait neurri ezartzen dira jariatze-uren kutsadura-maila murrizteko, prebentzioa emisio-puntuan bertan egiteko asmoarekin, bai eta jariatze-uren tratamendua hobetzeko xedea duten neurri batzuk ere.
Horrela, C.2.1.a atalean hainbat prebentzio-neurri ezarri zaizkio enpresari hautsezko materialak, birrindu, bahetu eta biltegiratzeari dagokionez: operazio horiek zoladura iragazgaitzaren gainean egin beharko dira, alboetan eta goiko aldean itxita dagoen eraikin baten barruan, eta gaur egun dauden material-pilaketak kendu beharko dira (C.2.1.b). Bestalde, materialak birrindu eta intsuldatzeko operazioetan partikulen isuria minimizatzeko elementuak erabili beharko dira (adibidez, arraspak uhalen itzuleran, material-bilketa oinarrian, xurgapen fokalizatuak eta karenatuak), C.2.1.c atalean ezarritakoaren arabera.
Bestalde, C.2.4.1.1 atalean ibilgura isurtzen den kutsadura murrizteko programa bat egiteko betebeharra ezartzen da hamabi hilabetetik beherako epean, eta hartu beharreko neurrien artean 36,5 metro luze, 6 metro zabal eta 2,25 metro sakon den dekantazio-putzu bat eraikitzea dago.
Kontuan izan behar da ezarritako neurriak etorkizunean, ingurumen-zaintzako programaren jarraipena ikusita har litezkeen bestelako neurrien kalterik gabe xedatu direla.
12.– Alegazioa: sektoreko baimenak.
Aiarako Udalak alegazio hauek jaso zituen, besteak beste, aurkeztu zuen idatzian:
2.– Puntu honetan berretsi behar dugu hondakin arriskugabeak kudeatzeko Tramame SAren baimena, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko uztailaren 23ko ebazpenaren bidez emandakoa, iraungi dela. Izan ere, orain arte ez dira egiaztatu enpresari ezarri zitzaizkion betebeharrak (zoladura iragazgaitza eta emisio akustikoak murrizteko neurri zuzentzaileak), ebazpenaren bosgarren atalean eskatzen zen bezala, eta gainera baimenaren indarraldia bera ere amaitu da (bost urtekoa baita hori, laugarren atalean xedatutakoaren arabera). Remai SAk, bestalde, ez du inoiz izan hondakinak kudeatzeko baimenik. Hori guztia egiazta daitekeen ebazpen horren kopian. Idatzi honekin batera bidali dugun udal-zerbitzu teknikoen txosteneko (2. dokumentua) IV. eranskinean jasota dago kopia hori.»
Erantzuna:
Gai horri dagokionez, esan behar dugu Tramame SA eta Remai SA enpresek egindako jarduera 5/2013 Legearen bidez sartu zela 16/2002 Legearen I. eranskinean, lurzoruaren kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa.
Ingurumen-baimen integratuak ingurumen-baimen sektorial guztiak bateratzen ditu, eta horren xedea da titularrarentzat kutsadura modu globalean prebenitzeko sistema bat ezartzea.
Era berean, esan behar dugu 2014ko uztailaren 28an ingurumen-baimen integratua lortzeko eskaera egin zela, eta eskaera horretan Tramame Sari dagokion informazioaz gain Remai SAren jarduerari dagokion informazioa ere txertatu dela.
13.– Alegazioa: Udal-plangintza.
Aiarako Udalak eta Aiara Batuz taldeak alegazio hau jasotzen dute, Aiarako Udalak aurkeztutako idatzian honela agertzen dena:
«Bigarrena.– Ingurumen-baimen integratua lortzeko aurkeztu den proiektuak ez du udal-plangintza errespetatzen. Dekantazio-putzua eta zabalgunea.»
Erantzuna:
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezartzen duenez, baimenaren eskariarekin batera, besteak beste, instalazioa kokatuta dagoen lekuko udalaren hirigintza-txostena aurkeztu beharko da proiektua hirigintzako plangintzarekin bateragarria dela adieraziz, 15. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Organo honek izapidetutako prozeduran udalak 2014ko irailaren 11n bidalitako txostena dago.
14.– Alegazioa: obra-lizentzia.
Aiarako Udalak alegazio hauek jaso zituen, besteak beste, aurkeztu zuen idatzian:
«Laugarrena.– Legeztatu gabeko metalezko estalkia. Jardueraren zabalpena ez da legezkoa.
Ingurumen-baimen integratua izapidetzeko 2014ko uztailean aurkeztutako proiektuan legez kanpo eraikitako teilape bat aipatzen da, udalak emandako nahitaezko obra-lizentziarik gabe eraiki baitzen.»
Erantzuna:
Obra-lizentzien arloko eskumena Aiarako Udalarena da.
15.– Alegazioa: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.
Aiara Batuz taldeak alegazio hauek jaso zituen, besteak beste, aurkeztu zuen idatzian:
«Tramame SA eta Remai SA enpresek egiten duten jarduerari ingurumen-ebaluazioa egin behar zaie, Ingurumen-ebaluaziori buruzko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9. taldeko e) atalean zerrendatzen diren jardueretako bat delako:
(...)
Eta arrazoia honako hau da: jarduera industria-nabe batetik kanpo egiten da, urtean 5.000 tonatik gora hondakin tratatzeko gaitasuna dute enpresek eta 100 tonatik gora biltegiratzeko gaitasuna dute.
(...)
Jarduera gainera, Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren I. eranskinean zerrendatuta dago (honako honek aldatua: 211/2012 Dekretua, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena):
(...)
Hori dela eta, sektoreko legerian definitutako ingurumen-ebaluazioko prozedura abiarazteko eskatzen da.»
Erantzuna:
Aurrena, gogora ekarri behar dugu honako hau esaten duela alegazioan aipatzen den Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 40. artikuluak: «Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa honako hau da: lege honetako I. eranskinean dauden plan eta proiektuak gauzatzean ingurugiroan sor daitezkeen eraginak balioetsi eta zuzentzeko aukera ematen duten azterketa eta sistema teknikoen multzoa». Ondorioz, aplikazio-eremuan dauden proiektuak gauzatu aurreko ebaluazio bat da.
Edonola ere, honako hau dio abenduaren 9ko 21/2013 Legearen azken xedapenetako hamaikagarrenak: Indarrean sartzen denetik hasita Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko ingurumen-ebaluazioei aplikatzeari kalterik egin gabe, xedapen indargabetzailean, azken xedapenetako zazpigarrenean eta bederatzigarrenean, eta lege hau oinarrizko legedi gisa aplikatzekoan xedatutako ondorioetarako, ingurumen-ebaluazioaren alorreko legedi propioa duten autonomia-erkidegoek lege honetan xedatutakora egokitu beharko dute legedi hori. Horretarako, urtebeteko epea dute, lege hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Une horretatik aurrera, nolanahi ere, autonomia-erkidego guztiei aplikatu behar zaizkie lege honen artikulu guztiak, oinarrizkoak ez direnak izan ezik. Hala ere, autonomia-erkidegoek erabaki ahal izango dute lege honetara oso-osorik igortzea, dagokion lurralde-eremuan aplika dadin, oinarrizko legedi eta legedi gehigarri gisa.
Kontuan izanik Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorra indarrean zegoela eta lege horrek ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren inguruan aplikatu beharreko araubidea jasotzen zuela, aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legea ez zen indarrean jarri autonomia-erkidego honetan 2014ko abenduaren 12ra arte.
Hori dela eta, Tramame SA eta Remai SA enpresek organo honetan ingurumen baimen integratua izapidetzeko eskaera aurkeztu zutenean, otsailaren 27ko 3/1998 Legea zen aplikatzekoa.
Arau horren IB eranskinean ezartzen denez, hondakinak kudeatzeko instalazio hauek egin behar dute ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa:
«4.1.– Hondakin erradioaktiboak etengabe bilduta edukitzeko baino ez diren instalazioak.
4.2.– Hondakin arriskutsuak erretzeko industria-instalazio finkoak, bai eta hondakin horiek zabortegietako gordailuen, segurtasun-gordailuen, tratamendu kimikoaren edo kutsatzaileen balizko isuriari dagokionez antzekoa den beste edozein tratamenduren bidez ezabatzekoak ere.
Hondakin arriskutsuak balioztatzeko industria-instalazio finkoak, olio erabilien kudeaketa barne, egunean 10 tona baino gehiagorako gaitasuna badute.
Arriskurik gabeko hondakinak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoen bidez edo kutsatzaileen balizko isuriari dagokionez antzekoa den beste edozein tratamenduren bidez ezabatzeko industria-instalazio finkoak, egunean 50 tonatarako edo gehiagorako gaitasuna baldin badute.
Hiri-hondakinetarako zabortegiak eta arriskurik gabeko industria-hondakinetarako zabortegiak.
Hondakin geldoetarako zabortegiak, egunean 10 tona edo gehiago hartzen badute, edo guztira gutxienez 25.000 tonatarako gaitasuna badute edo, muga horiek gainditzen ez badituzte ere, zati batean edo oso-osorik ingurumenaren aldetik kalteberak diren guneetan kokaturik badaude eta gutxienez hektarea bateko azalera okupatzen badute.»
Tramame SA eta Remai SA enpresetan egiten den jarduera ez da agertzen goian transkribatutako atalean, eta ondorioz ez du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar.
16.– Alegazioa: kutsatutako lurzoruak.
Aiara Batuz taldeak alegazio hauek jaso zituen, besteak beste, aurkeztu zuen idatzian:
«2.– Kutsatutako lurzoruei dagokienez. Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena.
Inbentarioan identifikatutako lurzatiak ez dira Tramame SA eta Remai SA enpresek benetan okupatzen dituztenak. Geoeuskadiren bisorean irudi honetan ikus daitekeen moduan, enpresen lurzoru guztia egon daiteke potentzialki kutsatuta.
Uste dugu EZIN dela esan Tramame-Remai SAren lurzoruaren kalitatea «Altua» dela, 100 m
Era berean, uste dugu ez dela behar bezala baloratu zer arrisku dakarten leherketak egiteko hobiak eta prozesatutako zepen biltegiak.
(...)
Hori dela eta, lurzoruaren kutsaduraren balorazioa berriro egiteko eskatzen da, aipatutako gai horiek kontuan hartuz.»
Erantzuna:
Ebazpen honetan txertatu dira 16/2002 Legeak ezartzen lurzoruak eta lurpeko urak kontrolatzeko ezartzen dituen alderdiak (12.f, 22.b eta 22.j artikuluak), eta D.4 puntuaren arabera nahitaezkoa da I. taldeko jarduera baterako eskatzen den edukia txertatzeko aurkeztu zen txostena eguneratzea, organo honek garatutako prozedura operatiboan ezarritako jarraibideen arabera. Bosgarren puntuan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak hiru hileko epean entregatu beharko du eskatutako txostena.
Dokumentu hori aurkezten denean, organo honek baloratu egingo du eta, hala badagokio, nahikoa ez den informazio osatzeko eta okerrekoa den informazioa zuzentzeko eskatuko zaio sustatzaileari, aurrerago ingurumen-zaintzako programaren jarraipena ikusita har litezkeen bestelako neurrien kalterik gabe.
Era berean, organo honek instalazioa ikuskatuko du. Horrela, lurzoruan substantzia kutsatzaileak kantitate arriskutsutan daudela pentsatzeko zantzu sendoak daudela ikusiko balitz, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hasiko litzateke, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan jasotakoaren arabera.