EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2015027

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, hondakin metalikoak balioztatzeko Lajo y Rodriguez, SA enpresak Araiako Asparrena industrialdean sustatu duen instalazioari ingurumen-baimen integratua emateko dena.

Xedapenaren data: 2015-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201700699
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/17an argitaratutako 2014/12/10reko EBAZPENA [201405366]

AURREKARIAK
2014ko ekainaren 19an, Lajo y Rodríguez, SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Araia udalerrian hondakin metalikoak balioztatzeko instalazio bat jartzeko.
Era berean, Araiako Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2013ko azaroaren 25ekoa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2014ko abenduaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Lajo y Rodriguez, SA enpresak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko abenduaren 17an.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Araiako Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.
Halaber, arauaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko, txostena eskatu zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.
2015eko ekainaren 15ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Lajo y Rodríguez SA enpresaren esku utzi zen espediente osoa.
2015eko uztailaren 7an, Lajo y Rodríguez SAk idazki bat aurkeztu zuen, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak bidalitako proposamenari alegazioak eginez. Alegazio horiek aztertu eta gero, honako atal hauek aldatu dira: lehenengoa, instalazioen deskribapenari buruz dagokionez; bigarrena D.1.1 (hondakin onargarriak); bigarrena D.1.3 (zamalanak); bigarrena D.1.5 (kudeatutako hondakinen datuen erregistroa); bigarrena D.2.1 (instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak); bigarrena D.2.4 (saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak); bigarrena D.2.4.3 (arazteko eta husteko instalazioak); bigarrena D.2.5.1 (hondakin arriskutsuak); bigarrena E.2.a (saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea) eta bigarrena E.5 (jardueraren adierazleak kontrolatzea).
Dena den, honako atal hauek ez dira aldatu: lehenengoa, jardueraren definizioari dagokionez uztailaren 1eko 16/2002 Legearen arabera; bigarrena D.2.2 (kudeatutako hondakinen bizitza amaitutzat emateko bete beharreko baldintzak); bigarrena D.2.3.4 (gasak bildu eta kanporatzeko sistemak); bigarrena D.2.7 (zaratari buruzko baldintzak), bigarrena E.1 (atmosferara egindako isuriak kontrolatzea); bigarrena E.2 (saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea); bigarrena F (ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak), eta 5. atala.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurien eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen direnetako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, arauaren xedea araua aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Lajo y Rodríguez SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeak egiteko baimena, atmosferara isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, egiaztatu da espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela, aginduzko txostenak igorrita.
Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, baita 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurretik xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Adierazitako aginduak aplikatuz, Lajo y Rodríguez SA enpresari ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, kontuan hartu da Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» BREF txostenaren edukia.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Lajo y Rodríguez, SA enpresak sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta gauzatu da Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena; 2015eko ekainaren 26koa, Euskadiko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lajo y Rodríguez SAri (Duero kalea 17, Mejorada del Campo (Madril); IFK: A 28131084) ingurumen-baimen integratua ematea, Araiako udal-mugartean hondakinak balioztatzeko instalazio bat jartzeko, ebazpen honen bigarren zenbakian zehaztutako baldintzetan.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4.d) kategorian dago sartuta jarduera hori:
«5.4.– Hondakin ez-arriskutsuak baloritzatzeko edo balorizatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik.
d) Tratamendua hondakin metalikoen birringailuetan, hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak eta horien osagarriak barne.»
Instalazioa Asparrena industrialdean dago kokatuta, eta, guztira, 55.701 m
Jarduera da, batik bat, hondakin metalikoak edo mota guztietako txatarra erostea, sailkatzea, behin-behinean gordetzea, prestatzea –hala badagokio– eta garraiatzea (R12/R4 kudeaketa-eragiketa). Erosketaren barnean sartuko dira, kasu batzuetan, bitarteko propioak erabiliz egindako bilketa- eta garraio-eragiketak, baita enpresatik kanpoko baliabideak erabiliz egindako bidalketak, garraioa eta entregatzeak ere.
Tratamendu-lerroak honako hauek dira:
Tratamendu mekanikoa (Kudeaketa-eragiketa: R12/R4).
– Txatar ferrikoak: karbono-altzairuzko gailuak dira (profil ijeztuak, hodiak, xaflak, ebakinak, makinen elementuak eta abar) ekoizpen-prozesuetatik, desegite eta eraispenetatik, gaikako bilketetatik eta abar datozenak, baita erabiltzen ez diren ibilgailu deskontaminatuak ere. Materiala prestatzen da haren garbitasuna eta dentsitatea handitzeko, material ez-metalezkoak eta bestelako metalak kenduta.
– Txatar ez-ferrikoak edo metalak (altzairu herdoilgaitzak, aleatuak, kobreak, aluminioak, brontzeak, barne hartuta): instalazioaren nabeetan gordetzen dira, estaldura azpian (kobreak, letoiak, bateriak, brontzeak) edo aire zabalean (aluminiozko profilak, kable elektrikoak).
Materialak sailkatu eta batzuetan behin-behinean gordetzen dira; beste kasu batzuetan, berriz, instalazioan bertan prestatzen dira, materialak bereiziz eta produktuen dentsitatea handituz (aluminiozko profilak, kobrezko erradiadoreak, kable elektrikoak).
– Kobrea eta aluminioa tratatzeko instalazioa: hiru etapatan birrindu eta material osagaiak bereizten dira.
Hondakin arriskutsuen biltegiratzea (kudeaketa-eragiketa: R13/ D15).
– TEEHak, kableak eta bateriak: estaldura azpian gordetzen dira, instalazioaren nabeetan. Ez da tratamendurik edo transformaziorik egiten. Instalazioak hainbat makina eta instalazio osagarri ditu. Biltegiratu behar den kableak berunezko azala izan beharko du, eta aurretik saiakera bat egin beharko da berarekin, proba industrial bat eginda instalazioetan.
Era berean, aurreikusita dago honako lerroak ezartzea:
Hondakin elektrikoak eta elektronikoak tratatzekoa:
● Tresna elektriko eta elektronikoen hondakin ez arriskutsuak tratatzea: ez dira tratatuko kutsatuta dauden hondakinak edo substantzia arriskutsuen osagaiak edo hondarkinak dituztenak–infekziosoak, erradiaktiboak edo amiantodunak. Hondakinak biltegiratzea eta tratatzea (kudeaketa-eragiketa: R13), baita sailkatzea, prestatzea eta berriro ontziratzea ere (kudeaketa-eragiketa: R12). Hauek dira kudeatu beharreko hondakinak:
○ Tresna elektriko edo elektroniko handiak (TEEH), hotza ekoizten ez dutenak: osagaiak bereizteko eta zatikatzeko prozesua. Kudeaketa-gaitasuna: 10.000 unitate/urte (800 tona/urte).
○ Tresna elektriko edo elektroniko txikiak (TEET): osagaiak bereiztea. Kudeaketa-gaitasuna: 120 tona/urte.
○ Tresneria informatikoak: osagaiak bereiztea. Kudeaketa-gaitasuna: 60 tona/urte.
○ Argiztapenerako tresnak: osagaiak bereiztea. Kudeaketa-gaitasuna: 30 tona/urte.
● Kable elektrikoak eta telekomunikazioetakoak tratatzea: EHZ 17 04 10* kodean bildutako kableak tratatzea; hidrokarburoak, harrikatz-alkaterna eta beste substantzia arriskutsu batzuk dituzten kableak (kudeaketa-eragiketa: R12/R4). Berunezko azala eta oliotan bustitako paper bidezko isolamendua duten kable elektrikoak dira. Kudeaketa-ahalmena: 1.000 tona/urte. Tratatu aurretik biltegiratu daitekeen kopurua, gehienez: 150 tona/urte.
Isolatutako kobrezko kableak nabeen kanpoaldean biltegiratzen dira, kableak tratatzeko instalazioan prozesatzeko gero.
Lehenik, aurretratamendu bat egiten da, zatiak ebakiz eta eskuz deseginez.
Birrintze-etapa bitan askatzen dira osagaiak (metala eroale eta plastikoa babesle) eta materialaren dentsitatea handitzen da; gero, hori mahai densitometriko batera igarotzen da, non kableak osatzen dituzten material ezberdinak bereizten baitira bibrazioaren eta aire bidezko fluidizatzearen ondorio konbinatuaren bitartez, eta horrek horien azelerazioa sortzen du kontrako noranzkotan.
Kobre garbia, plastiko garbia eta berriro bideratzen den zati misto bat lortzen da. Azkenik, plastiko isolatzailearen zatia bigarren mahai bibrakor batzuetatik igarotzen da, zeinek egon daitezkeen hondarkin metalikoak bereizten baitituzte, plastiko garbia behin-behineko biltegiratze-silo batera igorriz, bidalketa egin aurretik. Zati metalikoa poltsa handietan biltegiratzen da, galdategira bidali aurretik.
Materiala ekipamendu batzuetatik beste batzuetara mugitzea garraio pneumatikoaren bitartez egiten da, mahuka iragazkiak erabiliz hori funtzionatzen jartzeko airea tratatzeko.
Lajo y Rodríguez, SA enpresak, hondakinak balioztatzeko, 2.177.189 kWh energia elektriko kontsumitzen du.
Prozesuetan sortutako hondakin-urak Asparrenako HUAn tratatzen dira.
Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez arriskutsuak ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.
Lajo y Rodríguez, SA enpresaren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, zeinak Europako BREF txosten hauetan jasota baitaude: Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena («Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries», 2006ko abuztukoa).
Besteak beste, proiektuak honako neurri hauek jasotzen ditu, zeinak teknika erabilgarri onenentzat har baitaitezke:
● Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezartzea, ISO 14001 arauaren arabera. AENOR-ek egiaztatua da.
● Instalazioetan egiten diren jarduerei buruzko informazio guztia izatea. Ustiatzeko barne-eskuliburuan ezarritakoari jarraituz kontrolatzen dira eragiketak. Ingurumen-adierazleak kontrolatzen dira, hondakin-korronteak eta materia osagarrien kontsumoa kontrolatzeko. Urtero, hondakin-fluxuen gaineko dokumentazioa aurkezten da.
● Barne-kudeaketarako prozesu bat ezartzea, mantentze-prozedura bat duena, baita prestakuntza-programa egoki bat ere, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prebentzio-ekintzak jasotzen dituena.
● Prebentziozko mantentzearen eskuliburu bat dago, eta langileek prestakuntza jasotzen dute aldizka, lanpostuari lotutako arriskuen eta erantzukizunen arabera.
● Saiatzea hondakinen ekoizle edo bezeroarekin harreman estua izaten, eskatzen den hondakin-kalitatea lortzeko neurriak ezar daitezen, kalitate hori tratamendu-prozesurako beharrezkoa baita.
● Uneoro langile-kopuru nahikoa eta kualifikatua izatea, etengabeko prestakuntza espezifikoa jasoko duena. Langile guztiei prestakuntza espezifiko gehigarria ematea. Urteko prestakuntza-plan bat egiten da.
● Hobeto ezagutzea jasotako hondakina, aintzat hartuta irteerako hondakina, emango zaion tratamendua, hondakinaren mota eta jatorria, kontuan hartu beharreko prozedura eta horri lotutako arriskua. Hondakinak onartzeko protokolo bat dago.
● Hondakinak aurretik onartzeko prozedura bat abiaraztea.
● Hondakinen tratamenduaren trazabilitatea bermatzen duen sistema bat izatea. Beharrezkoa da prozedurek kontuan hartzea hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak (esaterako, likidoa edo solidoa), tratamendurako prozesu mota (esaterako, jarraitua edo ez-jarraitua), baita tratamendua burutzean hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoei eragin dakizkiekeen aldaketak ere. Enpresak datu-base bat du, non onartutako hondakinak erregistratzen diren. Hondakinen trazabilitatea jarraibide teknikoak eta erregistroak izatearekin ziurtatzen da.
● Hondakinen tratamenduaren efizientzia hobetzea ahalbidetzen duen metodo bat izatea. Ingurumen-adierazle batzuk daude ezarrita, zeinek hondakin-korronteak kontrolatzea ahalbidetzen baitute hondakinen tratamenduaren efizientzia hobetzeko.
● Istripuak kudeatzeko plan egituratu bat izatea.
● Gertakarien egunkari bat izatea. Iistripuak edo gertakariak kudeatzeko plan bat dago.
● Zarata eta bibrazioak kudeatzeko sistema bat izatea kudeaketa-sistemaren barnean. Zarata-neurketak egiten dira 3 urtetik behin.
● Diseinu-fasetik aurreikustea behar bada etorkizunean instalazioak itxi egingo direla. Itxiera gertatzen bada, lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa izapidetuko da, eta instalazioa eraistetik sortutako hondakinak kudeatuko dira indarreko legediaren arabera.
● Energia sortzea eta kontsumitzea. Erabiltzen diren energia-iturri nagusiak energia elektrikoa eta A gasolioa eta B gasolioa dira. Instalazioan erabiltzen diren makinak energia elektrikoarekin soilik ibiltzen dira.
● Instalazioaren efizientzia energetikoa etengabe handitzea, ekipamenduak ondo mantenduta.
● Materialen kontsumoari buruzko barruko konparaketa egitea.
● Biltegiratzeko teknika generikoak.
● Instalazioetan kutxeta estankoak daude –estrategikoki kokatuta biltegiratze-sailkapenaren arabera– hondakin batzuk gordetzeko, ebaketa-likidoa, baterien azidoa edo hidrokarburo-bereizgailuko lohiak esaterako. Kutxeta horiek astero ikuskatzen dira, duten egoera eta bolumena ikusi eta hortik noiz kendu behar diren zehazteko. Kutxetak kentzea horretarako baimena duen kudeatzaile baten bitartez egiten da.
● Euste-sistema iragazgaitzak eta bildutako materialei eusteko modukoak erabiltzea.
● Aintzat hartzen dira produktuen arteko bateraezintasunak. Bestalde, instalazioak aurre-tratamenduko sistema bat dauka, non solido esekiak dekantazioz eta koipeak eta olioak flotazioz jasotzen baitira hidrokarburo-bereizgailuan. Ekipamendu horrek hiru ganbera ditu: lehenengoan solidoak eta zatiki esekiak biltzen dira, bigarrenean olioak eta koipeak bereizten, eta, azkenik, hirugarrenean ur garbia dago, oliorik edo koiperik eta solidorik edo zatikirik gabea.
● Tresna elektriko edo elektronikoen hondakinak (TEEH) biltzen diren eremuan ustekabean sortutako isuriak barruko hiru estolda-zuloetako batean edo nabearen aurreko eremu zolatuko kanpoko estolda-zuloetako batean bilduko dira eta kutxeta itsu eta zigilatura bidaliko.
● Hondakinak biltzean edo metatzean izan daitezkeen arazoak ekiditeko prebentzio-neurriak. Aldizkako begizko ikuskapenak egiten dira.
● Hondakinen bateraezintasun kimikoak aintzat hartzea biltegiratzean.
● Edukiontzietan hondakinak maneiatzeko teknikak.
● Isurien arazketa-sistemaren funtzionamendua eta mantentzea.
● Zatiki-isuriak gutxitzea, mahuka iragazkiak eta zikloiak ezarrita haiek arazteko.
● Uraren erabilera eta kutsadura gutxitzea. Kutsatuta egon daitezkeen euri-urak hidrokarburo-bereizgailura eramaten dira.
● Hondakinak kudeatzeko prozedura, ingurumenaren kudeaketa-sistemaren parte gisa.
● Instalazioaren hondakinen kontrol-inbentarioa.
● Prozesu-eremuetarako guneak izatea eta egoera onean gordetzea eta mantentzea, prebentzio-neurriak edo ihesak eta isuriak azkar garbitzeko neurriak aplikatuz eta drainatze-sistemen eta lurpeko egituraren mantentze egokia ziurtatuz.
Bigarrena.– Lajo y Rodriguez, SA enpresak Araiako udalerrian (Araba) sustatzen duen hondakin metalikoak balioztatzeko jarduera ustiatzeko, honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila (600.000) eurokoa, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
B) Berrogei mila (40.000) euroko fidantza jartzea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehienezko gaitasunen arabera zehazten da.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetzak Lajo y Rodriguez, SAk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo bere garaian jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.
C) Lajo y Rodriguez, SA sozietateak administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-tituludunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.
D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
D.1.– Hondakinak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Balioztatzeko instalazioan onartzen diren hondakinak atal hauetan zehazten dira, eta horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.
D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Lajo y Rodriguez, SAk aurretik adierazitako tratamendu-lerroetan Hondakinen Europako Katalogoan (balorizazio-eragiketak eta hondakinen zerrenda argitaratzeko Ingurumen Ministerioaren otsailaren 8ko 304/2002 Aginduaren bidez kaleratua) barne hartutako EHZ kodeei dagozkien hondakin hauek kudeatu ahal izango ditu:
a) Arriskutsuak ez diren hondakin metalikoak biltzea.
b) Hondakin arriskutsuen transferentzia-zentroa (gehienezko biltegiratze-gaitasuna: 120 tona).
b) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzea.
Lerro horretan, honako hauek dira biltzeko baimena duten tresna elektriko edo elektronikoen hondakinen kategoriak:
1.– Etxetresna elektriko handiak (hotz-ekipamenduak izan ezik).
2.– Etxetresna elektriko txikiak.
3.– Informatika- eta telekomunikazio-tresneriak.
4.– Kontsumorako tresna elektronikoak.
5.– Argiztapen-tresnak.
d) Kable elektrikoen edo telekomunikazio-kableen hondakin arriskutsuen tratamendua.
e) Hondakin ez arriskutsuen transferentzia-zentroa.
Honako hauek dira transferentzia-zentroan biltzeko baimena duten tresna elektriko edo elektronikoen hondakinen kategoriak:
1.– Etxetresna elektriko handiak (hotz-ekipamenduak izan ezik).
2.– Etxetresna elektriko txikiak.
3.– Informatika- eta telekomunikazio-tresneriak.
4.– Kontsumorako tresna elektronikoak.
5.– Argiztapen-tresnak.
6.– Erreminta elektrikoak edo elektronikoak.
7.– Jostailuak eta kirolerako edo aisialdirako ekipamenduak.
8.– Medikuntza-tresnak.
9.– Zaintzeko edo kontrolatzeko tresnak.
10.– makina saltzaileak.
Baimen honetarako kontuan hartuko diren produktuak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzko 2003ko urtarrilaren 27ko 2002/96/EE Zuzentarauaren IB eranskinean jasotakoak izango dira.
Nolanahi ere, ozono geruza agortzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 Erregelamenduan sartuta dauden substantzia arautuak dituzten ekipoak baimen honetatik kanpo geratuko dira.
Era berean, kutsatuta dauden hondakin guztiak baztertzen dira, baita arrisku-ezaugarri hauek egotz dakizkiekeen osagai edo substantzia-arrastoak dituzten guztiak ere:
● Hondakin arriskutsu leherkorrak.
● Hondakin arriskutsu infekziosoak.
● Substantzia erradioaktiboak dituzten hondakinak.
● Amiantozko hondakinak eta amiantoa daukaten osagaiak.
Deskontaminatzeko eragiketek, nahitaez, erauztea eta modu kontrolatuan erretiratzea barne hartuko dute, ondoren horretarako baimena daukan hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko (TEEH) 2003ko urtarrilaren 27ko 2002/96/EE Zuzentarauaren II. eranskineko 1. zenbakian zerrendatutako osagaiak, fluidoak eta materialak entregatzeko.
Pieza eta osagai berrerabilgarriak helburu horretara zuzendu beharko dira lehentasunez, industria-segurtasuneko araudiaren arabera merkaturatuta.
Aipatutako erauzketa- eta erretiratze-eragiketak egiteak tresna elektriko eta elektronikoen benetako deskontaminazioa bermatuko du, eta ondorioz, hondakin ez-arriskutsutzat jotzea.
Pieza eta osagai ez-berrerabilgarriak birziklatu egingo dira. Horrela, zatiki metalikoak eta plastikoak lortuko dira eta gero hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenduari entregatuko zaizkio helburu horretarako, edo lehengai gisa, kasuan kasu.
D.1.2.– Hondakinen sarrera-kontrola.
Instalaziora balioztatzeko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.
Hondakinen hierarkiaren printzipioa aplikatuz eta tresna elektrikoen edo elektronikoen, horien osagaien, azpimultzoen eta kontsumigarrien hondakinak berrerabiltzeko prestatzeari lehentasuna emanez, kode hauetako hondakinak –16 01 06, 16 02 14, 16 02 16, 17 04 11 y 20 01 36– soilik instalazioan tratatu ahalko dira berrerabiltzeko prestatzeko prozesuan alde batera utzi badira eta egiaztatzen bada igaro izana R12 kudeaketa-eragiketa batetik, non fluido mota guztiak –hor sartuta olioak, lubrifikatzaileak eta abar– eta materialen eta osagaien gaikako tratamendua izan badu, arau aplikagarrietan ezarritakoaren arabera.
Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.
Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Lajo y Rodriguez, SAk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.
Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak Ebazpen honen babesean emandako onespen-agiri baten kargura bidali aurretik, agiri hori ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du. Ezingo da Lajo y Rodriguez, SAk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onespen-agiria organo honek balioztatzen ez badu; balioztatzea 15 eguneko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Balioztatu beharreko onespen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.
Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
● Ez onartzeko arrazoia.
● Zer proposatzen den: beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea.
● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, derrigorrezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.
Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Lajo y Rodriguez, SA enpresak hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide tekniko eta giza baliabideak eskuragarri izan beharko ditu une oro. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehaztapena homologatutako metodo baten bitartez egin beharko da beti eta partida guztietan, eta laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko burua zentroko langilea izango da eta espezializazio-titulua eduki beharko du.
Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-agiri negatiboa egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
D.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko.
b) Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isurtzerik edo isurtze lausorik ez egoteko, edo, bestela, isurtze horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen iragazgaiztasuna funtsezkoa da.
D.1.4.– Bildutako hondakinen biltegiratzea.
a) Balioztatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da ez-arriskutsuen kasuan, eta sei hilekoa arriskutsuenean.
b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, Lajo y Rodriguez SAk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.
d) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.
e) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Araiako Udalean.
f) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Lajo y Rodriguez, SA enpresak D.1.1. atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.
D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Lajo y Rodriguez, SA enpresak formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, mota, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraiobidea eta bilketa-maiztasuna.
Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:
● Onartutako hondakinen jatorria (sorrera eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).
● Hondakin horien kantitateak, izaera, osaera eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.
● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).
● Biltegiratutako hondakinen kokapena instalazioan.
● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.
● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako Kontrol eta Jarraipen Agiriarenak.
● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta pisuarekiko zatikia.
Ebazpen honetako D.1.2. atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Lajo y Rodriguez, SA enpresak egin ditzakeen kontrasteko kontrolak ere.
Hilean behin igorri beharko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora) indarreko urteko informazio metatua, hilean-hilean egindako kudeaketa banakatuta, excel formatuan eta organo honek prestatutako eredua erabili eta beteta.
TEEHak tratatzeko jarduerari dagokionez, erregistro independente bat bete beharko da, gutxienez honako datu hauek jasoko dituena:
● Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.
● Hondakin horien kantitateak, izaera, osaera eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.
● Hartutako partida bakoitzaren kontrol- eta segimendu-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.
● Tratamendu-lanak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak.
● Aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuak, tresna elektriko edo elektroniko deskontaminatuetakoak: mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.
● Jardueran sortu eta kudeatzaileari entregatu arte aldi baterako biltegiratutako bestelako hondakin arriskutsuak (xurgatzaileak, etab.): mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena eta aurreikusitako xedea, kudeatzaile baimenduak berariaz onartuta.
● Kudeatzaile baimenduari entregatutako hondakin arriskutsuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza egiaztatzen duen kontrol- eta jarraipen-dokumentuaren zenbakia.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
Halaber, hondakin arriskutsuen kasuan, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, dela inportatu beharreko hondakinak dela inportatutako hondakinak balioztatzeko edo deuseztatzeko tratamenduaren ondoren helmugako instalazioan lortutako korronte esanguratsuren bat zabortegian ezabatzea aurreikusten bada, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak
D.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
D.1 atalean adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, Lajo y Rodriguez, SA enpresak tratamendu-lerro hauetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:
Tratamendu mekanikoa.
Manipulazio- eta tratamendu-eragiketak beti zoladura iragazgaitz baten gainean egingo dira.
Transferentzia-zentroa – Behin-behineko biltegiratzea.
Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.
b) Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaera, osaketa eta kodifikazioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.
c) Halaber, hondakin arriskutsuak ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko jarraibideak nahitaez bete beharko dira, indarreko araudian ezarritako moduan.
Era berean, Europako Hondakin Katalogoan ezarritako kodearen bidez identifikatu beharko dira hondakinak.
d) Hondakinak aldi baterako gordetzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.
e) Hondakinak aldi baterako gordetzeko instalazioek estalki bat izango dute, prezipitazio atmosferikoak sartzea saihesteko; gainera, lurzoru estankoak eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak izango dituzte.
f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio eta babes arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.
g) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, kubeta bakoitzean, haien artean bateragarriak diren hondakinak dituzten ontziak bilduko dira. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.
h) Baimen honi loturiko hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta.
i) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.
j) Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur sanitarioak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.
Indarraldiaren arabera, Lajo y Rodriguez, SA enpresak eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.
a) TEEHak tratatzeko lerroa.
Tratatu beharreko tresna elektrikoak edo elektronikoak eremu egokietan bilduko dira; eremu horiek azalera iragazgaitzak eta isuriak jasotzeko instalazioak izango dituzte eta aurreikusi daitezkeen karga guztiei eusteko gai izango dira.
17 04 10* kodea duen hondakinaren kasuan, deskontaminatze-eragiketak beti nabe estalian egingo dira; nabeak zoladura iragazgaitza izango du eta isurketak jasotzeko sistemez hornituta egongo da.
Kudeatu nahi bada tresna elektriko edo elektronikoen hondakin arriskutsu bat, EHZ 17 04 10* kodea duena eta 2014ko azaroaren 27ko Ebazpenak baimendutako proba industrialaren bitartez probatutako hondakinaren (berunezko azala duen kablea) osagai eta arrisku-ezaugarri desberdinak dituena, eskabidea aurkeztu beharko zaio organo honi, baimen honetako bigarren ataleko I. azpiatalean ezarritakoa betetzeko.
D.2.2.– Kudeatutako hondakinen bizitza amaitutzat emateko bete beharreko baldintzak.
Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, dagozkien adostasun-deklarazioak egin direla egiaztatu beharko da, Europako Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horretan, txatar-mota jakin batzuek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak finkatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.
Era berean, aipatutako arauaren I. eranskinean finkatutakoarekin bat ez datozen ezaugarriak dituzten kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, hondakin gisako kudeaketa egiaztatuko da, kudeatzaile baimendu baten dagokion onarpen-dokumentua aurkeztuz.
D.2.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
D.2.3.1.− Baldintza orokorrak.
Lajo y Rodriguez, SA enpresaren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Proiektuan aipatzen diren atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira, bereziki hautsa isurtzea ekiditeko neurriak, agregakin-multzoak ureztatzea edo bideak garbitzea, esaterako.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
D.2.3.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Lajo y Rodriguez, SAren instalazioak, zeinaren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko B 09 10 09 06 kodea baitagokio –txatarra edo gainerako hondakin metalikoak zatikatzeko makinak edo birringailuak– honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:
Foku ez-sistematiko horietakoren bat, bataz beste, urtean hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.
Baldin eta urte jakin batean foku sistematiko batentzat ez badira baldintza horiek betetzen, urte horretan ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko, kontrol hori hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.
D.2.3.3.− Isurketaren muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurtzeetan, ez dira gaindituko isurtzeen muga-balio hauek:
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.
D.2.3.4.− Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko D.2.3.2 azpi-atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
D.2.4.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.
D.2.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Hondakinak balioztatzea.
D.2.4.2.– Isurtzeen muga-balioak.
Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Asparrenako Udalaren isurketak eta hondakin-urak araztea arautzen duen Erregelamenduan ezarritakoak izango dira (ALHAO, 25. zk., 2004ko otsailaren 27koa); honako hauek dira parametroak, isurketa bakoitzerako zehazten diren gehieneko muga-balioekin:
II motako muga-parametroa.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.
D.2.4.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Instalazioko euri-urak hidrokarburo-bereizgailu eta dekantatze-ontzi batean tratatzen dira. Dekantatze-ontzia 8 m
D.2.5.− Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta, horretarako, balioztatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioztatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoari kalterik eragin gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Araiako Udalari.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.
D.2.5.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Berunezko bateria erabiliak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C18/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.
Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian berariaz adierazitako eremu batean.
2. hondakina: «olio erabiliak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHZ: 13 02 05
Urtean sortutako kantitatea: 3 tona.
Makinen mantentze-lanetan olioa berrezartzeko lanetan sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
3. hondakina: «Hidrokarburodun tenkagailuak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 16 01 21
Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.
Makinak garbitzean hondakin horrentzako identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
4. hondakina: «Olio-iragazki erabiliak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/4.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 16 01 07
Urtean sortutako kantitatea: 189 kilogramo.
Makinen mantentze-lanak egitean aipatu hondakinarentzat identifikatutako bidoi batean jasotzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da, gero kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.
5. hondakina: «Izotz-kontrakoa».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 16 01 14
Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.
Makina mugikorren mantentze-lanetan sortzen da.
Makinen mantentze-lanak egitean aipatu hondakinarentzat identifikatutako bidoi batean jasotzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da, gero kudeatzaile baimendu bati entregatzeko.
6. hondakina: «Erabilitako ebaketa-likidoa».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/6.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 12 01 09
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Mekanizazio-eragiketetan ebaketa-likidoa erabiltzean hondakin gisa sortzen da; emultsio oliotsua da.
Makinak garbitzean hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
7. hondakina: «hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/7.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 20 01 21
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
8. hondakina: «Disolbatzaile erabili ez-halogenatua».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/8.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3B.
EHZ: 14 06 03
Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.
Garbiketarako erabiltzen den disolbatzailea kentzean sortzen da; disolbatzaile erabilia da, jalkinak dituena.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
9. hondakina: «Aerosolak (hondakin arriskutsuekin kutsatuak)».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/1/9.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H3B/5.
EHZ: 16 05 04
Urtean ekoitzitako kantitatea: 5 kilogramo.
Olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, ebaketa-likidoa eta tinta jaso dituzten aerosolak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian edo poltsa handietan biltzen da sortzen den postuen ondoan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
2. prozesua: «Hondakinak elkartzea».
1. hondakina: «Xurgatzaileak, iragazkiak eta zapiak (gai arriskutsuz kutsatuak)».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/2/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 15 02 02
Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kilogramo.
Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez, pinturaz eta abarrez bustitako trapuak, material xurgatzailea, iragazkiak, eta horrelakoak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Metalezko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/2/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 15 01 10
Urtean ekoitzitako kantitatea: unean unekoa.
Ontzi hutsak jaso eta biltzean sortzen da. Olioak, pinturak, pintatzeko gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, ebaketa-likidoa eta tinta jaso dituzten metalezko ontziak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian edo poltsa handietan biltzen da sortzen den postuen ondoan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
3. hondakina: «plastikozko ontziak (gai arriskutsuz kutsatuak)».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/2/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R3.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 15 01 10
Urtean ekoitzitako kantitatea: unean unekoa.
Ontzi hutsak jaso eta biltzean sortzen da. Olioak, pinturak, pintatzeko gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, ebaketa-likidoa eta tinta jaso dituzten plastikozko ontziak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian edo poltsa handietan biltzen da sortzen den postuen ondoan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
3. prozesua: «hondakin-urak tratatzea».
1. hondakina: «koipe- eta hidrokarburo-bereizgailuetako lohiak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/3/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHZ: 13 05 02
Urtean sortutako kantitatea: 2500 kilogramo.
Hidrokarburo-urak arazteko instalazioan sortzen da. Materia organikoa duten lohiak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
4. prozesua: «TEEH ez arriskutsuen tratamendu aurreko bereiztea».
1. hondakina: «Tresneria baztertuetatik kendutako osagai arriskutsuak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C11/16/18.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 16 02 15
Urtean ekoitzitako kantitatea: 300 kilogramo.
Substantzia arriskutsuak dituzten kondentsadore elektrolitikoak dira, altuera edo diametroa > 25mm dituztenak.
100 zentimetro koadro baino gehiagoko azalera duten kristal likidozko pantailak, edo hondoko argiztapen gisa gasezko deskarga-lanparak dituztenak.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian edo poltsa handietan biltzen da sortzen den postuen ondoan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
2. hondakina: Ni-Cd-zko metagailuak.
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C11/24.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 16 06 02
Urtean ekoitzitako kantitatea: 400 kilogramo.
Txatarretan metagailuak bereizteko eragiketetan sortzen da; elektrolito alkalinoa dute, nikela eta/edo kadmioa bezalako metalekin batera.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.
3. hondakina: «Merkurioa duten pilak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 16 06 03
Urtean sortutako kantitatea: 400 kilogramo.
Txatarretan merkurioa duten pila agortuak bereizteko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.
4. hondakina: «hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/4.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHZ: 20 01 21
Urtean sortutako kantitatea: 290 kilogramo.
Txatarretan merkurioa duten lanpara erabiliak bereizteko eragiketetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
5. hondakina: «Bateriak eta metagailuak, 16 06 01, 16 06 02 eta 16 06 03 kodeetan zehaztutakoak, eta bateriak eta bateria horiek dauzkaten metagailuak, sailkatu gabe daudenak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C11/16.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 20 01 33
Urtean sortutako kantitatea: 400 kilogramo.
Txatarretan dauden bateriak bereizteko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
6. hondakina: «Klorofluorokarburoak dauzkaten tresneria baztertuak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/6.
Destinoko eragiketaren kodea: D15/R13.
Osagai arriskutsuak: C42.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 160210.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Tresneriak bereizteko eragiketetan sortzen da, txatarretan klorofluorokarburoak (CFC), hidroklorofluorokarburoak (HCFC) eta hidrofluorokarburoak (HFC) dituztenetan.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
7. hondakina: «Klorofluorokarburoak dauzkaten tresneria baztertuak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/7.
Destinoko eragiketaren kodea: D15/R13.
Osagai arriskutsuak: C32.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 160210.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Txatarretan poliklorobifeniloak (PCB) dituzten tresneriak bereizteko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
8. hondakina: «Osagai arriskutsuak dituzten tresneria baztertuak».
Identifikazioa: A28131084/0100012897/4/8.
Destinoko eragiketaren kodea: D15/R13.
Osagai arriskutsuak: C11/16/18.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 160213 / 200135.
Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.
Txatarretan poliklorobifeniloak (PCB) dituzten tresneriak bereizteko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (xehe-xehe jasoak ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta isurketaren baten ondorioz nahastuz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete.
c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek segurtasun-neurri hauek izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak. Bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isurtzearen edo lurruntzearen ondorioz edukirik ez galtzeko.
d) Aurreko puntuan aipatutako ontziak argi, irakurgarri eta ezin ezabatzeko moduan etiketatu beharko dira, eta, betiere, indarreko araudiaren arabera.
e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon.
f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.
h) Egiaztatu beharko da kudeatzaile baimenduaren instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.
Lajo y Rodriguez, SA enpresak sortutako olio erabilia Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.
j) Tresneria elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinei dagokienez, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eraman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
k) Lajo y Rodriguez, SA enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
l) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Lajo y Rodriguez, SA enpresak, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
m) Lajo y Rodriguez, SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
n) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Lajo y Rodriguez, SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Lajo y Rodriguez, SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
o) Baldin eta Lajo y Rodriguez, SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
p) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, f) eta g) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) idatzi-zatietan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
q) Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Lajo y Rodriguez, SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
D.2.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera eramango dira.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baloriozazioa denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
e) Balioztatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
f) Lajo y Rodriguez, SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea baldin bada, Lajo y Rodriguez, SA ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
g) Erregistro bat eramango da, eta bertan kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea adieraziko dira. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d), e) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
i) Baldin eta hondakin ez-arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
D.2.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Lajo y Rodriguez, SA enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Aldez aurretik, ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako analisien kopia bat erantsi:
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, 199/2006 Dekretuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du laginketa eta azterketa (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHko 50mg/kg-ko balioa baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Substratu harritsu sanoa murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.
D.2.7.– Zaratari buruzko baldintzak:
a) Behar diren neurri guztiak ezarriko dira, honako indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
E) Ingurumena zaintzeko programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:
E.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
a) Lajo y Rodriguez, SAk isurtzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
E.2.– Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
b) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.
c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen bigarren zenbakiko D.2.4.2 azpiatalean ezarritako mugak betetzen badituzte.
E.3.– Zarata kontrolatzea.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bi urtetik behin: L
b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
E.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Organo honek lehen aurkeztutako Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko da, gaur egungo dauden instalazioen multzoa barne hartuta, hala nola I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honen osatutako eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html
Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
Gainera, oinarri-txostena edo hasierako egoeraren txostenaren proposamena egin beharko da, hala badagokio, hain zuzen, 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatzen dena, eta batzordearen jakinarazpenean adierazitako jarraibideen arabera. Europako Batzordearen Jarraibideak emisio industrialei (2014/C 136/03) buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. atalaren esparruan, hasierako-egoerari buruzko txostenari buruz. Web-gune honetan dago eskura:
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES
Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Aitzitik, ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatuko duen memoria bat aurkeztuko da.
Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio hori eta instalazioaren operadoreak aurkeztu ahal izan dituen datu kuantitatiboak (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiazko ikerlanak, lurpeko uren kontrol- eta segimendu-emaitzak, etab.) aztertuko ditu organoak, eta horren arabera erabakiko du 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatutako oinarri-txostena edo hasierako egoerari buruzko txostena egin behar den. Txosten horretan jasoko da substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsaduraren egoera, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22. bis. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
E.5.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak taula honetan jasota dauden jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazleen urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.
E.6.− Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da; jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
E.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapena. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko bigarren ataleko D.2.5 azpiatala, «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak» jarraitu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
F.2.– Jarduera bertan behera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Lajo y Rodriguez, SA enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Lajo y Rodriguez, SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren D.2.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.− Jarduera aldi baterako uztea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Lajo y Rodriguez, SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
F.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.
Era berean, atmosferara edo uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta horiek ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-urak ezingo dira «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira programatutako mantentze-lanetan, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horrek ez aurreikusitako isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita, atal honetako j) idatzi-zatian adierazitakoari jarraituz.
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.
i) Gorabeheraren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gorabehera-mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala badagokio.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Araiako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gorabehera-mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.
● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
j) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.
k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Lajo y Rodriguez, SAk, aurreko urtean atmosferara edo uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc.
Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, aipatu urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatua.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– 16-I-01-000000000364 erregistro-kodea esleitzea Lajo y Rodriguez, SAk Asparrena industrialdean (Araia) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM 30N ETRS89, X: 555860 Y: 4746709 Z: 582 m.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra badago, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bosgarrena.– Lajo y Rodriguez, SA enpresari eskatzea erantzun bat eman dezala honako gai hauei:
2015.eko abuztuaren 21a baino lehen:
● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betez, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.
3 hilabeteko epean:
● Lurzoruaren eta lurpeko uren gaineko kontrola eguneratzea eta proposatzea (E.4 puntua).
● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
● Bigarren atalean edo B puntuan ezarritako finantza-bermea, zenbatekoa gaurkotuta, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.
Jarduera erabat edo hein batean hasi eta sei hil bete baino lehen:
● ILEen hasierako txostena ezarritako fokuetarako.
Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.
● Foku berri bat ezartzea dela-eta ILEen hasierako txostena bidaltzeko ezarritako sei hilabeteko epea betetzen ez bada (D.2.3.1 atala).
● Lajo y Rodriguez, SA enpresaren nortasun juridikoa deuseztatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:
● EU3/3891/2009, EU3/677/2004 hondakin arriskutsuak sortzea.
● 0100012897 hondakin ez-arriskutsuak sortzea.
● EU2/161/08 motako hondakin arriskutsuak kudeatzea.
● EU2/004/09, EU2/010/04 hondakin ez-arriskutsuak kudeatzea.
● 06-00-2003-1-108 atmosfera kutsatu dezakeen jarduera.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Lajo y Rodriguez, SA enpresari, Araiako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea
(196/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria).
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.