EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017024

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2016ko ekainaren 8ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-01-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201700632
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/20an argitaratutako 2016/06/08ko AGINDUA [201602660]

2016ko ekainaren 20an, Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratu zen 2016ko ekainaren 8ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena; horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2016-2017 ikasturtean.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 15. artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 8an Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2016- ikasturtean (2016ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 19a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.