EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017023

IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 24koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hauste batengatik –I202016000052593 arau-hauste aktan jasotakoa– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-01-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201700616
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Egintza hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen egintzaren eduki osoa ezagutzeko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2017ko urtarrilaren 24a.
Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,
GABRIELA BELTRÁN FERNÁNDEZ.