EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017023

IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gobernu Kontseiluaren erabakiak, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari, Lekaio Kultur Elkarteari eta Onda Guipuzcoana FM, S.L.ri ematen dizkietenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 7/2015, 602/2014 eta 19/2015 epaiak, hurrenez hurren, betetzeko.

Xedapenaren data: 2017-01-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201700613
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/11/30rean argitaratutako 2016/11/22ko 201600069 EBAZPENA
  • Ikus 2016/11/30rean argitaratutako 2016/11/22ko 201600070 EBAZPENA
  • Ikus 2016/12/02an argitaratutako 2016/11/22ko 201600068 EBAZPENA

Aipatu ebazpenak jakinarazten saiatuta ere helaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da. Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horien berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balio izango du; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:
Interesdunek hamar eguneko epea izango dute Kabineteko Zuzendaritzaren Gizarte Hedabideen Zerbitzuan (Donostia kalea 1, Lakua I, bigarren solairua, Gasteiz) ebazpenen eduki osoa ikusteko; era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zuzenean kontsultatzeko aukera ere badago, hain zuzen, 2016ko azaroaren 30eko 228. zenbakian (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 69 eta 70/2016 ebazpenak, azaroaren 22koak, Lekaio Kultur Elkartea eta Onda Guipuzcoana FM, S.L. erakundeei buruzkoak, hurrenez hurren), eta 2016ko abenduaren 2ko 230. zenbakian (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 68/2016 Ebazpena, azaroaren 22koa, Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari buruzkoa).
Nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke egintzak eman zituen organoari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, zuzenean, aurka egin daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, kasu honetan bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
CARMELO ARCELUS MUGICA.