EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017023

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-37-2016 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena, 2016ko abenduaren 16koa.

Xedapenaren data: 2017-01-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201700612
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/11/14an argitaratutako 2016/11/03ko IRAGARPENA [201604810]

Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ondorioz, jakitera ematen da 2016ko abenduaren 16an ebazpen-proposamen bat eman dela Divide Travel, SLren SAN-48A001-37-2016 zehapen-espedientearen gaineko prozeduran, eta, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.e) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.
Legezko oharrak:
Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bilboko bulegora agertzeko (Errekalde Zumardia kalea 39A).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.
ERANSKINA