EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017023

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideko Business Intelligence sistemaren bilakaera» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-13/2017).

Xedapenaren data: 2017-01-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201700603
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-13/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko maiatzaren 1etik –edo kontratua formalizatzen denetik baldin eta 2017ko maiatzaren 1a baino geroago formalizatzen bada– 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Guztira: 55 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: lan-plangintza: 10 puntu. Lantaldearen antolaketa-eredua: 6 puntu. Entregatzekoak: 5 puntu. Prestakuntza-plana: 5 puntu. Proiektuaren jarraipen-metodoa: 5 puntu. BI sistemaren teknologia-azpiegituraren soluzioa: 2 puntu. Diseinu-maila desberdinetan BI proiektuaren metadatuak kudeatzeko soluzioa: 2 puntu. Errendimendua hobetzeko datu-baseetako eta BI ereduko soluzioa: 2 puntu. Erabiltzailearentzako erabilgarritasuneko eta datuak bistaratzeko soluzioa: 2 puntu. Tresnaren eleaniztasun-ereduaren soluzioa: 2 puntu. Datuen segurtasuna kudeatzeko soluzioa: 2 puntu. Insightak aurkitzeko eta DWH datuak aztertzeko soluzioa: 2 puntu. Guztira, 15 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: ehun eta bi mila bederatziehun eta hirurogei (102.960) euro + hogeita bat mila seiehun eta hogeita bat euro eta hirurogei zentimo (21.621,60), BEZarenak. Guztira, ehun eta hogeita lau mila bostehun eta laurogeita bat euro eta hirurogei zentimo (124.581,60), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 20a.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
773/2015 Errege Dekretuaren aurreko arauketaren arabera emandako sailkapen hau egiaztatutako du lizitatzaile edo hautagaiak:
Taldea: V, Azpitaldea: 2 eta Kategoria: b.
Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: hiru urte hauetako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez, gutxienez 154.440 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea: 2013, 2014 eta 2015.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: profil, titulazio eta esperientzia hauek dituen lantaldea izatea:
Proiektuburu bat, gutxienez goi-mailako ingeniaritzako edo lizentziako titulazioarekin, eta gutxienez bost urteko esperientziarekin proiektuburu-lanetan.
Business Intelligence aholkulari bi: bakoitzak, gutxienez, lizentziako, goi-mailako ingeniaritzako edo ingeniaritza tekniko informatikoko titulazioa izango du, eta gutxienez Business Intelligence aholkulari bietako batek Oracle Business Intelligence Foundation Suite 11 g Bertified Implementation Specialist ziurtagiria izango du, eta bakoitzak gutxienez hiru urteko esperientzia izango du OBIEE eta ODI gaineko Business Intelligence sistemen aholkulari funtzional gisa administrazio publikoaren arloan, eta gutxienez bi urteko esperientzia OBIEE eta ODI gainean garatutako proiektuetan, barnean direla segurtasuna, tresnaren pertsonalizazioa, web zerbitzuen definizioa, argitalpena eta administrazioa.
Business Intelligence tresnetako hiru teknikari: gutxienez goi-mailako heziketa-zikloko titulazioa izango dute, eta bakoitzak gutxienez bi urteko esperientzia izango du ODI/OBIEE plataformako osagaiak hedatu eta parametrizatzeko teknikari modura administrazio publikoaren arloan, bi urteko esperientzia osagaiak garatzen eta garapenak hedatzen OBIEE tresnaren arkitekturako proiektu anitzeko inguruneetan, bi urteko esperientzia BBDD Orable diseinuan eta PL/SQL programazioan, bi urteko esperientzia DWH datu-baseak diseinatzen eta bi urteko esperientzia ETL-ak sortzeko ODI erabiltzen.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 20a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2017ko otsailaren 27a.
5) Ordua: 11:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2017ko martxoaren 3a.
5) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehazten direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera»: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 23a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.