EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-02-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017022

IRAGARKIA, Beldur Barik programa diseinatu eta gauzatzeko kontratua prozedura ireki bidez lizitatzeko dena (05EMK/05S/2017 espedientea).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-01-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201700576
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 05EMK/05S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: «Beldur Barik» programa diseinatu eta gauzatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 115.702,48 euro; BEZa (% 21): 24.297,52 euro. Guztira: 140.000 euro.
5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza ekonomikoa: 41 puntu.
Pertsonala: 10 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza teknikoa: 49 puntu.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-02-22, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, B gutun-azala irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
C gutun-azalak irekitzea: 2017-03-06, 12:00ak.
B gutun-azalak irekitzea: 2017-03-16, 12:00ak.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez zen bidali.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www. contratacion.euskadi.es
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 19a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.