EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2016021

AGINDUA, 2016ko urriaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia – Bizkaiko Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Industria-Ingeniari Teknikarien Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzen duena.

Xedapenaren data: 2016-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201700552
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia – Bizkaiko Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Industria-Ingeniari Teknikarien Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justizia Sailean Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia – Bizkaiko Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Industria-Ingeniari Teknikarien Elkargo Ofizialaren izena aldatzeko eta estatuak aldatzeko eskabidea sartu zen, eta espedientea tramitatu ondoren, nahitaezko txostenak eskatu ziren.
Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluaren eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren txostenak jaso ondoren, dekretu bidez onartu zen lehen Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala zenaren izena aldatzea eta horren ordez Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia – Bizkaiko Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Industria-Ingeniari Teknikarien Elkargo Ofiziala jartzea. Izen aldaketa onartutakoan, 2016ko ekainaren 10eko idazki baten bidez, Herri Administrazio eta Justizia Sailak Elkargoari estatutuen aldaketa agindu bidez onartzeko ikusi ziren akatsak konpontzeko eskatu zion. 2016ko uztailaren 8an sartu ziren Elkargoak igorritako agiriak Herri Administrazio eta Justizia Sailean.
Hirugarrena.– Espedientea Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuak 10.22 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lanbide-elkargoen arloan eta lanbide tituludunen jardueran, Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoari kalterik eragin gabe.
Bigarrena.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2.1.2 eta 8.1.d) artikuluetan.
Hirugarrena.– Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 33. artikuluan eta Profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 35.5, 6 eta 7, 38.eta 39. artikuluan xedatuta dagoena betetzen da.
Oinarria: Aztertu dira manu horiek eta orokorrean aplikatu beharreko gainerako arauak; horrenbestez, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia – Bizkaiko Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Industria-Ingeniari Teknikarien Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzea.
Bigarrena.– Elkargo horren estatutuen aldaketa argitaratzeko eta estatutuak agindu honen eranskinean jartzeko agintzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 26a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
ERANSKINA
BIZKAIKO INDUSTRIA INGENIERITZAKO GRADUDUNEN ETA INDUSTRIA-INGENIARI TEKNIKARIEN ELKARGO OFIZIALA
ESTATUTUAK
ZIOEN AZALPENA
Estatutuen aldaketa honen xedea da, batetik, zerbitzu profesionalen araudia eta Elkargo profesionalen Legea egokitzea, horiek aldatzen dituzten honako hauei: Zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legea, eta Zerbitzu-jardueretan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legeari egokitzeko legeak aldatzeko abenduaren 22ko 25/2009 Legea, eta, bestetik, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko unibertsitate-titulazio berrietara moldatzea.
Estatu hauen xedea Elkargoaren antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua arautzea da, autonomia-erkidegoak gai horretan dituen eskumenak kaltetu gabe.
LEHENENGO TITULUA
ELKARGOA ETA ELKARGOKIDEAK
XEDAPEN OROKORRAK
I. KAPITULUA
ELKARGOA
1. artikulua.– Elkargoa.
1.– Bizkaiko Industria Ingeniaritzako gradudunen eta Industria-ingeniari teknikarien elkargo ofiziala (aurrerantzean, Bizkaiko IGIITEO) zuzenbide publikoko korporazio bat da, lege-babesa duena. Izaera profesionala du, eta nortasun juridiko propioa, hala nola jarduteko gaitasun osoa. Bere lurralde-eremuan arautzen du perituen, industria-ingeniari teknikarien eta industria-ingeniari teknikari gisa profesionalki jarduteko gaitasuna ematen duen unibertsitate-gradua eskuratu dutenen lan-jarduera. Horien guztien ordezkari esklusiboa da eta elkargokideen interes profesionalen kudeaketaz eta defentsaz arduratzen da, botere publikoen eskumenak kaltetu gabe.
2.– Bizkaiko IGIITEOk estatutu hauetan ezarritakoa eta autonomia-erkidegoek kasuan kasuko lurraldean onartutako elkargo profesionalen gaineko araudia beteko ditu, bai eta unean-unean aplikagarri zaizkion gainerako xedapenak ere.
3.– Elkargoen barne-egiturak eta funtzionamenduak demokratikoak izango dira.
2. artikulua.– Helbidea eta lurralde-eremua.
1.– Bizkaiko IGIITEO jardungo den lurralde-eremua Bizkaiko lurralde historikoa da.
2.– Elkargoaren egoitza soziala honakoa da: Maria Diaz de Haro 10 bis, solairuartea, 20. bulegoa, 48013 Bilbao (Bizkaia). Edonola ere, batzar orokorrak helbide hori aldatu ahal izango du, hala adostuz gero, Gobernu-batzarrak egoki iritzitako udalerrietan ordezkaritzak sortzea kaltetu gabe.
3. artikulua.– Irismena.
Unibertsitate-tituludunek osatzen dute elkargoa; horiek industria-ingeniari teknikariaren lanbide arautua gauzatzen dute apirilaren 1eko 12/1986 Legeak esleitutako berezko eskuduntza-profesionalekin. Elkargoan sartu ahal izango dira, haiek eskatuta eta nahi dutelako, estatutuak indarrean dagoen hezkuntza-legediarekin bat emandako, homologatutako edo onartutako dagokion unibertsitateko titulu akademikoa dutenak, betiere estatutu hauetan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.
Legeak xedatutakoaren arabera, honako titulu ofizial hauek emango dute elkargo ofizial honetan sartzeko aukera, eta, beraz, industria-ingeniari teknikariaren lanbide arautua gauzatzekoa berezko eskuduntza-profesionalekin:
– Elkargoan sartu ahalko dira jarraian azaltzen diren tituludunak, azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren aurretiko ikasketa-planen arabera, eta urriaren 26ko 1462/1990 eta azaroaren 20ko 1402/1992, 1403/1992, 1404/1992, 1405/1992 eta 1406/1992 errege-dekretuekin bat: peritu industrialak, titulu ofiziala edo behar bezala homologatua badute, elkargoari hala eskatzen badiote eta estatutu hauetan ezarritako gainerako eskakizunak betetzen badituzte; eta adar industrialetako graduko ingeniari-titulu ofiziala dutenak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 12.9 artikuluan eta otsailaren 9ko CIN/351/2009 Aginduan ezarritako baldintzen arabera eskuratutako titulua alegia.
– Industria-ingeniari teknikariaren lanbidean jarduteko egokiak diren beste unibertsitate-titulu batzuk.
– Elkargoan sartzea eskatu ahal izango dute, nahi badute, Europar Batasuneko eta beste herrialde batzuetako herritarrek, Espainian estatutu hauetan araututako lanbideei dagozkien jarduerak egiteko gaituta badaude.
4. artikulua.– Euskadiko Kontseilua.
Euskadiko Perituen, Ingeniari teknikarien eta Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluaren barne dago Bizkaiko IGIITEO, Arabako eta Gipuzkoako elkargoekin batera. Xede nagusia da lanbidearen ordezkari eta defendatzaile gorena izatea Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia, gai guztietakoa, kide diren hiru elkargoen eskumen esklusiboko gaietan izan ezik.
5. artikulua.– Leihatila bakarra.
1.– Elkargoak webgunea sortu eta elikatuko du, profesionalek aukera izan dezaten leihatila bakarraren bidez (Zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legeak dakarrena) elkargoko kide egiteko, kidegoan jarduteko eta baja emateko beharrezko izapide guztiak egiteko, puntu bakar batean, elektronikoki eta urrundik. Zehazki, behar den guztia egingo dute, profesionalek leihatila bakarraren bidez honako hauek doan egin ahal izan ditzaten:
a) Beren lanbidean hasteko eta horretan jarduteko beharrezko informazioa eta inprimakiak eskuratzea.
b) Beharrezko dokumentazioa eta eskabideak aurkeztea, elkargokide egiteari buruzkoa barne.
c) Interesduna den prozeduren izapidetze-egoera ezagutzea, aginduzko izapide-egintzen jakinarazpena jasotzea eta prozeduren ebazpena ezagutzea (bai eta diziplina-espedienteen gainekoa ere, beste baliabide batzuen bidez lortzea ezinezkoa denean).
d) Estatutu-bilerak deitzea.
2.– Leihatila bakar horren bidez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak hobeto defendatzeko, informazio hau eskainiko dute, argi, okerrik ez sortzeko moduan eta doan:
a) Elkargokideen erregistrorako irispidea. Erregistroa etengabe eguneratuko da, eta, bertan, gutxienez, honako datu hauek jasoko dira: elkargokide profesionalen izen-deiturak, elkargokide-zenbakia, dituzten titulu ofizialak, lanbide-helbidea eta lanbide-gaikuntzaren egoera.
b) Sozietate profesionalen erregistrorako irispidea horri buruzko indarreko legeriaren arabera egingo da.
c) Erreklamazio-bideak eta errekurtsoak, kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eta elkargokide baten edo elkargoaren arteko gatazkarik gertatuz gero aurkez daitezkeenak.
d) Zerbitzu profesionalen hartzailek zer kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkartetara edo erakundetara jo dezaketen (elkarteen datuak).
e) Kode deontologikoen edukia.
3.– Xede horretarako, artikulu honetan zehaztutakoa betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, teknologia egokiak baliatuta eta sistemen arteko elkarreragingarritasuna eta desgaitasuna duten pertsonen erabilerraztasuna bermatuko duten plataforma teknologikoak sortu eta elikatuta. Hori lortzeko, koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak jarriko dituzte martxan, baita beste lanbide batzuetako korporazioekin ere.
6. artikulua.– Urteko memoria.
1.– Elkargoak gardentasunaren printzipioa bete beharko du bere kudeaketan. Horretarako, memoria bat egingo du urtero, eta, bertan, honako informazio hau jasoko da gutxienez:
a) Kudeaketa ekonomikoari buruzko urteko memoria, langile-gastuak behar bezala banakatuta eta, hala dagokionean, organo-kideen soldatak zehaztuta, bakoitzaren karguaren arabera.
b) Kuota aplikagarrien txostena, kontzeptuen eta eman diren zerbitzu moten arabera banakatuta, eta, horrez gain, kuotak ezartzeko eta aplikatzeko arauak.
c) Informazio erantsia eta estatistikoa, instruitzen ari diren edo dagoeneko irmoak diren informazio- eta zehapen-prozedurei buruzkoa. Arau-haustea, izapidetzea eta ezarritako zehapena ere adierazi behar dira, datu pertsonalak babesteari buruzko legeria betez betiere.
d) Informazio erantsia eta estatistikoa, kontsumitzaileek edo erabiltzaileek eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeek aurkeztutako kexei eta erreklamazioei buruzkoa, haien izapidetzeari buruzkoa ere bai, eta, hala badagokio, kexa edo erreklamazioa baiesteko edo ezesteko izan dituzten arrazoiei buruzkoa, betiere datu pertsonalak babesteari buruzko legeria betez.
e) Kode deontologikoen edukian egindako aldaketak, halako koderik badago.
f) Gobernu-batzaretako kideek dituzten bateraezintasunei eta interes-gatazken egoerei buruzko arauak.
g) Oniritzia emateko jarduerei buruzko estatistika-informazioa, hala dagokionean.
h) Urteko memoria argitaratu beharko da webgunean, urteko lehen seihilekoan.
7. artikulua.– Kexa- eta erreklamazio-zerbitzua.
1.– Elkargoak erantzungo die, bere eskumeneko esparruan, elkargokideek aurkeztutako kexei edo erreklamazioei.
2.– Era berean, kontsumitzaileei edo erabiltzaileei arreta emateko zerbitzua egongo da, nahitaez izapidetuko dituena zerbitzu profesionalak kontratatu dituzten kontsumitzaileek edo erabiltzaileek aurkeztutako elkargoaren edo elkargokideen jarduera profesionalari buruzko kexak eta erreklamazioak, baita kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek eta erakundeek horien ordezkaritzan edo interesen defentsan aurkeztutakoak ere. Gainera, hala dagokionean, horiek guztiak ebatzi ere egingo ditu.
3.– Kontsumitzaileei edo erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuaren bitartez ebatziko dira kexak edo erreklamazioak, kasuan kasukoa, dela gatazkak judizioz kanpo konpontzeko sistemaren berri emanez, dela espedientea elkargo-organo eskudunei igorriz –beharrezkoak diren informazio- edo diziplina-espedienteak bidera ditzan–, dela amaitutzat joz edo bere eskumeneko beste edozein erabaki hartuz, baina betiere zuzenbidearen barruan.
4.– Zerbitzu hori erregulatzean, kontuan hartu beharko da, halaber, kexak eta erreklamazioak mezu elektronikoz eta urrundik aurkezteko aukera.
II. KAPITULUA
ELKARGOAREN XEDEAK ETA AHALMENAK
8. artikulua.– Xedeak.
Bizkaiko IGIITEOren funtsezko xedeak honako hauek dira:
1.– Lanbideko jarduna arautzea aplikagarri zaion lege-esparruaren barnean, lanbidearen ordezkaritza esklusiboa izatea, hala nola jarduera profesional askearen defentsa eta bermea eskaintzea.
2.– Ordezkaritza instituzionala, Lanbide Elkargoei aplikagarri zaien indarreko legeriak zehaztutako esparruaren barnean.
3.– Elkargokideen interes profesionalak kudeatzea eta defendatzea.
4.– Elkargokideek emandako zerbitzu profesionalen kalitate-maila egokia zaintzea, kideon prestakuntza eta hobekuntza bultzatuta.
5.– Lanbidearen nahiak jaso eta bideratzea, elkargoaren zerbitzuak hobetzeko eta zerbitzuok betetzearen gaineko arauei buruzko iradokizunak organismo ofizial eskudunei helaraziz.
6.– Interes orokorrak egoki betetzen ahalegintzea lanbideko jardunari loturiko guztian.
7.– Estatuko Administrazio Publikoekin, erkidego-mailakoekin eta toki-mailakoekin lankidetzan jardutea interes komunak lortzeko. Eta bereziki:
a) Administrazio-organoetan parte hartzea, partaidetza hori organoen arauetan erabakita baldin badago, eta betiere arau horietan zehazten den moduan.
b) Organo eta erakunde eskudunek eskatzen dizkioten edo bere ekimenez lantzen dituen txostenak ematea.
c) Eskatzen dizkioten estatistikak osatu eta egoki denaren aurrean aurkeztea.
d) Estatuari, autonomia-erkidegoari, toki-erakundeei eta udalerriei aholkularitza eskaintzea elkargoaren eskumeneko arloan.
9. artikulua.– Eginkizunak.
Bere xedeak lortzeko, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu elkargoak beste batzuen artean:
1.– Elkargokideen jarduna betiere lanbideko arau deontologikoen eta zerbitzu ematen duen gizartearen eskakizunen araberakoa izango dela bermatzea.
2.– Elkargokideen zerbitzuen kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea.
3.– Elkargokideen etika profesionala zaintzea, lanbideko jardunean herritarren eskubideak errespetatzen eta bermatzen direla ziurtatuz.
4.– Lanbideko jarduna legearen araberakoa eta egokia dela zaintzea, eta elkargokideek betebeharrak eta eskubideak betetzen dituztela.
5.– Elkargokideei diziplina-arauak ezartzea, estatutuen hirugarren tituluan zehaztutakoei jarraikiz.
6.– Elkargokideek emandako zerbitzu profesionalen kalitate-maila egokia zaintzea, kideon prestakuntza eta hobekuntza bultzatuta.
7.– Kideek nahita eta espresuki hala eskatzen dutenean, beraien ordainsariak jasotzeko egin beharreko jarduketetan kideei laguntzea.
8.– Beharrezkoak diren txostenak osatzea prozedura judizialetan eta administrazio-prozeduretan, baldin eta ordainsari profesionalei buruzko auziak badira.
9.– Besteren kontura diharduten elkargokideek ordainsari egokiak jasoko dituztela zaintzea.
10.– Elkargokideei zerbitzu komunak eskaintzea, bai estatutu hauetan jasotakoak, bai gerora adostutakoak, eta, bereziki, etengabeko prestakuntza profesionala sustatzea, eraginkorra dela zainduz.
11.– Ekimen sozio-kulturalak, zientziaren arlokoak, teknikoak edota praktikoak antolatu eta gauzatzea.
12.– Informazio-zerbitzu aktibo eta eraginkorra edukitzea Elkargoaren eskumeneko lurralde-eremuan, elkargokideek bete beharreko plazei eta lanpostuei buruz.
13.– Elkargokideen arteko edota elkargokideen eta hirugarrenen arteko gatazka profesionaletan bitartekaritza edo arbitrajea gauzatzea, inplikatutako aldeek adostasunez hala eskatuta.
14.– Elkargokideek gauzatzen dituzten proiektuak, txostenak, irizpenak, balioespenak, peritu-txostenak eta gainerako lanak ikus-onestea eta/edo horien egiaztapen dokumental teknikoa egitea indarrean dagoen legedian aurreikusitako baldintzetan eta kasuetan.
15.– Intrusismoa eta lehia desleiala ekiditera bideratutako neurriak hartzea, Lehia desleialari buruzko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legean, eta berau garatzeko araudian, ezarritako kasuetan.
16.– Aurrekontuak onartzea, eta elkargokideen ekarpenak arautzea eta zehaztea.
17.– Elkargokideen eta beren enpresen lanbide-jardueren nazioartekotzea erraztea eta sustatzea.
18.– Gai zehatzei buruzko ezaguerak eskatzen dituzten erakundeetarako edo epaimahaietarako ordezkariak izendatzea.
19.– Elkargokideen artean gizartearen intereseko zerbitzuak eskaintzea sustatzea –lanbidearen mesedetan–, indarreko legediaren eta errealitatearen arabera.
20.– Interes profesionalen aldeko gainerako eginkizunak gauzatzea, betiere elkargoaren helburuak betetzea xede dela.
21.– Indarreko legeriak esleitutako beste edozein funtzio gauzatzea.
22.– Elkargokideen lanbide-profilaren osaeran parte hartzea.
23.– Elkargokideen lanbide-orientazioko jarduerak indartzea:
a) Etengabeko prestakuntzako jarduerak, ikastaroak, jardunaldiak, hitzaldiak, zerbitzuak, laborategiak eta bestelako jarduerak sortzea, eskaintzea eta antolatzea, gizartearen eta lanbidearen zerbitzura, eta kideen prestakuntza eguneratzea eta gaitasun profesionalak ziurtatzeko.
b) Elkargokideen prestakuntza egokitzeko, enpresekin lankidetzan aritzea. Horrela, profesional espezializatuen taldeak sortuko dira, proiektuen egiazko beharrei erantzuteko.
24.– Gai judizialetan aditu gisa esku hartzeko eskaera egin dakiekeen elkargokideen zerrenda auzitegiei ematea edo zuzenean izendatzea, dagokion moduan eta betiere legeei jarraikiz.
25.– Leihatila bakarra sortu eta mantentzea, Legean eta estatutuetan ezarritako baldintzen arabera.
26.– Urteko memoria osatu eta argitaratzea, Legean eta estatutuetan ezarritako baldintzen arabera.
27.– Azterketa-planen osaeran parte hartzea eta ikastetxeekin harremanetan egotea.
10. artikulua.– Administrazio-funtzio eskuordetuak.
Bizkaiko IGIITEOk, aurreko artikuluan zehaztutako betekizunez gain, Euskadiko erkidego-, foru- eta udal-administrazioen beraien funtzioak bete ahal izango ditu, aldeek hala adostuz edo hitzartuz gero.
11. artikulua.– Batzordeak eratzea.
Batzordeak osatu ahal izango dira aurreko artikuluetan finkatutako helburuak lortzeko. Erabili beharreko gaietan edo materietan adituak diren elkargokideek osatuko dituzte batzorde horiek eta Elkargoko Gobernu Batzordeko kide bat arituko da batzordeburu.
III. KAPITULUA
ELKARGOKO KIDE EGITEA
12. artikulua.– Elkargoko kide egitea.
1.– Bizkaiko IGIITEOk industria-ingeniaritzako gradudun guztiak barne hartuko ditu, industria-ingeniari teknikariak eta industria-perituak, baldin eta dagokien titulu ofizialaren jabe badira –Estatuak emana, homologatua eta onartua–. Horretarako, kide izateko eskaera egin beharko dute eta estatutuetan ezarritako gainerako betekizunak bete beharko dituzte. Halaber, nahitaez barne hartuko ditu ikus-onespena beharrezkoa den lanak egiten dituztenak, bai lege-xedapenez, bai bezeroen beraien eskariz, herri-administrazioak barne, bezero badira. Elkargokide izateko betekizuna errege dekretu batean jasota dago, eta, horrenbestez, behin-behineko iraunaldia du, abenduaren 22ko 25/2009 Legearen laugarren xedapen iragankorrari jarraikiz. Horrela jarraituko du, harik eta Estatu-mailako lege batek lanbide jakin batzuetan elkargoko kide egiteko betebeharra ezartzen duen arte.
2.– Elkargoko kide izango dira martxoaren 15eko 2/2007 Legearen babesean eratutako sozietate profesionalak, 2007ko abenduaren 18ko aparteko batzar orokorraren erabakiz eratutako erregistro espezifikoan izena ematean.
3.– Europar Batasuneko profesionalak beste estatu kide batera aldi baterako lekualdatzen badira, indarreko araudiei jarraitu beharko diete, Europako Erkidegoko zuzenbidean tituluak aitortzeko ezarrita dagoena aplikatzeko.
4.– Elkargoko kide egitean, elkargokidea Estatu osoan jarduteko gaituta dago.
13. artikulua.– Kide egiteko eskabidea.
1.– Bizkaiko IGIITEOn sartzea eskatzen duten pertsonek idatziz igorri beharko diote dagokion eskabidea dekanoari; horrekin batera, titulu ofiziala edo horren froga igorri beharko dira, edo, halakorik ezean, hori izapideetan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, bai eta titulua emateko ordaindu beharreko tasak ordaindu izanaren egiaztagiria ere.
2.– Dagoeneko beste elkargo bateko kide balitz, eskabideari jatorrizko ziurtagiria atxiki besterik ez du egin beharko. Hala, jardunean dagoela eta espediente pertsonalean jarduteko debekurik ez duela egiaztatuko da, hala nola elkargokideek ordaindu beharreko zergarik eta kuotarik zor ez duela.
3.– Aurreko paragrafoan adierazitakoaren kaltetan izan gabe, Bizkaiko IGIITEOk ez die elkargo horretan sartzea edo inolako gaikuntzarik eskatuko Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduteko estatutu hauen III. kapituluko 12. artikuluaren 1. atalean aipatzen diren profesionalei, horiek Estatuko elkargoren batean sartuta badaude; egoitza profesional bakarrari edo nagusiari dagokion elkargoa izango da hori. Gainera, ezin izango dute eskatu jasotzen dituzten prestazioengatik, elkargoaren kuotak berak ordaintzen ez dituela eta, beren kideei normalean eskatzen dizkieten ordain ekonomikoez aparteko beste ordainik; halere, Estatuko Estatutu Orokorrek edo erkidegokoek ezar dezakete Bizkaiko IGIITEOri jakinarazi beharko zaiola Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatzen den jarduera profesional oro.
14. artikulua.– Elkargoko kide izateko betekizunak.
Elkargoan sartu ahal izateko, lanbide-jarduera tituluduna gauzatu ahal izateko legeak ezarritako eskakizun guztiak bete beharko ditu interesdunak, eta honako hauek dira:
a) Dagokion titulua izatea indarrean dagoen legediarekin bat.
b) Lanbidea gauzatzeko desgaitzen duen zigorrik ez izatea.
c) Legeek ezarritako bateraezintasun- edo debeku-arrazoirik ez izatea.
d) Elkargoko kide izateko arauak betetzea. 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 13. artikuluaren arabera.
15. artikulua.– Bestelako betekizunak.
Aurreko eskakizunez gain, honako hauek bete beharko ditu eskatzaileak elkargoko kide egiteko:
1.– 13. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztea, kide izateko eskabidea ezeztatzen bada, edo nahikoa aurkeztu ez bada, edota egiazkotasunaren edo legezkotasunaren gaineko zalantzak argitzen ez badira.
2.– Interesdunak behar bezala eta eskatutako datu guztiak adieraziz beteko ditu Elkargoak emandako inprimakiak.
3.– Lanbidean jarduteko gaitasungabetze bereziaren zigor osagarririk ez duen zehapen bat betetzen ez egotea, legez emandako indultua edo birgaitzea egiaztatu ezean.
4.– Beste elkargo batetik kanporatu ez izana, birgaitze espresua lortu ezean.
5.– Beste elkargo batek edo industria-ingeniari teknikarien elkargo ofizialen Estatuko edo erkidegoetako kontseilu nagusietako batek ezarritako lanbide-jardunerako galarazpenik edo gaitasungabetzerik ez izatea.
6.– Behar bezala arrazoitzea, beste elkargo batetik etorriz gero, estatutuon 13. artikuluaren 2. atalean adierazitako kuotak eta zergak ordaindu dituela.
7.– Elkargoan sartzeko dagokion kuota ordaintzea.
16. artikulua.– Kide izateko eskabidearen ebazpena. Errekurtsoak.
1.– Gobernu-batzarrak, dagozkion eginbideak egin eta txosten zein dokumentu egokiak jaso ondoren, kide izateko eskabidea ebatziko du gehienez hiru hilabeteko epean, onartuz, ukatuz edo erabakia geroratuz.
2.– Kide izateko eskabidea ezeztatuz edo geroratuz gero, gobernu-batzarrak hartutako erabakiaren arrazoiak azalduko dizkio interesdunari.
3.– Kide izateko eskabidea ezeztatzeko erabakia gehienez hamabost (15) egun balioduneko epean jakinaraziko zaio interesdunari, erabakia hartzen denetik hasita. Erabaki horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du eskatzaileak Euskadiko Perituen, Industria-ingeniari teknikarien eta Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluan. Horrek hilabete bateko epea izango du ebazpena emateko. Ebazpena jakinarazteko, hiru hilabeteko epea izango du, errekurtsoa jartzen denetik. Horrek, administrazio-bidea bukatutzat joko du, administrazioarekiko auzien jurisdikzioari bide emanez, arau legegileen arabera.
17. artikulua.– Elkargokide izateari uztea.
Elkargokide izateari utziko zaio kasu hauetan:
1.– Elkargokideak borondatezko baja hartzea; lanbide-jardunari utzi diolako. Horretarako, aurretiaz eta idatziz eman beharko dio horren berri gobernu-batzarrari.
2.– Lanbidean jarduteko gaitasungabetze bereziaren zigor nagusia edo osagarria duen zigor bat betetzen egotea.
Elkargokidea behartuta dago Elkargoari zigor-epaia jakinaraztera hamar eguneko epean, jakinarazi zaion egunetik hasita, zigor-epaiak ondorioak dituenetik aurrera lanbide-jarduerari uztea kaltetu gabe.
Baliogabetzat hartuko dira zigorra indarrean jarri ondorengo ekintzak.
3.– Kuotak ez ordaintzea modu jarraituan: arrazoi hori adieraziko da elkargokideak kuota bat (seihileko bat) ordaindu ez duenean, izan arrunta edo apartekoa, eta ordaintzea hirutan oroitarazi bazaio.
Ondorio horietarako, ordaintzea Elkargoan erregistratutako helbide pertsonalera edo profesionalera igorritako gutun edo prozedura analogo fede-emaile baten bidez oroitarazi arren, kuota ordaindu ez duen elkargokideak hamabost egun balioduneko epea izango du ordainketa egiteko. Ordaindu ezean, berandutza eragingo du kuotak. Hala, kuota hori bera ordaintzeko bi eskakizun egin eta kuota ez badu ordaintzen, elkargokidea Elkargotik kanporatuko da.
Gobernu-batzarrak kuoten ordainketa salbuetsi edo geroratzeko gaitasuna izango du, elkargokideak aurretiaz hala eskatuta eta erabaki hori hartzeko moduko baldintza berezi eta behin-behinekoak hautematen baditu.
4.– Arrazoi justifikatua, estatutuotako Hirugarren Tituluan jasotako Elkargoaren diziplina-araubideari jarraikiz.
18. artikulua.– Elkargokide-ziurtagiria.
Elkargokideek edozein unetan eskatu ahalko diote Elkargoko idazkariari elkargokide direla egiaztatzen duen agiri bat ematea.
Aurrekoa kaltetu gabe, elkargokideek elkargokide-agiria eskuratuko dute Elkargoan izena ematen duten lehen aldian, dagokien elkargokide-zenbakia eta dagozkien eskubideak eskuratuta.
IV. KAPITULUA
ELKARGOKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEKIZUNAK
19. artikulua.– Elkargokideen eskubideak, lanbide-jardunaren arabera.
Elkargokideek eskubide hauek dituzte lanbide-jardunean:
1.– Legeriak eta estatutu-arauek lanbideari aitortutakoak.
2.– Lanbide-jardun askearena, eta administrazioak eta hirugarrenek ezingo dituzte mugatu apirilaren 1eko 12/1986 Legeak eta bat datozenek lanbideari aitortutako eskudantziak.
3.– Bezeroei edo enplegatzaileei eskainitako zerbitzu ororen truke ordainsari profesionalak kobratzearena, estatutuotan eta indarreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
4.– Interes profesionalen defentsarena eta babesarena.
20. artikulua.– Elkargokideen korporazio-eskubideak.
Honako korporazio-eskubide hauek izango dituzte elkargokideek:
a) Modu aktiboan parte hartzea korporazio-bizitzan, batzar orokorretara bertaratuz eta horietan parte hartuz.
b) Elkargoaren ondasun komunak erabiltzea eta gozatzea, horien erabilera- eta funtzionamendu-arauak eta gainerako elkargokideen eskubideak betez.
c) Elkargoak eman ditzakeen informazio eta zerbitzuetatik (aholkularitza juridikoa, fiskala, laneko aholkularitza, lan-poltsa, dagokion prestakuntza, eta abarretatik) behar duten adina jasotzea.
d) Estatutuetan zehaztutako eztabaidetan eta bozketetan parte hartzea.
e) Elkargoaren babesa jasotzea, baldin eta elkargokideak uste badu bere eskubide edo interes profesionalak, edota korporazioarenak, kaltetu edo urratu direla. Horrenbestez, elkargoaren gaitasunak edo prerrogatibak baliatu ahal izango ditu, estatutuotan aitortzen zaizkionak, hala nola kide den gainerako kontseiluenak.
f) Zuzendaritza-karguei dagokienez, hautesle nahiz hautagai izatea, betiere estatutuotan ezarritako gaitasungabetze-baldintzetako bat ere betetzen ez badu.
g) Elkargoaren gaietan parte hartzea, Elkargoarentzako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak edo iradokizunak eginez.
h) Elkargoaren egoera ekonomikoari buruzko datuak eskatzea eta eskuratzea, betiere eskabide hori idatziz eginda.
i) Estatutuak aldatzeko proposamenen berri izatea, Elkargoak eztabaidatu eta onartu aurretik, eta zuzenketak proposatzeko aukera izatea; eta Elkargoaren desegitearen berri izatea, baita likidazio-faseena ere, ondasunen eta eskubideen azken norakoarena barne.
j) Elkargoko organoek estatutu hauen arabera abiarazten eta ebazten dituzten diziplina-prozeduren berri jasotzea eta horietan entzuna izatea.
k) Elkargoaren ekintzen edo erabakien aurrean, errekurtsoak (administratiboak nahiz judizialak) jartzeko legitimitatea izatea, indarreko legeriaren eta estatutuon arabera.
l) Estatutu hauen eta, oro har, aplikatzekoak diren legeen arabera sortutako gainerako eskubide edo ahalmenak izatea.
21. artikulua.– Elkargokideen eginbeharrak.
Honakoak dira elkargokideen betekizun edo eginbeharrak:
a) Elkargo honetako eta, elkargo kontseilu bateko kide denean eta hala badagokio, elkargo horretako estatutu orokorretan jasotako aginduak betetzea, bai eta ente horiek beren ahalmenaz baliatuz hartutako erabakiak ere.
b) Elkargoko Batzar Orokorretara hainbestean bertaratzea.
c) Ohiko eta ezohiko kuotak edo elkargoren beharrak asetzeko onartutako eskubideak ordaintzea.
d) Gobernu batzordeari zor zaion errespetua izatea eta elkargokide guztiekiko armonia eta kidetasuneko arau deontologikoak gordetzea.
e) Lanbidean eragina izan dezaketen egintza guztiak, norbanako zein guztiengan eragina izan dezaketenak, Elkargoari jakinaraztea, baldin eta horien garrantziak elkargoaren esku hartzea eskatzen badute.
f) Elkargoko fitxari buruzko datuetan izandako aldaketak garaiz jakinaraztea, hala nola helbidea, lanbidean aritzen deneko tokia, telefonoa eta abar; eta, oro har, bere lanbide-egoeran eragina dutenak.
g) Elkargoari berak eskatutako datuak ematea estatistika txosten edo azterlanak egiteko.
h) Elkargoaren kudeaketa-organoengandik jasotako eginkizunak betetzea.
i) Elkargoaren ikus-onespenaren mende jartzea haren lanbide-jardunean izenpetzen dituen dokumentatu tekniko edo aukerakoak, proiektuak, txostenak edo bestelako lanak, elkargoaren ikus-onespenari buruzko abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzetan eta kasuetan.
j) Dagokion aseguruaren bitartez estaltzea elkargokideek lanean jardutearen ondorioz izan ditzaketen erantzukizun zibileko arriskuak.
V. KAPITULUA
ELKARGOA
22. artikulua.– Elkargokideak.
1.– Elkargoaren kideak dira Bizkaiko IGIITEOren elkargokideak.
2.– Eskatutako betekizunak betetzen dituzten elkargokideek borondatezko erretiroa hartzen dutenean korporazio-eskubide guztiak gordeko dituzte, estatutuon II. kapituluko IV. tituluan ezarritako kaltetu gabe.
23. artikulua.– Sozietate profesionalak.
1.– Bizkaiko IGIITEOk arbitraje-lanak egingo ditu, behar diren mekanismoak baliatuta, 2/2007 Legean, martxoaren 15ekoan, ezarritakoaren arabera eratutako sozietate profesionalak aitortzeko, horien xedea izanik perituek, industria-ingeniari teknikariek edo industria-ingeniari teknikariaren lanbide-arautuan aritzeko gaitasuna ematen duen unibertsitate gradu ofizialaren jabeek lanbide-jarduna gauzatzea.
2.– Lanbide-jarduna gauzatzeko martxoaren 15eko 2/2007 Legeak, ezarritakoaren arabera eratutako sozietate profesional guztiak, lanbide-jardun horretan edo legez bateraezina ez den beste lanbide-jardun batean arituta, eta egoitza Elkargoaren lurralde-eremuaren barne badute, Bizkaiko IGIITEOren sozietate profesionalen erregistroan inskribatu beharko dira.
3.– Erregistroan inskribatu ondotik, sozietate profesionalek Elkargoaren beraren lege- eta estatutu-eskumen berdinak izango dituzte elkargokideen aurrean, zehazki, araubide deontologikoari, bateraezintasun-araubideari eta gaitasungabetzeei dagokienez.
Horrek guztiak ez du mugatuko profesionalen diziplina-erantzukizuna, izan elkargokide ala ez.
Elkargoak diziplina-jarduerak abia ditzake elkargokideen aurka, izan kide edo ez, bai eta diharduten sozietatea erregistroan inskribatu ez bada ere.
4.– Sozietatea erregistroan inskribatzeak ez ditu bertan diharduten profesionalak, izan kide edo ez, elkargoaren kide izateko betekizunetik.
5.– Sozietateak eska dezake bere izenean edo profesional jakin batenean, izan kide edo ez, ikus-onestea lanak.
Sozietatearen izenean eskatu bada ikus-onestea, ikus-onespenaren ardura izan duen profesionala, izan kide edo ez, adierazi beharko da. Profesional hori elkargokidea eta izenpetzeko aski gaitasuna duena izan beharko da.
6.– Sozietate profesionalei buruz estatutuotan arautu gabeko guztian, sozietate profesionalen gaineko indarreko lege-araudia aplikatuko da, eta horiek garatzeko xedapenak.
VI. KAPITULUA
ELKARGOAREN BALIABIDE EKONOMIKOAK
24. artikulua.– Elkargoaren baliabide ekonomikoak.
Elkargoaren ondarea osatzen dute baliabide ekonomiko arruntek eta apartekoek, guztiak ere beharrak ordaintzera bideratzen direnak; eta ondasun higigarriek eta higiezinek.
25. artikulua.– Baliabide arruntak.
Hona hemen baliabide arruntak:
1.– Elkargoan sartzeko Elkargoak berak ezar dezakeen kuota.
2.– Elkargoak ezarriko dituen aldizkako kuota arruntak.
3.– Elkargoaren kapitala edo ondarea osatzen duten ondasunek eta ondare-eskubideek sorraraz ditzaketen fruitu, errenta, interes eta balio oro.
4.– Elkargoari eskatutako peritu-txostenak edo -irizpenak emateagatik sortutako eskubideak; Elkargoko Gobernu Batzordeak zehaztuko ditu, kasuan-kasuan, alderdiak eskatuta edo ofizioz. Eskubide horiek ez dira, inola ere, Elkargoak eskainitako zerbitzuetatik etorriko.
5.– Lan profesionalak ikus-onesteagatik indarrean dagoen legediaren arabera elkargoak kobratu beharreko kuotak edo tasak.
6.– Elkargoak egiten dituen argitalpenengatik edo antolatzen dituen edo esku hartzen duen ikastaroen matrikulengatik eskura ditzakeen mozkinak.
7.– Elkargoaren edozein ziurtagiri edo esku-hartze emateagatik Gobernu Batzordeak ezarritako eskubideak.
26. artikulua.– Aparteko baliabideak.
Hona hemen aparteko baliabideak:
1.– Diru-laguntzak, dohaintzak eta lagapenak, inter vivos edo mortis causa motakoak, Estatuak, erkidego-, foru- edo toki-administrazioek, edota bestelako organismoek, erakundeek, enpresek, korporazioek eta partikularrek emanak.
2.– Elkargoaren kapitalari gehitutako liberalitate- edo kostu-tituluen ondoriozko eskubideak, ondasun higigarriak edo higiezinak.
3.– Ondasunak besterentzearen etekina.
4.– Aparteko kuotak, hala behar izanez gero, Elkargoak zehaztuko dituenak.
5.– Elkargoak aurretiaz zehaztu gabeko beste edozein kontzepturengatik edo zerbitzurengatik jaso ditzakeen zenbatekoak.
27. artikulua.– Ondasun eta balio higiezinak.
Ondasun edo balio higiezinak eskuratzeko edo besterentzeko beharrezkoa izango da gobernu-batzarraren onarpena eta aparteko batzar orokorraren berrespena.
BIGARREN TITULUA
ELKARGOAREN ANTOLAKETA, GOBERNUA ETA KUDEAKETA
I. KAPITULUA
ELKARGOAREN ORGANOAK
28. artikulua.– Gobernu-organoak.
Elkargoaren gobernuak erantzukizunaren, askatasunaren eta elkargokideen parte-hartzearen printzipioak jarraituko ditu.
Elkargoak honako organo hauek izango ditu:
a) Gobernuko bat, Gobernu Batzordea izenekoa.
b) Batzar Orokorra, osoko bilkura da.
c) Dekano-Lehendakaria, aurreko organo guztietan ordezkotzarik handiena duena.
d) Lan Batzordeak, Idazkaritza Teknikoa eta estutu hauen arabera dauden edo sor daitezen beste organoak, kide bakarreko zein anitzekoak izan.
II. KAPITULUA
GOBERNU-BATZARRA
29. artikulua.– Eraketa.
Gobernu-batzara ordezkaritza-organoa eta organo betearazlea da, eta berari dagokio Elkargoaren gobernua.
Honakoak arituko dira elkargoko Gobernu batzordean: dekano-lehendakari bat, dekanorde bat, idazkari bat, idazkariorde bat, idazkari bat, idazkariorde bat, diruzain bat, kontu-hartzaile bat eta, gutxienez, bost bokal.
30. artikulua.– Eskuduntzak.
1.– Gobernu batzordeari elkargoaren zuzendaritza eta administrazioa dagozkio, elkargoaren xedeak eta Batzar Orokorrari berariaz ez dagozkion guztiak betetzeko.
2.– Bereziki, gobernu-batzarrak eskuduntza hauek ditu:
a) Elkargoaren kudeaketa arrunta zuzentzea, zentzurik zabalenean, Batzar Orokorraren artezpide orokorrei atxikiz.
b) Elkargoak herri administrazioekin, epaitegiekin eta beste erakundeekin, publiko zein pribatuekin, dituen harremanetan dekanoari dagokion ordezkotza-eskubideaz baliatzeko, kasu bakoitzean jarraitu beharreko arauak finkatzea, baldin eta Elkargoaren eskumeneko legezko eskubide eta egintzak badira.
c) Elkargoaren eginkizunak zuzentzea eta beroiek behar den moduan betetzen direla zaintzea
d) 1. ataleko 2. artikuluan aipatutako profesionalei beren lanbidean legez dagozkien gaitasunen eta eskuduntzen indize oroitarazle bat igortzea Estatuaren, autonomia-erkidegoaren, lurralde historikoaren edo udalerrien mendeko zentro ofizialei.
e) Lan-batzordeak osatu, osaera zehaztu eta bertako kideak izendatzea Elkargoak beharrezko iritzitako eginkizunak izango dituzte batzordeek.
f) Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua, kontuen egoera, balantzea eta ekitaldi itxiaren txostena osatu eta idaztea.
g) Elkargokideak onartzea eta horiei baja ematea.
h) Estatutu hauetan zigor eta diziplina arloan ezartzen diren eskumenak erabiltzea.
i) Elkargokideen arteko istiluetan epaile jardutea.
j) Estatutu hauetako artikuluetan finkatzen diren gainerako eskumen eta eginkizunak eta, horietaz gain, luzatu ezin diren aurreikusigabeak. Azken kasu honetan, nolanahi ere, jakinarazi egin beharko da ondorengo lehenengo Batzorde Orokorrean.
k) Gobernu-batzarreko karguak betetzeko hauteskundeak deitzea.
31. artikulua.– Hautaketa.
Gobernu batzordea elkargokideen botoen bidez aukeratuko da. Nolanahi ere, estatu hauetako laugarren tituluan ezarritako arauei jarraituz aukeratu eta ordezkatuko dira Gobernu Batzordekideak.
Gobernu-batzarreko karguen agintaldia lau urtekoa izango da, eta erdiak bi urtean behin berrituko dira.
32. artikulua.– Berritzea.
Kargu bera betetzeko berrautapen bakarra egongo da, lau urtekoa.
Salbuespenez, eta kasuko karguaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, lau (4) urteko hirugarren agintaldia egon daiteke, betiere honako bi baldintza hauek betetzen badira:
– Batetik, gobernu-batzarrak bozen bi herenekin onartzea.
– Bestetik, batzar orokorrak onartzea, bertaratutako elkargokideen bi herenekin.
Gobernu-batzarreko kideen erdiak bi urtean behin berrituko dira. Horretarako, bi talde banatuko dira.
1. taldea. Dekanoa, idazkariordea, kontu-hartzailea eta kide bakoitiak.
2. taldea. Dekanordea, idazkaria, diruzaina eta kide bikoitiak.
Dagokion taldeari gehituko zaizkio beste taldeko postu hutsak edo behin-behinean beteak. Azken horiek bi urterako izendatuko dira.
Hauteskunde-garaian, berritu beharreko karguetan daudenek jardunean jarraituko dute, harik eta hautetsi berriak karguaz jabetu arte.
33. artikulua.– Bakanteak.
Bakantea iraunkorra izanez gero, honela beteko dira karguak: dekanoaren bakantea dekanordeak beteko du; dekanordearena mahaikide zaharrenak, idazkariarena idazkariordeak eta idazkariordearenak mahaikide gazteenak.
Aurreko paragrafoaren ordezkapenak behin-behingoak izango dira hurrengo hauteskundeak egin arte. Hauteskundeak egin ostean behin-behingo kargu horiek hasierako postuetara itzuliko dira, berez eta besterik gabe.
Bakantea aurrekoez besteko karguetan gertatzen denean, Gobernu Batzordeak izendatuko ditu, hala iritziz gero, behin-behingoz postu horietan arituko direnak. Kasu horretan, hauteskundeetan lortutako botoen kopuruan oinarrituz zerrendan hurrengoa aukeratuko du edo, horren ezean, batzordeak nahi duen elkargokidea, baldin eta izendatze egunean 74. artikuluan zehaztutako eskakizunak betetzen baditu. Ordezkoen agintaldia hurrengo hauteskundeetan amaituko da.
Batzordeko kide bat aurkeztu egiten bada hauteskundeetan kargu berean edo beste batean aritzeko, karguari uko beharko dio hauteskundeetarako deialdia egin baino lehen.
Gobernu batzordeak egon diren bakante eta ukapen-kopurua jakin eta gero, hauteskundeen ondoriozko karguak postuez jabetu arte ordezkoek behin-behingoz jardungo duten edo 34. artikulua aplikatzen duen ebatziko du.
34. artikulua.– Dimisioa ematea.
Gobernu-batzar osoak dimisioa ematen badu, edo kideen erdiak, arrazoiak edozein direla ere, horren berri emango zaie organo eskudunei eta gobernu-batzara antzinatasun handieneko kideekin osatuko da behin-behinean. Horiek ezezkoa emanez gero, gobernu-batzarrak egoki iritzitakoak izendatuko ditu.
Lehen adierazitako moduan osatutako behin-behingo Gobernu batzordea, besteak beste, Estatutuek aurreikusten duten eperik laburrenean hauteskundeetarako deialdia egin beharko du eta hauteskundeetan aukeratutako Gobernu Batzordeko kideak postuez jabetu ostean karguari uko egingo diote.
Behin-behineko batzordeen agintaldia ez da bost hilabetetik gorakoa izango.
35. artikulua.– Bilkuretarako deialdia.
Idazkariak egingo du Gobernu batzordearen bilkuretarako deialdia, dekanoak edo batzordeko kideen ehuneko hogeiak gutxienez hala eskatzen badute.
36. artikulua.– Bilkuren aldizkakotasuna eta asistentzia.
Gobernu batzordeko ohiko bilerak hilabetean behin egingo dira eta horietarako deialdiak gutxienez bost (5) egun natural aurretik egingo dira. Ezohiko bileretarako deialdia, beharrezkoa izanez gero, gutxienez hogeita lau (24) ordu aurretik egin beharko da.
Gobernu batzordea balio osoz eratuta geratzeko, kide guztien erdia baino gehiago bertaratu beharko dira lehenengo deialdian. Bigarren deialdia lehenengoa baino ordu erdi geroago egingo da eta ez da gutxieneko kopururik eskatuko.
Bilkuretara bertaratzea beharrezkoa izango da. Hiru bilkuretara, jarraian bata bestearen ostean, ez bertaratzea edo, agintaldian zehar hamar bilkuretara aldizka ez bertaratzea uko egiten duela ulertuko da eta ez dagoela atzera egiterik. Beraz, bakantea bete egingo da estatutu hauetan adierazitakoaren arabera.
37. artikulua.– Erabakiak.
Gobernu batzordearen erabakiak bertaratutakoen botoen gehiengo soilaz hartuko dira, kideen ordezkoenak barne, egonez gero. Kideek beren izenean aritzeko norbait izendatzen badute idatziz jakinarazi beharko diote Elkargoko dekanoari eta idazkariak irakurriko ditu izendapen horiek bilkura hasi baino lehen.
Botazioak pertsonalak eta artezak izango dira, eta isilpekoak bertaratutakoren batek hala eskatzen badu.
Berdinketa gertatuz gero Dekanoaren kalitate-botoak ebatziko du.
Gobernu batzordeko erabakiak akta zenbakitutan jasoko dira, data-hurrenkeran, eta orri guztiak egongo dira zenbakituta. Idazkariak idatzi eta izenpetuko ditu orri guztiak, dekanoaren oniritziaz.
38. artikulua.– Zentsura-mozioa.
1.– Gobernu-batzarreko edozein kideren aurka aurkeztu ahalko da zentsura-mozioa, edota batzuen zein guztien aurka. Horretarako, gutxienez elkargokideen ehuneko hamarrak (% 10) egin beharko du proposamena. Alabaina, dekanoaren, gobernu-batzar osoaren edo bertako kide gehienen aurka zentsura-mozioa proposatzeko, ehuneko hamabosta (% 15) beharko da. Zentsura-mozioa aurkeztutako kargurako edo karguetarako hautagaien izenak adierazi beharko dira, eta bai hautagai horien onarpen izenpetua.
Zentsura-mozio guztiak batera aurkeztu eta izapidetuko dira.
Ezingo da batzarreko kideren baten aurkako zentsura-moziorik aurkeztu karguaz jabetu ondorengo sei hilabetetan.
2.– Zentsura-mozioa aurkeztu eta betekizunak betetzen dituela egiaztatuta, aparteko batzar orokorrean eztabaidatuko da. Horretarako, hogeita hamar (30) egun balioduneko epea dago, aurkeztu denetik hasita.
Eztabaida hasteko, mozioaren defentsa egingo du proposamenean izendatutako hautagaiak; alegia, dekanoaren aurkako mozioak aurrera eginez gero, dekano berria izan daitekeenak. Ondoren, zentsuratuak hitz egingo du; bat baino gehiago badira, gobernu-batzarrak zehaztuko du nork hitz egingo duen. Edonola ere, dekanoaren aurkakoa bada mozioa, berak hitz egingo du.
3.– Mozioaren alde edo aurka izango dira bozak; hau da, ezingo da mozioa jarritako batzuen alde eta besteen aurka egin, ezta horien ordez proposatutako hautagai batzuen alde eta besteen aurka egin ere.
4.– Bozketon parte-hartzea gutxienez elkargokideen ehuneko hogeikoa (% 20) izan behar da, eta dekanoaren edo Gobernu-batzarreko kide gehienen aurkako zentsura-mozioan ehuneko hogeita bostekoa (% 25). Hala izan ezean, mozioa baztertu egingo da eta ez da bozik zenbatu beharko.
Aipatutako gutxieneko parte-hartzea lortzen bada, baliozko bozen bi heren beharko dira mozioa aurrera ateratzeko.
Mozioa onartzen ez bada, mozioa izenpetu duten elkargokideek ezingo dute beste moziorik aurkeztu, harik eta lehen bozketa egunetik urtebete igaro arte. Era berean, ezingo da moziorik aurkeztu kargudun berdinen aurka, harik eta lehen bozketatik sei hilabete igaro arte.
Zentsura-mozioa onartzen bada, proposatutako hautagaiak automatikoki izendatuko dira eta dagozkien karguez jabetuko dira.
III. KAPITULUA
GOBERNU-BATZARREKO KIDEEN EGINKIZUNAK ETA ESKUDUNTZAK
39. artikulua.– Dekanoa.
Dekanoak izango ditu Estatutuetan ezarritako eskumenak eta, batik bat:
a) Elkargoaren ordezkaritza goren izatea du eta, horretaz gain, estatutu hauek, aplikatu beharreko arauek, gobernu-organoek eta osoko bilkurako organoek izendatzen dizkioten funtzioak eta eskumenak izatea.
b) Elkargoaren edo elkargokideen egiteko beharrezkoak diren egintza, errekurtso eta erreklamazioak egitea, kasazio-errekurtsoa barne, bai epaitegi edo justizia auzitegietan bai Epaitegi Nagusian, Konstituzio Epaitegian, Europako Epaitegian eta Konpetentziaren Defentsarako Epaitegian eta bai agintarien eta edozein erakunderen aurrean ere. Prokuradoreei eskuordetzeak edo eskumenak eman ahal izango dizkie eta letratuak izendatu ahalko ditu.
c) Gobernu Batzordeetan eta Elkargoko batzar nagusietan lehendakari aritzea.
d) Gobernu Batzorde eta Batzar Orokorraren bilkuretarako deialdia egin eta horien gain zerrenda finkatzea; azterketak eta eztabaidak antolatzea, eta berdinketa gertatuz gero bere kalitate botoak ebaztea. Organo bien bilkurak hasi, indargabetu edo amaituko ditu.
e) Elkargoaren araudi eta estatutuetan emandako aginduak bai eta elkargoak eta elkargoa sartuta dagoeneko elkargoen kontseiluek emandako ebazpen eta xedapenak ere betetzen direla zaintzea.
f) Gobernu batzordeek eta batzar orokorrek beren aktak onartu ostean akta horiei bere onarpena ematea, dekanoaren sinaduraz.
g) Elkargoak antolatzen dituen kongresu, jardunaldi, ikastaro eta sinposiumen bilkuren buru aritzea eta bilkurak zuzentzea.
h) Agian sortzen diren lan-batzordeak koordinatzea.
i) Elkargokidearen karnetak baimentzea.
j) Idazkariak ematen dituen zertifikazio guztiak bisatzea.
k) Ordainketak, ordainketa baimenak, banku taloiak eta txekeak baimentzea. Hala ere, dekanoa ez dagoenean, edo gaixorik edo bakante dagoenean dekanordeari dagozkio eta, dekanoak, bestalde, dekanordeari berariazko eskuordetzea eta ahalordetzak eman ahal izango dizkio, beharrezko diren mugekin beti ere.
l) Kontabilitate liburuak eta izaera ofizialeko beste edozein agiri edo liburu legezkotzea, legeek finkatutako legezkotasunaren aurka joan barik.
m) Elkargoak agintari, korporazio edo norbanakoei ofizialki zuzendu beharreko txosten edo jakinarazpenetarako baimena ematea.
n) Bankuko kontu korronteak ireki eta ixteko beharrezko agiriak sinatzea.
o) Gobernu batzordeko gainerako kideei karguaren jabegoa ematea.
40. artikulua.– Dekanordea.
Dekanoak eman edo eskuordetzen dizkion eskumen guztiak izango ditu, eta dekanoarenak bereganatuko ditu dekanoa ez dagoenean edo gaixorik edo bakante badago.
Dekanordeari dagozkio dekanoak eskuordetutako eginkizun guztiak. Edonola ere, dekanoak ezingo dizkio dagozkion eginkizun guztiak eskuordetu.
41. artikulua.– Idazkaria.
Idazkariari dagokio:
a) Elkargoko gobernu batzordearen eta batzorde nagusiaren bilkuretako aktak egin, eman eta sinatzea. Akten berri ematea, halaber, onarpena jaso dezaten.
b) Elkargoko organoetako bilkuretan tratatu beharreko edo dekanoak haren esku utzitako gaiei buruzko informazioa ematea eta gaiei buruzko agiriak antolatzea.
c) Gobernu batzordeko kide guztien kargu-jabetzearen eta karguaren beraren fedea ematea.
d) Ziurtagiriak ematea.
e) Urteko memoria idaztea.
f) Aginduak, izapide hutsezko ohiko posta eta gainerako administrazio agiriak sinatzea berak bakarrik edo, beharrezko izanez gero, dekanoarekin batera.
g) Elkargoaren agirien artxiboa eraman eta babestea.
h) Gobernu batzordeen eta ohiko eta ezohiko batzar orokorren bilkuretako akten erregistro eta artxiboa eraman eta zaintzea.
i) Elkargokideen erregistroaren kontrola egitea, berez edo berak eskuordetutako bulego-langileen laguntzaz.
j) Elkargokideen zehapenen erregistroa eramatea.
k) Elkargoko administrarien eta menpekoen buru aritzea, beroiek dituzten bariazko eginkizunak eta gobernu batzordearen erabakiak betearaziko dizkiela.
l) Elkargoaren administrazio-jardun egokia lortzeko edonolako ekimen eta jarduerak proposatu eta kudeatzea.
m) Batzar orokorraren eta gobernu-batzarraren erabakiak eta dekanoaren aginduak betetzea (hala dagokionean) eta bere mendekoei betearaztea.
42. artikulua.– Idazkariordea.
Idazkariak eman edo eskuordetzen dizkion eskumen guztiak izango ditu, eta idazkariarenak bereganatuko ditu dekanoa dagoenean edo gaixorik edo bakante badago.
43. artikulua.– Diruzaina.
Kontu-hartzaileari honakoak dagozkio:
a) Elkargoaren fondoak bildu, babestu eta kudeatzea. Fondoen erantzukizunduna da, Gobernu Batzordearen iritziz justifikatuta eta ezinbestekoa denean salbu; kasu horietan Batzordeak berak finkatuko ditu bermatu eta segurtatzeko bideak.
b) Beharrezkoak diren ordainketa-aginduak ematea, dekanoaren oniritziarekin edo Gobernu batzordeak izendatutako pertsonarekin batera, eta diruzaintzaren edo elkargoaren banku-kontuen gaineko ordainketa-aginduak izenpetzea.
c) Ordainagiriak izenpetzea, kobrantzak jasotzea eta dekanoaren edo Gobernu batzordeak izendatutakoaren baimena jaso ostean ordainketak egitea.
d) Elkargoaren ohiko atentzioetarako beharrezko fondoa administratzea.
e) Gobernu batzordeari elkargokideek ordaindu ez dituzten kuota edo kargen berri ematea, ordain dezaten eskatzeko edo, hala badagokio, elkargoan baja emateko.
44. artikulua.– Kontu-hartzailea.
Kontu-hartzaileari dagokio:
a) Elkargoaren egoera ekonomikoaren balantzea helaraztea elkargokide guztiei, urteko memoriaren bitartez.
b) Urteko balantzearekin batera dagozkien diru-sarrera eta gastuen kontuak izenpetzea eta Gobernu batzorderi aurkeztea, Ohiko Batzar Orokorrak onar ditzan.
c) Elkargoaren aurrekontuak idaztea Ohiko Batzar Orokorrari aurkezteko eta batzarraren onarpena jasotzeko.
d) Elkargokide guztiei urteko txostenaren bidez elkargoaren egoera ekonomikoaren balantzearen berri ematea.
45. artikulua.– Kideak.
Gobernu-batzarreko kideei dagokie:
a) Gobernu batzordeko gainerako karguen titularrei laguntza ematea eta beroiek ordezkatzea, eskuordetze bidez, titularrak ez daudenean, gaixorik daudenean edo kargu horiek behin-behingoz bete barik daudenean. Egoera horietan titularren eskumen berberak izango dituzte.
b) Gobernu-batzara, batzarrak aztertu eta erabaki beharreko gaietan.
c) Elkargoko egoitzara joatea, egotzitako eginkizunak eta agian ager daitezkeen gertakizunak behar bezala betetzeko.
d) Dekanoak edo Gobernu Batzordeak ematen dizkion eginkizunak betetzea.
e) Elkargoko Gobernu Batzordearen bilkuretan aritzea. Bilkuretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango du.
f) Gobernu-batzarreko gainerako kargudunak ordeztea bertaratu ez badira, gaixo badaude edo behin-behinean kargua hutsik laga badute, estatutuotan ezarritakoa kaltetu gabe.
IV. KAPITULUA
BESTE ORGANO ETA KARGU BATZUK
46. artikulua.– Gobernu batzordeko Batzorde Iraunkorra.
Gobernu batzordeko batzorde iraunkor eskuordetu bat egongo da, presako gaien eta muntadunen ardura hartzeko.
Batzorde Iraunkorra lau gobernu batzordekidek osatuko dute, eta horien artean dekano edo dekanordeak eta idazkari edo idazkariordeak egon beharko dute, eta biek egon beharko dute bilera osatu eta egiteko.
Erabakiak gehiengo soilez hatuko dira.
Batzorde Iraunkorrak bere jardueraren berri emango dio Gobernu Batzordeari, Gobernu Batzordearen hurrengo bilkuran.
47. artikulua.– Lan Batzordeak eta Ordezkaritzak.
Gobernu Batzordeak, beharrezko baderitzo edo horren ardura jasotzen badu, lan batzordeak sortu ahal izango ditu jarduera, azterlan, proposamen eta gainerako kudeaketa lagungarriak egiteko.
Elkargoko Gobernu batzordeak izendatutako bozeramale batek eta batzordeak berak izendatutako pertsonek osatuko dituzte lan-batzordeak.
Bozeramaleak egingo du dagokion lan-batzorderako deialdia eta bera arituko da batzordeko buru, bere kabuz edo bi kidek edo gehiagok hala eskatzen badute, bere jarduera, emaitza eta ondorioen berri emango diola dekanoari. Elkargoko Gobernu Batzordeak, hala irizten badio, lan batzordeko kide guztiei deitu ahal izango die.
48. artikulua.– Idazkaritza tekniko administratiboa.
Idazkaritza tekniko bat izango du Elkargoak, gobernu-batzarrak aukeratutako pertsona batek edo gehiagok osatua.
Gobernu-batzarrak erabakiko du haren osaera, egitekoak eta ezaugarriak; hari laguntzeko organo bat izango da, Elkargoa eta osatzen duten elkargokideak elkarren artean koordinatzeko, informatzeko eta harremanetan egoteko.
Idazkari tekniko bat izango da horren buru, nahitaez izan beharko dena elkargokide.
Elkargoaren dekanoaren mende egongo da zuzenean eta honako ardura hauek izango ditu: Elkargoaren Idazkaritzako profesional-taldeak eta langile azpikontratatuek egingo dituzten lanak antolatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea. Gobernu-batzarrak egoki iritzitako lan teknikoak eta kudeaketakoak egingo ditu, estatutuotan jasotako Elkargoaren xedeak eta eginkizunak betetzeko.
Elkargoaren idazkariak idazkari teknikoaren laguntza jaso ahal izango du bere eginkizunetan.
Idazkari teknikoa hautatu eta izendatzea gobernu-batzarrari dagokio.
49. artikulua.– Ordezkaritzak eratzeko modua.
Bizkaiko Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Industria-Ingeniari Teknikarien Elkargo Ofizialak bidezko iritzitako ordezkaritzak eratu ahal izango ditu, bere esparruko eskualdeen ezaugarriak eta elkargokideen kopurua oinarri hartuta.
V. KAPITULUA
BATZAR OROKOR ARRUNTENA ETA APARTEKOENA
50. artikulua.– Batzar orokorra.
Elkargoaren Batzar Orokorra elkargoaren osoko bilkura eta organo gorena da, eskubide osoz elkargoari atxikitako elkargokide guztiek osatzen dute, lanbidean jardun ala ez.
Organo horren erabakiak, estatutuon arabera hartutakoak, nahitaez betetzekoak izango dira elkargokideentzat.
Bilkura arruntak edo apartekoak egin ahal izango ditu.
51. artikulua.– Batzar orokorraren eskuduntzak.
Batzar orokorrari dagokio:
1.– Ohiko bilkuran:
a) Batzar orokorren aktak onartzea, hala dagokienean.
b) Aurreko ekitaldiko kontuen egoera (balantze ekonomikoa, memoria, etab.) ezagutzea, aztertzea, eztabaidatzea eta, hala dagokienean, onartzea.
c) Gobernu-batzarraren kudeaketa onartzea.
d) Urteko ekitaldiko aurrekontua onartzea, hala dagokionean.
e) Kontu-ikuskaritzarako batzordea izendatzea.
f) Gobernu-batzarrak edo elkargokideek gai-zerrendan sartutako proposamenak onartzea, hala dagokienean, estatutuon 53. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2.– Batzar berezietan:
a) Elkargoa arautuko duen araudia onartzea, bidezkoa izanez gero, eta ostean aldatzea, hala badagokio.
b) Gobernu Batzordeko kide eta karguak hautatzea, estatutu hauetan ezarritako hauteskunde-jarraibidearen arabera.
c) Estatutuak onartu eta aldatzea beraiek finkatutako bideari jarraituz.
d) Aparteko kuotak onartzea.
e) Aurrekontu orokorretan sartuta ez dauden eta Gobernu Batzordeak izaeragatik beharrezkotzat iritzitako aparteko gastuak onartzea.
f) Komenigarritzat iritzitako elkargo-zerbitzuak ezartzea.
g) Lanbidean aritzeko arau orokorrak finkatzea, betiere legeetan aurreikusitakoari atxikiz eta, egonez gero, beste Lanbide-Elkargoetako arauei jarraituz elkargo horien barruan dagoenean.
h) Gobernu Batzordeak ordezkaritzak eratzeko egindako proposamenak onartzea.
i) Aurrekontu orokorretan sartuta ez dauden eta Gobernu Batzordeak garrantziagatik edo izaeragatik beharrezkotzat iritzitako aparteko gastuak onartzea, bidezkoa izanez gero.
j) Elkargoaren ezabapenaz eta likidazioaz arduratu eta, hala badagokio, onartzea estatutu hauen zazpigarren tituluak ezarritakoaren arabera, betierere legeek horretarako bide ematen badute.
k) Legeek edo araudiek aginduta bere eskumenekoak diren errekurtsoez arduratzea eta errekurtsoak ebaztea.
l) Legeetan, estatutu hauetan edo beste elkargo-araudietan jasotako edo ezar daitezen gainerako eskumenak.
52. artikulua.– Batzar Orokorretarako deialdia.
Gobernu Batzordeko idazkariak bideratuko ditu Ohiko Batzar Orokorretarako deialdiak, dekanoaren oniritziarekin. Horretarako, idazki bat bidaliko die elkargokide guztiei, gutxienez hamabost (15) egun natural lehenago.
Urteko azken hiruhilekoan Ohiko Batzar Orokor bat egingo da hurrengo urteko aurrekontuak behin-behingoz onartzeko eta urteko lehenengo sei hilabetekoan beste bat aurrekontuaren behin betiko sendespena emateko, 39.a) artikuluaren arabera.
Batzorde Orokor Berezietarako deialdiak Gobernu batzordeak eskatzen duenean edo elkargokideen % 10ak idatziz egiten duenean egingo dira. Azaldu beharko dira deialdiaren zergatiak eta aztertu beharreko gaiak eta ezin izango da aztertu deialdiaren gai-zerrendan adierazi ez den gairik.
Batzorde Orokor Berezietarako deialdiak hamabost (15) egun natural aurretik egingo dira eta presa handiko gaiak aztertu behar badira bost (5) egun natural aurretik.
53. artikulua.– Batzar Orokorrerako proposamenak.
Ohiko Batzar Orokorra egin baino zortzi (8) egun arte elkargokideek Batzar Orokorrean eztabaidatu eta ebatzi beharreko gaiak aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako, elkargokideen ehuneko hiruren (% 3) sinadura behar da eta gaiak Batzar Orokorrari zuzenduko zaizkio. Eskakizun guztiak betetzen dituzten proposamen guztiak gai-zerrendan sartu beharko dira, «Eskakizunak eta Galderak» atalaren aurrean. Batzar Orokorra eratu ostean batzarrak berak ebatziko du, bertaratutakoen gehiengo soilez, puntu horiei buruzko eztabaida zabaltzea bidezkoa den ala ez.
54. artikulua.– Batzar orokorretara bertaratzea.
Elkargokide guztiek, eskubide osoen jabe direnek, hitza eta botoa izango dute batzar orokor arrunt eta aparteko guztietan.
55. artikulua.– Batzar orokorren eraketa.
Batzar Orokorra, bilkura arruntean nahiz apartekoan, behar bezala eratu dadin, elkargokideen erdiak baino gehiago bertaratu beharko dira lehen deialdian. Bigarren deialdian –lehena baino ordu erdi geroagorako deituko dena– ez da gutxieneko quorumik eskatuko.
Batzar Orokorraren erabakiak, oro har, bertaratutakoen gehiengo soilez hartuko dira, botoa norberak eman beharko du eta ezin izango da inoren izenean botorik eman. Nolanahi ere, estatutu hauetan aurreikusitako gai jakin batzuei buruzkoak arau horretatik kanpo geratzen dira (estatutuak aldatzea, elkargoaren ezabapenean eta likidazioa eta abar).
Batzar Orokorrak elkargoaren egoitzan egingo dira edo, Gobernu Batzordeak hala iritziz gero, berak izendatzen duen tokian.
Batzar Orokorretan elkargoko dekanoa arituko da buru eta Gobernu Batzordeko idazkariak Akta egingo du. Akta bilkuraren amaieran edo hurrengo bilkuraren hasieran onartuko da.
56. artikulua.– Kontuak Berraztertzeko Batzordea.
Bi elkargokidek osatuko dute Kontuak Berraztertzeko Batzordea eta horien izendapena Ohiko Batzar Orokorrera bertaratutako elkargokideen gehiengo soilak egingo du.
Ordezko kideak modu berean izendatuko dira.
Batzorde horren indarraldia urtebetekoa izango da, baina batzordekideak berriro ere izendatu ahal izango dira hala erabakitzen badu Batzar Orokorrak.
Elkargoaren kontabilitatearen egoera berraztertu eta ikuskatzea izango ditu eginkizun nagusi; eta, horretarako, idazkariaren, kontu-garbitzailearen, elkargoko administrazio eta kontabilitate langileen eta kanpoko aholkularitza tekniko eta kontablearen laguntza izan beharko du nahitaez.
VI. KAPITULUA
IKUS-ONESTEA ETA PROFESIONALEN ORDAINSARIAK
57. artikulua.– Lan-profesionalak ikus-onestea eta horien egiaztapen dokumental teknikoa gauzatzea.
Administrazio-zuzenbidera lotutako kontrol-egintza da elkargoaren ikus-onespena, eta elkargoak gauzatzen du legeak esleitutako eginkizun publikoa erabiliz. Horren bidez, egiaztatzen da elkargokide baten proiektu edo lan jakin bat araudi orokorrera edo hura arautzen duen korporazio-araudira egokitzen dela, eta horrek sorrarazitako erantzukizuna hartzen da Estatuaren eta gizartearen aurrean, hori guztia bezeroen interesak eta interes publikoa, oro har, bermatzeko.
Antolamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera lanbidea antolatzeko duen oinarrizko eginkizuna betearazteko funtsezko tresna da Bizkaiko IGIITEOrentzat elkargoaren ikus-onespena. Xede nagusia da bermatzea kalitate eta segurtasuneko minimo batzuen arabera gauzatzen dela ingeniari tekniko industrialaren lanbidea eta/edo ingeniari tekniko industrialaren lanbide arautua gauzatzeko gaitzen duen ingeniaritza-graduatua. Hortaz, izaera publikoko eginkizuna da, interes orokorraren alde gauzatzen dena, eta hori gauzatzea ez dagokie administrazio-organoei, legeak elkargoen esku uzten baitu.
Elkargoak soilik onetsi ahal izango ditu, batetik, bezeroak bere borondatez lan profesionalak onestea eskatzen badu eta, bestetik, abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuko zerrendan dauden lanak badira eta horiek nahitaezko onespena eskatzen badute.
Egiaztapen dokumental teknikoa eskatutakoan egingo da.
58. artikulua.– Lanbide-jarduna.
Lanbide-jarduna, norberaren kontura edo hirugarrenen kontura eginda ere, indarrean dauden arauen mende gauzatu behar da, eta jarduera hori lehia askearen araubidean arautzen duten aginduen mende, bai eta Lehia defendatzeko Legearen, Lehia Desleialaren Legearen, Zerbitzu profesionalen Legearen eta aplikagarri diren gainerako xedapenen mende ere.
59. artikulua.– Erantzukizun profesionala.
1.– Elkargokideak pertsonalki erantzuten du hark izenpetzen dituen lan profesionalez.
2.– Elkargoak erantzukizun zibileko poliza bat izenpetzea eskatuko die egiaztatu edo ikus-onetsi behar diren lan profesionalak idazten eta izenpetzen dituzten elkargokideei; bestalde, elkargokideek nahi dituzten gainerako aseguruak ere kontratatu ahal izango dituzte.
3.– Elkargoak ikus-onetsitako lan profesional batek kalteak eraginez gero, eta horren egilea bada erantzule, Elkargoa izango da erantzule lan profesionala ikus-onesteko unean Elkargoak nabarmendu izan beharko zituen akatsek eragindako kalteez, lan jakin horretan ikus-onetsi diren elementuekin lotura zuzena dutenez.
60. artikulua.– Ordainsari profesionalak.
Ordainsariak aukerakoak dira, eta elkargokideek zenbatekoa eta ordaintzeko baldintzak bezeroekin adostu ahal izango dituzte. Elkargoak zerbitzu-sariei buruzko baremo orientagarriak jarri ahalko ditu, soilik kostuak tasatzeko ondorioetarako.
HIRUGARREN TITULUA
ELKARGOKO DIZIPLINA-ARAUBIDEA
61. artikulua.– Diziplina-ahala gauzatzea.
Elkargoari dagokio diziplina-ahala gauzatzea, eragindako pertsona elkargoko kide denean. Gobernu-batzarreko kidea denean, ordea, Perituen, Industria-ingeniari teknikarien eta Euskadiko Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluari dagokio diziplina-ahala.
62. artikulua.– Zigor-prozeduraren faseak.
Zigor-prozedurak bi fase izango ditu: instrukzioarena eta erabakiarena, eta organo desberdinei emango zaie horien ardura.
Gobernu Batzordeak ofizioz has dezake prozedura, edo alde interesatu batek eskatuta salaketa-idazki baten bidez, salatutako ekintzetan funtsezko zantzu edo susmorik egotekotan.
63. artikulua.– Instrukzio-fasea.
Elkargoaren Gobernu Batzordeak instruktore bat izendatuko du, prozedura sustatu eta izapidetu dezan, eta idazkari bat, jarduera, jakinarazpen eta froga guztien fede eman dezan.
Instruktoreak karguen plegua idatziko du; interesatuari horren berri emango zaio, hamabost egun balioduneko epean egozten zaizkion karguei buruzko deskargu-idazkia eta frogabideak aurkez ditzan.
Egotzitako karguei buruzko frogak egin ondoren, interesatuei entzunaldia emango zaie, eta instruktoreak ebazpen-proposamena egingo du. Interesatuari horren berri emango zaio, hamabost egun balioduneko epean azken alegazioen idazkia presta dezan; epea hori igarotakoan, idazkia aurkeztu ala ez, idazkariak organo erabakitzaileari igorriko dizkio jarduera egiaztatu guztiak.
64. artikulua.– Zehapen-espedientearen ebazpena.
Zigor-espedientea ebazteko organo eskuduna Elkargoko Gobernu batzordea izango da eta espedientea jaso eta hilabeteko epean gehienez bildu beharko da ebazpena hartzeko.
Azken ebazpena jakinaraziko zaio dagokionari, eta horrek, jakinarazpen jaso duenetik hasita, hilabete bateko epea izango du errekurtsoa aurkezteko Perituen, Industria-ingeniari teknikarien eta Euskadiko Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluaren aurrean. Ondoren, kontseilu horretako Gobernu-batzarrak, errekurtsoa jaso duenetik hasita, gehienez bi hilabeteko epea izango du ebazpenaren aurkako errekurtsoaren gaineko erabakia hartzeko. Erabaki horrekin amaituko da administrazio-bidea eta dagokion jurisdikzioaren aurrean aurkeztu beharko da erabakiaren aurkako errekurtsoa.
65. artikulua.– Arau-hausteen tipifikazioa.
Elkargoko Gobernu batzordeak zigortu ditzaken arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke.
1.– Arau-hauste arinak:
a) Dagokion elkargoaren edo kontseiluen estatutu-arauak edo ebazpenak betetzean arduragabekeriaz jokatzea edo horiek urratzea, berez arau-hauste larria edo oso larria ez den kasuetan.
b) Gobernu Batzordeak eta Batzar Orokorrak agindutako lanak edo eginkizunak justifikaziorik gabe ez onartzea, elkargoari ezarritako egitekoei dagokienez.
c) Elkargoko Gobernu Batzordeko kideekin, bertako langileekin edo, elkargoa kontseiluren bateko kide denean, kontseilu horretako korporazio-organoetako kideekin begirunerik ez izatea edo haiek iraintzea beren egitekoak betetzean ari direla, bai eta lankideekin horrela jokatzea beren lanbidean ari direla.
2.– Arau-hauste astunak:
a) Elkargoen edo Kontseiluaren arauak edo horietako organoen erabakiak engainuz ez betetzea.
b) Lanbidearen egitekoak ez betetzea, jarduera profesionala eskatu edo hitzartzen dutenentzat kalterik badakar.
c) Elkargoko kide den profesionalak ezagutzen dituen arauz kanpoko sarkoikeria profesionaleko kasuen berri elkargoari emateko duen betebeharra betetzea.
d) Asegururik ez izatea legeek edo estatutuek izan beharra ezinbesteko irizten badio.
e) Elkargokide denez dituen diru-eginbeharrak ez betetzea.
f) Administrazioan edo epaitegietan aurkeztutako lan profesionalak ez ikus-onestea, ikus-onespena nahitaezkoa izan arren.
g) Lanbideko, organo kolegiatuetako edo Kontseiluko gainerako kideak gogor iraintzea edo haiekin larriki begirunerik ez izatea.
h) Lehia desleiala dakarten ekintzak.
i) Legez ezarritako arauak bete gabe gauzatzea lan profesionalak, eta, ondorioz, lanbidearen, Elkargoaren edota beste edozein lankideren izena lohitzea.
j) Elkargoen edo Kontseiluaren ohiko jarduera eragotzi edo nahasten dituzten ekintzak edo jokaerak.
k) Arau-hauste arinengatik bost zigor edo gehiago jaso izana bi urteko epean.
3.– Arau-hauste oso astunak:
a) Lanbidean aritzea horretarako gaitasuna kenduta duela, edo bateraezintasuna dakarkion arrazoirik badago.
b) Lanbide-jardunaren ondoriozko dolozko delituak, parte-hartze maila edozein dela ere, edota lanbide-jardunaren bitartez egindakoak, edota lanbide-jardunari zein etika profesionalari eragiten diotenak.
c) Egiteko profesionalak ez betetzea, horrek duintasun edo etika profesionalari edo zerbitzu profesionalak eskatu edo hitzartu dituztenei kalte larriak badakarzkie.
d) Sekretu profesionala urratzea.
e) Kode Penalaren 403. artikuluan jasota dagoen sarkoikeria profesionala estaltzea.
f) Kargua edo funtzio publikoa erabiltzea norberaren mesedetan.
g) Urte biko epean, gutxienez bi arau-hauste larri egitea.
66. artikulua.– Zigorren taula.
Diziplina-zigorrak arinak, astunak edo oso astunak izan daitezke, egindako arau-haustea gorabehera. Honako zehapen-irizpideak aplikatuko dira:
1.– Zigor arinak: idatzizko ohartarazpena eta gehienez 300,00 euroko isuna.
2.– Zigor larriak: lanbide-gaitasungabetzea, urte baterako gehienez, eta 300,01 eta 3.000,00 euro arteko isuna.
3.– Zigor oso larriak: lanbide-gaitasungabetzea, urtebete eta egun bat eta hogei urte artekoa, eta 3.000,01 eta 30.000,00 euro arteko isuna.
67. artikulua.– Zigorrak ezartzeko arauak.
1.– Ezin da zehapenik ezarri aurretiazko prozedurarik izapidetu gabe. Izapideetan, elkargokideak, edota sozietate profesionalak, une oro bermatuta izango ditu honako eskubide hauek:
a) Diziplina-erantzukizunik ezaren presuntzioaren eskubidea, kontrakoa frogatzen ez bada.
b) Egozten zaizkion egintzen berri jasotzeko eskubidea, egintza horiek dakartzaten arau-hausteen berri jasotzekoa, eta, dagokionean, ezar dakiokeen zehapenaren berri jasotzekoa.
c) Instruktorea nor den jakiteko eskubidea, zehapena ezartzeko eskumena duen agintaritza eta agintaritza horri eskumena ematen dion araua ezagutzekoa.
d) Interesdunak badira, edozein unetan jakin dezakete prozeduren izapideak zertan diren, eta prozedura horietako agirien kopiak lor ditzakete, baita aurkeztu dituenen kopia zigilatua ere.
e) Zehapen-proposamenaren aurkako alegazio-izapidearen aurretik, prozeduraren edozein fasetan alegazioak eta agiriak aurkezteko eskubidea.
f) Bere interesak defendatzeko moduari buruzko informazio eta orientazio juridikoa lortzeko eta espedientean defentsa-berme nahikoak edukitzeko eskubidea.
g) Zehapen-prozeduraren izapideek gehienez 6 hileko iraupena izateko eskubidea, espedientean behar bezala jasotako kausa justifikaturik egon ezean.
h) Autonomia-erkidegoko hizkuntza erabiltzeko eskubidea.
2.– Zigor arinak prozedura laburtu bidez ezarri ahal izango ditu Gobernu-batzarrak, egintzen zehaztasuna egiaztatuta, ustezko arau-hauslea entzunda eta egintzok Estatutuotan zehaztutako kasuetako batekin bat datorren egiaztatuta. Hala, dagokion zehapena adieraziko du.
Entzunaldian, ustezko arau-hausleak hamar eguneko epea izango du egoki deritzen agiri justifikatzaileak alegatu eta aurkezteko.
3.– Arau-hausleak zigorra eragin duten jardueretatik etekin ekonomikorik atera badu, isuna handiagoa izan daiteke, eta aurreko artikuluan ezarritako gehienezko kopuruari etekin ekonomiko horri kalkulatzen zaion muntaren bikoitzeraino gehitu ahalko zaio.
4.– Zigorrak kasuan kasuko zehaztasunen arabera graduatuko dira; horrek ez du baztertzen zigortua bestelako erantzukizunak izatea.
5.– Lanbide-gaitasungabetzea badago, zigortua aritzen den esparruko erakundeei, entitateei edo enpresei horren berri emango zaie.
6.– Kontseiluak zigorrak erregistratzeko liburu bat izango du, Gobernu-batzarreko idazkariak beteko duena.
68. artikulua.– Zehapen-ebazpenen aurkako errekurtsoak.
1.– Elkargoaren zehapen-ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zehapena ebatzi duen organo beraren aurrean, kasuko erkidegoko legediak elkargoen ebazpenen gainean besterik adierazi ezean. Errekurtsoa aurkezteko epea hilabete izango da, jakinarazpena jaso denetik hasita.
2.– Zehapen-ebazpenak ez dira betearaziko, harik eta elkargo-bidean irmoak diren arte.
3.– Alabaina, etete-zehapena ezarri bada arau-hauste oso astun baten ondorioz, organo eskudunak zehapenaren bat-bateko betearazpena agin dezake behin-behineko neurri gisa.
4.– Zehapen-ebazpenen aurkako errekurtsoak hiru hilabeteko epean ebatzi beharko dira. Erantzunik ez badago, errekurtsoa baztertutzat hartu beharko da. Errekurtsoen ebazpenen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak baizik ezingo dira aurkeztu.
5.– Elkargoko gobernu-organoek, administrazioak eskuordetutako ahalmenak eta gaitasunak direla medio, gauzatutako egintzen eta hartutako erabakien aurkako errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da, dagokion ordezkaritza-erabakian adierazitako baldintzen arabera. Urrats hori bete beharko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurretik, administrazio-prozeduraren gaineko indarreko legedian ezarritakoari jarraikiz.
69. artikulua.– Preskripzio epeak.
1.– Arau-hausteena:
a) Arau-hauste oso larriek hiru urtera preskribituko dute, larriek bi urtera, eta arinek urtebetera; epea arau-haustea egin zen egunetik hasiko da.
b) Zigortze-prozedura hastean eten egingo da preskripzioa, interesatuari jakinarazita. Interesatuari egoztekoak ez diren arrazoiengatik zigortze-espedientea sei hilabetetik gora geldirik badago, preskribitzeko epea kontatzen hasiko da berriro.
2.– Zigorrena:
a) Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zigorrek hiru urtera preskribituko dute, larriengatikoek bi urtera, eta arinengatikoek urte betera.
b) Zigorrak preskribitzeko epea zigorra ezartzen duen ebazpenak irmotasuna hartzen duen egunaren biharamunean hasiko da kontatzen.
c) Zigorraren betearazte-prozedura hastean eten egingo da preskripzioa, interesatuari jakinarazita. Interesatuari egoztekoak ez diren arrazoiengatik betearazte-prozedura sei hilabetetik gora geldirik badago, preskribitzeko epea kontatzen hasiko da berriro.
LAUGARREN TITULUA
HAUTESKUNDEAK ELKARGOAN
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
70. artikulua.– Xedapen Orokorrak.
Titulu honetan jasotakoak Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren jardun-eremuan izango du eragina, hain zuzen ere Gobernu Batzordea eta gainerako ordezkariak hautatzeari eta ordezteari dagokionez.
II. KAPITULUA
GOBERNU-BATZARREKO KARGUEN HAUTAKETA
71. artikulua.– Berritzea.
Gobernu-batzara berritzeko, Estatutuon 32., 33. eta 34. artikuluetan ezarritakoa beteko da.
Idatziz eta sekretupean emango dute euren sufragioa kolegiatuek, bai eurek botoa ematera joanda edo, bestela, postaz. Postaz ematen badute botoa, horretarako titulu honetan ezartzen diren bermeak hartuko dira aintzat.
72. artikulua.– Deialdirako epeak.
Dagokion urteko lehenengo seihilabetekoan egingo da hautaketa, aldez aurretik Gobernu Batzordeak horretarako dei egin ostean. Honako epe hauek beteko dira:
a) Hamabost (15) egun natural kandidaturak aurkezteko.
b) Gobernu Batzordeak hautagaiak berehalaxe aldarrikatzea.
c) Hogeita bost (25) egun natural aldarrikatutako hautagaien hauteskunde propaganda gauzatzeko.
d) Egun bat (1) bozketa eta boto-zenbaketarako.
73. artikulua.– Hauteslea.
Deialdiaren egunean elkargo honetako kideen eskubideak dituztenek izango dira hautesle.
74. artikulua.– Hautagaia.
Lanbidean diharduten elkargokideek izan daitezke hautagai, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Hautesle izatea.
b) Elkargo honetako kide izatea –hautaketarako jarritako egunera arte– gutxienez urtebete segidan. Dekanoaren kargurako, ostera, derrigorrezkoak izango dira bi urte.
c) Hautaketako garaian zuzendaritzako kargurik ez betetzea Gobernu Batzordean. Eta beteko balitz, utzi egin beharko litzateke kargu hori, 22. artikuluan esandako moduan.
d) Lan-kontratuko loturarik ez izatea Elkargoarekin.
75. artikulua.– Hautagai izateko eskabidea.
Hautagai izateko eskabidea idatziz egingo zaio Gobernu Batzordeari, deialdian horretarako ezarritako epearen barruan egin ere.
Hautagaitza zein kargutarako aurkezten duen agertu beharko da eskabidean. Izen bera ezingo da aurkeztu bete beharreko lanpostu bat baino gehiagorako.
Gutxienez hamabost (15) kolegiatuk abalatu beharko dute proposamena, betiere elkargoan dituzten obligazioak konplitzen badituzte.
76. artikulua.– Hautagaiak izendatzea.
Kandidaturak aurkezteko epea amaitu ostean, aurkeztu direnak aztertuko ditu Batzordeak. Behar diren baldintzak betetzen dituztenak aldarrikatu egingo ditu, eta baztertu arauzko baldintzak betetzen ez dituztenak.
Ebazpen ezesleak jakinaraziko zaizkio interesdunari, ezespenaren arrazoiak adierazita; erabaki horien aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Perituen, Industria-ingeniari teknikarien eta Euskadiko Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluaren aurrean. Horretarako epea hiru (3) egun baliodunekoa izango da, jakinarazpena jaso denetik hasita, eta Elkargoko gobernu-batzarrari aurkeztu beharko zaio. Organo horrek igorriko dizkio errekurtsoak, horien gaineko txostenak eta gainerako aurrekariak Kontseiluari, errekurtsoa aurkeztu ondorengo hiru (3) egun baliodunetan. Kontseiluko Gobernu-batzarraren erabakien aurkako errekurtsorik ezin ahal izango da aurkeztu, ebazpena oinarri den egintzak hautagaiak izendatzeko ekitaldia aurkaratzean erreproduzitu daitezkeela kaltetu gabe.
77. artikulua.– Hautagai izatea.
Aldarrikatutako hautagaiak hautatu ahal izango dira, eta horien zerrenda Elkargoko iragarki oholean jarriko da, gutxienez hauteskunde eguna baino hogeita bost (25) egun lehenago; bide batez, hauteskunde prozesurako erabiliko diren arauak ere gogoraraziko dira. Zerrendak eta oinarrizko arauak kolegiatuei bidaliko zaizkie ohiko prozeduraren bidetik.
Karguak hurrenkera alfabetikoan agertuko dira hautagaien zerrendan.
78. artikulua.– Hautagaien aldarrikapen berehalakoa.
Karguren baterako hautagai bakarra aurkeztuko balitz, berori aldarrikatuko litzateke beste ezeren premia barik; hautagaien zerrendetan agertu beharrik ere ez luke izango.
Bete behar diren kargu guztietan jazoko balitz egoera hori, berehala hautatuko lirateke, hots, ez litzateke burutuko bozketarik. Botoa emateko hasiera batean jarritako egunaren hurren hamabost (15) egunen barruan jabetuko lirateke euren karguez.
Halako lanposturen baterako hautagairik aurkeztuko ez balitz, Gobernu Batzordeak, hautaketa prozesua amaitu eta kide berriek euren kargu berriez jabetu ostean, Estatutu hauetako 22. artikuluan ezarritakoaren arabera jardun beharko luke lanpostu hutsei dagokienez.
III. KAPITULUA
HAUTESKUNDE ALDIA
79. artikulua.– Hauteskunde kanpaina hasi eta amaitzea.
Hautagaiak aldarrikatu eta gero hasiera emango zaio hauteskunde kanpainari, hau da, botoak lortzeko hautagaiek gauzatutako jarduera lizitoak joko dira horrelakotzat. Hauteskunde eguneko gauerdian amaituko da kanpaina.
80. artikulua.– Hautagaiei argibideak ematea.
Hauteskunde prozesuari lotutako kolegiatuei buruzko argibideak emango dizkie Gobernu Batzordeak hautagaiei, betiere, egon dauden baliabideei eta indarreko legeei atxikiz.
81. artikulua.– Postaz botoa emateko aukera.
Postaz bidali ahal izango dituzte euren botoak kolegiatuek. 61. artikuluan aditzera emandako hautagaien zerrendarekin batera txartel zuri bat eta tamaina ezberdineko bi kartazal eskuratuko dituzte, nahitaez erabili beharrekoak eurak.
IV. KAPITULUA
HAUTESKUNDE-MAHAIA
82. artikulua.– Hauteskunde-mahaiaren osaera.
Hautesleak izan baina hautagai eta Gobernu Batzordeko kide ez diren bost kolegiatuk osatuko dute Hauteskunde Mahaia. Gobernu Batzordeak jendaurreko bilkuran aukeratuko ditu kandidaturak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hamar (10) eguneko epearen barruan. Hamar ordezko ere aukeratuko dira bata bestearen hurrenkeran.
Izendapenak berehala jakinaraziko zaizkie interesdunei eta Elkargoaren iragarki-oholean argitaratuko dira. Izendapenen aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da argitaratu ondorengo hiru (3) egun baliodunetan, Perituen, Industria-ingeniari teknikarien eta Euskadiko Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluaren aurrean. Azken ebazpen horren aurkako errekurtsorik ezin ahal izango da aurkeztu, 105. artikuluan ezarritakoa kaltetu gabe.
83. artikulua.– Artekari izendatzea.
Hautagaiek artekari bana izenda dezakete. Kolegiatuta eta Gobernu Batzordeak proposatuta egon beharko du artekari horrek, hauteskunde eguna baino hogeita lau (24) ordu lehenago.
84. artikulua.– Egiaztagiriak.
Hauteskunde Mahaiko kideei eta ordezkoei, baita artekariei ere, bidezkotzat jotzen diren egiaztagiriak bidaliko dizkie Gobernu Batzordeak. Mahaia osatzen denean erakutsi eta agertu beharko dira egiaztagiriok eta Mahaiko espedienteari erantsi.
85. artikulua.– Hauteskunde Mahaiaren osaera.
Deialdian finkatutako egun, ordu eta lekuan osatuko da Mahaia. Bere eginkizunak boto-kontaketa amaitu eta aukeratuak aldarrikatu ostean amaituko dira.
Mahaia osatzeko beste titular edo ordezko agertuko ez balira, Gobernu Batzordeko kideekin osatu beharko litzateke.
86. artikulua.– Lehendakaria izendatzea.
Lehendakaria bost (5) mahaikideek aukeratuko dute euren artean.
Mahaiko lehendakariak, hala behar izanez gero, artekarien nortasuna eta izaera frogatzen duten agiriak aztertu eta nahikotzat joko ditu, eta onartu egingo ditu artekariok euren karguari dagozkion eskubideez baliatu ahal izatera.
87. artikulua.– Osaera akta.
Mahaia bildu ostean akta egingo da eta mahaikide guztiek –artekariak barne– izenpetuko dute. Artekariei dagozkien hautagaiak finkatuko dira.
V. KAPITULUA
BOZKETA
88. artikulua.– Bozketa hastea.
Mahaia osatu eta segidan hasiko da bozketa; eta iraun, harik eta aurreikusitako iraupen-orduak igaro arte iraungo du. Pisuko arrazoiren bat agertuz gero baino ezingo da atzeratu edo eten bozketa, betiere Hauteskunde Mahaiaren erantzukizunpean.
89. artikulua.– Boto-eskubidea egiaztatzea.
Boto-eskubidea egiaztatuko da errolda-zerrendako inskripzioaren bitartez, eta hauteslea identifikatuta. Identifikatzeko, nortasun-agiri nazionala aurkeztu beharko du, edo bestelako frogagiriren bat.
Agiri horietatik bakar bat ere ez balu aurkeztuko hautesleak, bere nortasuna frogatuko lukeen beste agiri ofizial bat aurkeztu beharko luke. Hala ere, Mahaiak ez balu agiri hori nahikotzat joko, ezingo luke botorik eman.
Boto emaileak tolesturik entregatuko dio txartela lehendakariari; eta honek hautestontzian sartuz gero, horren ohartarazpena egingo du hautesleen zerrendan.
90. artikulua.– Kargu bakoitzarentzat boto bat.
Bete behar den kargu bakoitzeko hautagai bati baino ezingo dio eman botoa hautesleak.
91. artikulua.– Boto txartela betetzea.
Botoa sekretua izango da eta Gobernu Batzordeak jarritako txartelak erabiliko dira botoa emateko. Izendatutako hautagaien izen-abizenak argi eta garbi adieraziko dira, baita ere horietako bakoitzak izango duen kargua. Ezingo da izen berbera jarri kargu bi edo gehiagotarako.
92. artikulua.– Posta bidezko botoa.
Botoa postaz eman ahal izateko txartela edo Gobernu Batzordeak horretarako prestatutako kartazalak –hauteskundeetarako deialdiarekin batera jasotakoak– erabili ahal izango dira, honako modu honetan jardunez:
1.– Izapidetutako txartela kartazal txikian sartuko da. Kartazala itxi ostean beste handiago batean sartuko da, alde bietatik fotokopiatutako Kolegiatu edo NAN karnetarekin batera.
Kartazal handi hori itxi eta gero, bere atzealdean hauteslearen izena, kolegiatu zenbakia edo NAN zenbakia eta bere izenpea agertuko dira.
Kartazal hau, bere edukia barruan duela eta itxita, postaz bidaliko da, edo Kolegioan entregatuko da esandako moduan, betiere bozketa hasi baino lehen.
2.– Postaz emandako botoak jasotzen dituen kartazalak Kolegioko idazkariak gorde eta zainduko ditu, eta Mahaiko lehendakariari entregatuko dizkio bozketa hasi baino lehen.
3.– Bozketa itxi baino lehen Mahaiko lehendakariak ireki egingo ditu kartazal guztiak. Botoaren sekretutasunari eutsi beharko dio, egiaztatu edukia, eta ziurtatu Zentsuan agertzen dela eta botoa ematen bera ez dela agertu.
93. artikulua.– Bozketaren amaiera.
Mahaiko lehendakariak, bozketarako jarritako denbora amaitu eta gero, amaitutzat joko du berori. Ordutik aurrera galarazi egingo du hautesle gehiago lokalean sartzea. Ondoren berak emango du botoa bertan daudenekin batera. Mahaiko kideak eta artekariak azkenak izango dira botoa ematen.
94. artikulua.– Gorabeherak.
Hauteskunde Mahaiko kideak ahaleginduko dira hauteskunde-ekintza garbia izan dadin; eta egon litezkeen gorabeherak gehiengo soilez ebatziko dituzte. Berdinketetan Mahaiko lehendakariak ebatziko du.
VI. KAPITULUA
ZENBAKETA
95. artikulua.– Zenbaketarekin hastea.
Bozketa amaitu ostean lehendakariak itxitzat emango du, eta jendaurreko zenbaketari ekingo dio.
Hautestontziko txartelak banan banan aterako ditu lehendakariak. Botoak hartu dituzten hautagaien izenak eta euren karguak ozenki irakurriko ditu. Ondoren, erregistratu egingo ditu.
96. artikulua.– Txartel baliogabeak.
Baliogabekotzat joko dira: hautagai aldarrikatu gabekoen alde emandako boto-txartelak; botoak jaso dituzten hautagaien izenak argi eta garbi adierazten ez dituztenak; halako kargu baterako emandako botoak, baldin eta beste kargu baterako hautagaia bada; eta kargu baterako pertsona bat baino gehiago proposatzen dituztenak.
Posta bidez eman, baina araudi honetako 77. artikuluan ezarritakoa betetzen ez dutenak ere baliogabekotzat joko dira.
Kargu aukeragarri guztietarako botorik ematen ez duten txartelak baliagarritzat joko dira.
97. artikulua.– Erreklamazioak.
Hautesleek aurkez diezaioten edozein erreklamazio ebatzi beharko du Hauteskunde Mahaiak. Horrek hartutako erabakien aurka ezingo da ezelango errekurtsorik aurkeztu, 90. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta betiere.
98. artikulua.– Zenbaketa amaitzea eta hautaketa baliogabetzea.
Zenbaketa amaitu ostean erkatu egingo dira, alde batetik, txartel kopuru osoa eta, bestetik, ohartarazitako botoak. Hauteskunde Mahaiak hautaketa ekintza baliogabetzat jo dezake horrela jokatzen ez bada. Hori gertatuz gero, Gobernu Batzordeak beste hauteskunde baterako deia egingo du ahalik eta lasterren, egundo ere ez hurrengo berrogeita hamar (50) egunak baino geroago.
99. artikulua.– Zenbaketa onartzea.
Zenbaketa onartu eta gero berorren kontra erreklamaziorik dagoen galdetu beharko du lehendakariak. Bat ere ez bada aurkeztu, edo aurkeztu direnak Mahaiak ebatzi ostean, emaitzaren berri ozenki emango du. Kopuru hauek adieraziko ditu: hautesleena, boto-emaileena, irakurritako txartelena eta baliogabeko txartelena; azken hauetan zuriz emandako botoak eta hautagai bakoitzak lortutako botoak bereiztuko dira.
Hautestontzietatik ateratako txartelak eta identifikazio pertsonalerako era guztietako agirien fotokopiak partehartzaileen aurrean apurtuko dira. Baliotasunik gabe geratu edo erreklamazioren bat izan duten txartelak salbuetsi egingo dira.
Txartelok kartazal batean sartuko dira eta Mahaiko kide guztiek eta artekariek izenpetuko dituzte. Kartazal hori Gobernu Batzordearentzat den aktaren ale batekin jarriko da eta Batzordearen esku geldituko da, itxita, hauteskundeen emaitza behin betikoa bihurtu artean. Errekurtsorik aurkeztuko balitz, gutun-azala igorriko zaio, itxita, Perituen, Industria-ingeniari teknikarien eta Euskadiko Industria-ingeniaritzako gradudunen Kontseiluari.
100. artikulua.– Zenbaketaren emaitzaren akta eta gorabeherak.
Zenbaketaren emaitzaren eta bozketan jazotako gorabeheren akta egingo da, hiru aletan, eta mahaikide guztiek izenpetuko dute. Hor adieraziko da bat datozenentz boto-emaileen kopurua eta hautestontzietan sartutako txartelak.
Horretaz gain, hautesleek aurkeztutako kexa, eragozpen edo erreklamazioak ere jasoko dira, Mahaiak hartutako ebazpenen berri emanez. Dena dela, ezelango erreklamaziorik ez dela egon adieraziko da, hala gertatu bada.
101. artikulua.– Hauteskunde Mahaiaren agiriak.
Honako agiri hauek entregatuko dizkio Gobernu Batzordeak Hauteskunde Mahaiari:
a) Mahaiaren osatze akta.
b) Hautesleen eta boto-emaileen zerrenda.
c) Baztertu diren botoen zerrenda, hain zuzen ere, nortasuna behar bezala egiaztatu ez dutelako.
d) Artekarien eta Mahaiko kideen egiaztagutunak.
e) Bilkura akta.
102. artikulua.– Kontseiluari jakinaraztea eta artekarientzako ziurtagiria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluari bidaliko zaio aktaren aleetariko bat, bozketa egin eta hurrengo berrogeita zortzi (48) orduen barruan.
Aktaren hitzez hitzeko kopia ziurtatua eskuratzeko eskubidea izango dute artekariek, eta bertan jasotzen diren alderdi guztiak ziurtatzeko eskubidea ere.
103. artikulua.– Aukeratutako hautagaien aldarrikapena.
Zenbaketaren baliotasuna aldarrikatu eta Mahaiaren aurrean aurkeztutako inpugnazioak ebatzi ondoren, aukeratutako hautagaiak aldarrikatuko ditu Mahaiak, eta euren lanpostuez jabetuko dira gehienez ere hamabost (15) eguneko epean.
Kargu berera aurkezten diren hainbat hautagai berdinduta gelditzen badira, Elkargoan aspaldikoena dena aldarrikatuko da; eta berdinketak badirau, urterik gehien dituena.
104. artikulua.– Emaitzaren berri ematea kolegiatuei.
Hautaketaren emaitzak Elkargoaren iragarki oholtzan jarrita jakinaraziko dira. Horretaz gain, hurrengo hamabost (15) egunetan ere jakinaraziko dira, normalean erabiltzen den informazio sistema orokorraren bidez.
105. artikulua.– Hautatuak aldarrikatzearen aurkako errekurtsoa.
Aukeratutakoak aldarrikatzeari buruz Mahaiak hartutako erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniarien Kontseiluaren aurrean errekurritu daiteke.
Hauteskunde prozesuan aurkeztutako erreklamazioak erreproduzitu ditzakete errekurtso horiek. Hamabost eguneko epea egongo da errekurtsoak aurkezteko, aldarrikapena egiten denetik aurrera hasita. Alegazio guztiak jasotzen dituen idazkiz egingo da, eta errekurtsogilearentzat bidezkoak diren frogagiri guztiekin batera aurkeztuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluak hartutako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke.
106. artikulua.– Jakinarazpena, aukeratutakoak berehalakoan aldarrikatuz gero.
78. artikuluan aurreikusitako kasuan, bozketarik ez badago, azken ekintza hori burutu denaren ziurtagiria –Gobernu Batzordeko idazkariak emandakoa– bidaliko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluari, karguaz jabetu eta hurrengo berrogeita zortzi orduko (48) epearen barruan.
BOSGARREN TITULUA
ERREKURTSO SISTEMA
107. artikulua.– Errekurtsoak.
1.– Zuzenbide administratiboaren araberako ekintzak –Elkargoak emandakoak– amaitu egingo dute, indarrean dauden legeetan xedatutakoaren arabera, administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren aurretiko bide administratiboa. Horrelakoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legera jo daiteke.
2.– Aurreko paragrafoan esandakoaz gain, errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluari Elkargoak hartutako ekintza eta ebazpenen aurka, hain zuzen ere estatutu hauetan hala jasota egon dadin kasuetan.
108. artikulua.– Errekurtsoak eginkizun administratibo delegatuetan.
Aurreko artikuluan xedatutakoa, eginkizun administratibo delegatuez baliatzerakoan Elkargoak emandako ekintzen aurka aurkez daitezen errekurtsoen berri izateko Administrazioak duen eskumena aintzat hartuz ulertu behar da.
SEIGARREN TITULUA
ESTATUTUEN ERALDAKETA
109. artikulua.– Aldaketa proposamena.
Estatutu hauek aldatu ahal izango dira. Eraldaketa prozedurari ekiteko Aldaketa Proposamena aurkeztu beharko du Gobernu Batzordeak edo Batzar Orokorrak. Idatziz ere eska dezakete kolegiatuen gutxienez laurdenak. Berraztertu nahi diren artikulua edo artikuluak adieraziko dira aldaketa proposamen horretan, eta, halaber, erredakzio berria zelangoa izango den.
110. artikulua.– Aldaketa proposamenak eztabaidatu eta bozkatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluari eta kolegiatuei emango zaie proposatutako aldaketen berri. Hamabost eguneko epea egongo da, eskuratzen direnetik hasita, emendakinak aurkeztu ahal izateko.
Epe hori igaro ondoren Aparteko Batzar Orokorrerako deia egingo da, berdin diola aldaketa proposamenak emendakinak izan dituen edo ez. Aldaketa proposamenaz gain, aurkeztutako emendakinak bidaliko zaizkie kolegiatuei.
Aldaketa proposamenak edo horri aurkez dakizkion emendakinak aurrera ateratzeko, Aparteko Batzar Orokorrean parte har dezaten kolegiatuen botoen gutxienez hiru laurdenaren botoak beharko dira.
111. artikulua.– Kontseiluari eta Administrazioari jakinaraztea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluari jakinaraziko zaio Estatutuen Eraldaketa, horrek aldez aurretiko txostena gertatu dezan. Eusko Jaurlaritzako sail eskumendunari ere jakinaraziko zaio, onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu bidez argitaratu ostean, Erregistroan inskribatu dezan.
ZAZPIGARREN TITULUA
ELKARGOA DESEGITEKO PROZEDURA ETA LIKIDAZIO-ARAUBIDEA
112. artikulua.– Desegite-akordioa.
Legeak agindu ezean, eta bat-egite edo xurgapen baten ondorio den kasuak baztertu gabe, Elkargo honek desegitea agindu dezake, baldin eta elkargokideen hiru laurdenek bat egiten badute horrekin, horretarako deitutako aparteko batzar orokorrean egindako zuzeneko bozketan. Desegite-proposamena behar bezala jakinarazi behar zaie Elkargoa kide den kontseilu profesionalei, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunei eta Eusko Legebiltzarrari, beharrezkoa den berrespena eman dezaten.
113. artikulua.– Batzorde Likidatzailea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluak, erabakitako ezabapen proposamenaren berri izan ostean, Batzorde Likidatzailea eratuko du, kide kopuru bakoitiz osatua.
114. artikulua.– Aktiboen destinoa.
Aparteko Batzar Orokorrak ezabapen proposamenaz hartutako erabakiak, bere aldetik, elkargoaren obligazio guztiak ordaindu eta gero gera daitezen ondare-ondasunen edo -eskubideen destinoa jasoko du, Batzorde Likidatzaileak hori egiaztatu eta exekutatu ahal izateko. Babestu egingo da, ordea, horretaz Administrazio Publikoko dirulaguntza- fondo- edo baliabide-sistemaren arau erregulatzaileetan ezarritakoa.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa estatutu hauetako 101. artikuluan aurreikusitako eskubide eta obligazioetan subrogatzearekin batera ezartzen da.
115. artikulua.– Ezabapen erabakiaren balioespena.
Elkargo Profesional hau Eusko Legebiltzarraren Legez baino ezingo da ezabatu, salbu eta ez bazai(o)e egon dauden beste elkargo bati edo batzuei atxikitzen, edo ez bad(ir)a beste elkargo bat edo batzuk sortzen.
Elkargoaren ezabapena xedatzen duen araua argitaratu ondoren elkargoak galdu egingo du bere nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna, ez bada ezabapena elkargo profesional berri bat edo hainbat eratzeak ekarri duela; izan ere, orduan, indarrean dauden legeen arabera, eratze horrek indarra hartzen duenetik aurrera izango da eraginkorra ezabapena.
116. artikulua.– Subrogazioa.
Aurreko artikuluan adierazitakoaren arabera, Elkargoa ezabatzen bada beste bati edo batzuei atxiki zaielako edo beste bat edo batzuk sortu direlako, azkeneko hauek subrogatuko dute elkargoa harreman eta egoera juridiko guztietan.
ZORTZIGARREN TITULUA
OHOREZKO TITULUAK ESLEITZEA
117. artikulua.– Ohorezko sariak.
Lanbidean nabarmentzearren edo lanbidea goresten duten ekintzetan aritzearren nahiko merezimendu berenganatu dituzten kolegiatuei emango dizkiete sariak Elkargoaren Gobernu Batzordeak.
Elkargoko kidea ez den norbaiti ere eman dakioke Ohorezko Saria, betiere Gobernu Batzordearen ustez egiaztatutako merezimenduak biltzen baditu sari hori eskuratu ahal izateko.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.– Estatutuen erregelamendua, garapena eta interpretazioa.
Bizkaiko IGIITEOko gobernu-batzarrari dagokio estatutu hauek arautu, garatu eta interpretatzea, bai eta bete dezaten zaintzea ere, horretarako beharrezkoak diren agindu eta jarraibideak emanez.
Bigarrena.– Genero gramatikalaren erabilera (espainieraz hitz egitean).
Estatutuon espainierazko bertsioaren genero-erreferentzia guztiak generikoak dira, eta emakumezkoei nahiz gizonezkoei dagozkie.
ALBERTO GARCÍA LIZARANZU jauna ANA ROSA ALDECOA RETOLAZA andrea.
O.E.
DEKANOA IDAZKARIA