EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017021

ERABAKIA, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoarena, 2017ko urtarrilaren 17koa, erakunde publikoko datu pertsonalen (DP) fitxategiak sortzeari eta deuseztatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-01-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201700546
Maila: Akordioa
Indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko (aurrerantzean, DPBLO) 20.1 artikuluan eta berau garatzen duen erregelamenduan xedatzen denez, herri-administrazioetako fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko, ebazpen orokor bat eman beharko da, eta ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da.
Datu pertsonalen jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluak xedatzen du zer-nola sortu, aldatu eta ezabatu behar diren Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak. Halaber, indarrean dauden legeek eskatutako aipamen guztiak jaso beharko direla adierazten du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela.
Titulartasun publikoko fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko, horretarako erabakia hartu beharko da xedapen orokorrik sortzeko gaitasuna aitortuta ez duten organoen kasuan, hots, erregelamendu-ahalmenik ez dutenen kasuan, DPBLOren garapen-erregelamenduaren 53. artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da.
Horrenbestez, erabaki honen xedea Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategien gaineko araudi argi eta zehatza ezartzea da; izan ere, EiTB erakunde publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak erakunde horri berari nortasun juridiko propioa aitortzen dio, eta Euskal Autonomia Erkidegoko irrati-difusio eta telebista zerbitzuen titular gisa jarduteko gaitasun osoa.
Ondorioz, legezko xedapenek eman dizkidaten eskumenez baliatuz, hauxe erabaki dut
ERABAKITZEN DUT:
Lehenengoa.– Xedea.
1.– Erabaki honen xedea EiTB erakunde publikoak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategiak arautzea da.
2.– Indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20.2 artikuluaren eta berau garatzeko araudiaren arabera, agindu honen I. eranskinean hauek adieraziko dira zehazki horiei buruz: fitxategiak edo tratamenduak identifikatzea –izenak aipatuz–; beren helburuen eta aurreikusitako erabileren deskribapena; datuen jatorria –zein kolektiboren datu pertsonalak bildu nahi diren adieraziz–; fitxategien oinarrizko egitura, zehazki deskribatuz identifikazio-datuak, eta, hala behar bada, bereziki babestutako datuak, eta bertan barne hartutako izaera pertsonaleko datuen gainerako kategorienak; eta horiek antolatzeko erabilitako tratamendu-sistemak; aurreikusitako datu-komunikazioak; datuen nazioarteko transferentziak; fitxategien organo arduradunak; sartzeko, eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak zein zerbitzu edo unitateren aurrean erabil daitezkeen; eta indarreko legeriaren arabera eska daitekeen segurtasun-maila (oinarrizkoa, ertaina eta handia).
Bigarrena.– Datu pertsonalen fitxategien zerrenda.
Erabaki honen bidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian deklaratutako fitxategiak berregituratuko dira, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari atxikita egongo dira aurrerantzean, EiTB erakundearen izaera publikoa dela eta. Gainera, inskribatutako fitxategien kopurua txikitu da, izenak aldatu dira eta edukia doitu egin da. Honakoa da emaitza:
Datuak Babesteko Espainiako Agentzian ezabatu beharreko fitxategiak:
– Bideozaintza.
– Bekadunak.
– Castinga.
– Lehiaketak.
– Hirugarrenen kontabilitatea.
– Merkataritza-arloko kontratazioa.
– Presentzia-kontrola.
– Gaztematik.
– Gonbidatuak.
– Medikoa.
– Langileak (nominak).
– Plangintza.
– SIIC.
– Nominen aldagaiak.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoan inskribatu beharreko fitxategiak:
– Bekak.
– Langileen aukeraketa.
– Langileak.
– Sarbideen erregistroa.
– Hornitzaileak.
– Historia klinikoa.
– Bideozaintza.
Horietatik, beken fitxategia maila ertainean sartuko da, historia klinikoarena eta langileen aukeraketarena maila altuan eta gainerakoak oinarrizkoan.
Hirugarrena.– Datuak lagatzea.
1.– Erabaki honen I. eranskinean aurreikusitako fitxategietako datuak lagatzea baztertu gabe, fitxategiotako datuak laga ahal izango dira herri-administrazioaren esparruan, lege-mailako arau batean ezarritako baldintzen edo, hala dagokienean, kontrol-agintaritzen interpretazioaren arabera.
2.– Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko eta beste Administrazio Publikoetako organoei eta estatistika-zerbitzuei laga ahal izango zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean eta Estatistikako Funtzio Publikoaren maiatzaren 9ko 12/1989 Legean xedatutakoarekin bat.
Laugarrena.– Segurtasun- eta kudeaketa-neurriak.
EiTB erakundeak, fitxategien arduraduna den aldetik, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu fitxategiak sortu diren helbururako erabiltzen direla bermatzeko, datu pertsonalen segurtasuna zaintzeko, eta datuak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea eragozteko eta indarren dagoen datu pertsonalak babesteko araudian aintzat harturiko bermeak, betebeharrak eta eskubideak gauzatzea bermatzeko.
Bosgarrena.– Datuen tratamendu-zerbitzua ematea.
1.– EiTB erakunde publikoak kontratuak edo lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu datu pertsonalak tratatzeko xedearekin, indarrean dagoen datuak babesteko legeak datuen titularren bermeei eta babesari buruz ezartzen duena zintzo-zintzo betez.
2.– Datu-tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideak kontuan hartu beharko dituzte EiTBren kontura datu pertsonalen tratamendu-zerbitzu automatizatua ematen dutenek, eta horien arabera jardungo dute. Hala egingo dutela jasoko da zerbitzua eskaintzeko egiten den kontratuan, eta, beraz, ezin izango dituztela beste ezertarako aplikatu edo erabili, ez inori haien berri eman, nahiz eta asmoa datuak gordetzea izan, eta indarrean dagoen datuak babesteko araudian ezarritako segurtasun-neurriak hartu beharko dituzte.
Seigarrena.– Datuen aurka egiteko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak gauzatzea.
Fitxategiotako datu pertsonalei loturiko pertsonek eskubidea izango dute datuen aurka egiteko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, hala dagokienean, EiTBren aurrean eta Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako moduan.
Zazpigarrena.– Fitxategien segurtasunaren arduraduna.
EiTBk kudeatzen dituen fitxategien segurtasunaren arduraduna EiTBko sistema-zuzendaritza da.
Zortzigarrena.– Datuak babesteko erregistro nagusian fitxategiak erregistratzea.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi beharko zaio erabaki hau, zehazki, hartarako ezarritako prozedura normalizatuaren bitartez; batetik, ebazpen honetan zehaztutako fitxategiak bulego horretako Datuak Babesteko Erregistroan inskriba ditzan, eta, bestetik, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistroan daudenak ezabatu ditzan.
Bederatzigarrena.– Indarrean jartzea.
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 17a.
Zuzendari orokorra,
MARÍA TERESA ITURBE MENDIALDUA.
I. ERANSKINA
EUSKAL IRRATI TELEBISTAREN (EITB) FITXATEGIAK
1.– Bekak
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
Bekadunen EiTBko praktikaldia kudeatzea.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Interesduna bera eta beka-deialdia egin duten erakundeak.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Beka-eskatzaileek edo beka-deialdia egin duten erakundeek jakinarazitako datu pertsonalak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Datu-base informatizatua eta eskuzkoa.
E) Datu mota:
– Izen-abizenak.
– Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Osasun-txartela.
– Jaioteguna.
– Irudia.
– Ahotsa.
– Egoera sozial, akademiko eta profesionalak.
– Posta-helbidea.
– Helbide elektronikoa.
– Telefonoa.
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Maila ertaina.
2.– Langile-hautaketa
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
– Lanpostuak betetzea eta behin betiko nahiz behin-behineko lanpostuak betetzeko prozesuetatik eratorritako lan-poltsa osatzea; zehazki, lan-poltsa hautaketa-prozesua gainditu ez duten hautagaiekin osatzea.
– Lanpostuak barne-lehiaketa bidez betetzea.
– Lan-poltsaren kudeaketa.
– Aldi baterako kontratazioak.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Behin-behineko edo behin betiko lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzea eskatu duten hautagaiak eta barne-lehiaketetan parte hartzea eskatu dutenak.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Hautaketa-prozesuetako parte-hartzaileek eta enpresa publikoek eta/edo pribatuek emandako datu pertsonalak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Datu-base informatizatua eta eskuzkoa.
E) Datu mota:
– Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Izen-abizenak.
– Jaioteguna.
– Osasun-txartela.
– Posta-helbidea.
– Helbide elektronikoa.
– Telefonoa.
– Sinadura.
– Irudia.
– Ahotsa.
– Ezaugarri sozial, akademiko eta profesionalak.
– Profil psikologikoak, proba psikoteknikoetan lortuak (osasuna).
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Maila altua.
3.– Langileak
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
– Nominak egitea eta nominen datu aldakorrak sortzea.
– Langileen ordutegien, lanaldien eta eginkizunen plangintza egitea.
– Langileen prestakuntza-, trebakuntza- eta gaikuntza-prozesuak.
– Prebentzioko eta laneko osasuneko sistema kudeatzea.
– Kontratatutako edo beste enpresa batzuei azpikontratatutako zerbitzuen betearazpena kudeatzea.
– Merkataritza-arloko kontratazioa; kontratuen adjudikaziodunak izan diren enpresetako langileen zerrenda.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Erakundeko langileak eta erakundeak kontratatutako enpresa adjudikaziodunetako langileak, kontratatutako zerbitzuak ematera atxikita daudenak.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Langileek emandako datu pertsonalak edo, enpresa adjudikaziodunetako langileen kasuan, enpresek emandakoak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Datu-base informatizatua eta eskuzkoa.
E) Datu mota:
– Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Izen-abizenak.
– Jaioteguna.
– Osasun-txartela.
– Egoera sozial, akademiko eta profesionalak.
– Posta-helbidea.
– Helbide elektronikoa.
– Telefonoa.
– Sinadura.
– Irudia.
– Ahotsa.
– Ezaugarri sozial, akademiko eta profesionalak.
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Oinarrizko maila.
4.– Sarbideen erregistroa
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
– Langileen ordutegi-kontrola kudeatzea.
– Nominen datu aldakorrak kudeatzea.
– Eraikinean sartutako bisitarien, gonbidatuen eta azpikontratetako langileen kontrola.
– Eraikinaren ebakuazioa kudeatzea.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Erakundeko langileak eta enpresa hornitzaileen langileak, kontratupeko zerbitzuetara atxikita daudenak, eta instalazioetako bisitariak.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Langileek eskainitako datu pertsonalak edo, enpresa kontratatuetako edo azpikontratatuetako langileen kasuan, enpresek eskainitakoak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Eskuzko datu-basea eta informatizatua.
E) Datu mota:
– Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Izen-abizenak.
– Posta-helbidea.
– Telefonoa.
– Sinadura.
– Irudia.
– Enpleguari buruzko xehetasunak.
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Oinarrizko maila.
5.– Hornitzaileak
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
– Hainbat zerbitzu emateko kontratatutako edo azpikontratutako beste erakunde batzuekiko fakturazioa kudeatzea.
– Kontratatzaileen eta hornitzaileen profilak.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
– Hornitzaileak edo hirugarrenak.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Interesdunek edo beste erakunde publiko eta pribatu batzuek emandako datu pertsonalak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Eskuzko datu-basea eta informatizatua.
E) Datu mota:
– IFZ eta/edo nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Harremanetarako pertsonaren edo ordezkariaren izen-abizenak.
– Posta-helbidea.
– Helbide elektronikoa.
– Telefonoa.
– Faxa.
– Sinadura.
– Informazio komertziala.
– Ondasunen eta zerbitzuen transakzioen gaineko informazioa.
– Ekonomia- eta finantza-informazioa edo aseguruetakoa.
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Oinarrizko maila.
6.– Historia klinikoa
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
– Historia klinikoak kudeatzea.
– Langileen espediente medikoetatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
– Laneko arriskuen prebentzioa.
– Osasunaren kudeaketa eta kontrola.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Interesduna edo bere legezko ordezkaria, erakunde pribatuak eta publikoak.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Historia klinikoan aipatutako pertsonek emandako datu pertsonalak edo, hala dagokionean, beraien legezko ordezkariak, erakunde publikoek edo pribatuek emandakoak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Eskuzko datu-basea eta informatizatua.
E) Datu mota:
– Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Izen-abizenak.
– Osasun-txartela.
– Posta-helbidea.
– Telefonoa.
– Sinadura.
– Irudia.
– Osasun-datuak: historia klinikoa.
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Maila altua.
7.– Bideozaintza
A) Xedea eta aurreikusitako erabilerak:
EiTB, ETB, Eusko Irratia eta Radio Vitoriaren egoitzetan lan egiten duten pertsonen eta egoitzei dagozkien eraikinen segurtasunerako ikus-entzunezko grabaketa-mekanismoen bitartez lortutako informazio pertsonala kudeatzea.
B) Zein pertsona edo talderen datuak jaso nahi diren:
Interesduna bera.
C) Datuen jatorria eta datuak jasotzeko jardunbidea:
EITB, ETB, Eusko Irratia eta Radio Vitoriaren egoitza diren eraikinetako sarbideetan erregistratutako datu pertsonalak.
D) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Datu base informatizatua.
E) Datu mota:
– Nortasuna egiaztatzeko dokumentua.
– Izen-abizenak.
– Posta-helbidea.
– Irudia.
– Ahotsa.
F) Datuak lagatzea:
Zehaztutako xedearen kudeaketarekin zerikusia dutenak, legez baimenduta badaude.
g) Nazioarteko transferentzia:
Bat bera ere ez.
H) Fitxategiaren ardura duen organoa:
Euskal Irrati Telebista.
I) Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko zein zerbitzura jo behar den:
Euskal Irrati Telebista (EITB)
Basurtuko kaputxinoak kalea 2
48013 Bilbao
info@eitb.eus
J) Segurtasun-neurriak direla-eta eskatu beharreko segurtasun-maila:
Oinarrizko maila.