EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017018

IRAGARKIA, kapital sozialari buruzko 2017ko inkesta sozialaren informazioa bildu eta horren oinarrizko tratamendua kontratatzeko dena (Espedientea: 12/2017).

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-01-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201700485
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 12/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: kapital sozialari buruzko 2017ko inkesta sozialaren informazioa bildu eta horren oinarrizko tratamendua.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguan aurreikusitakoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Eustatek hasteko agindua ematen duenetik hamalau aste, aurretik behin betiko bermea jarri eta kontratua formalizatuta. Dena dela, 2017ko abenduaren 31 baino lehenago amaituko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: eskaintzarik merkeena.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua berrehun eta hamar mila (210.000,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez dago halakorik.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea eta C kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 10a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausulen agirian zehaztu bezala.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna:
– «C» gutun-azalak: 2017ko otsailaren 10a edo 2017ko otsailaren 16a, 12:00ak arte.
– «B» gutun-azalak: 2017ko otsailaren 24a, 12:00ak arte.
10.– Bestelako argibideak.
a) Esleitzeko irizpideak:
1) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak:
A) Eskaintza ekonomikoa:
Haztapena: 46 puntu.
Formula: Min (46, (1-(Eskaintza/Oinarrizko prezioa))*200)
B) Bisita pertsonalaren bidez egitekoa den inkesta-portzentajea.
Haztapena: 5 puntu.
Formula: Min (5, eskainitako portzentajea*0,5)
Talde horren haztapena, guztira: 51 puntu.
2) Balio-judizioen bidez ebaluatzeko irizpideak:
A) Informazioa jaso eta antolatzeko prozedurak: gehienez 7 puntu.
B) Informazioa tratatzeko erabilitako prozedurak: baliozkotu, araztu eta zuzentzea: gehienez 7 puntu.
C) Laginen estaldura optimizatzeko prozedura, eta kontaktuen kopurua, motak eta egun eta ordukako banaketa hobetzea: gehienez 7 puntu.
D) Erantzun-eza eta ezezkoak tratatzeko zuzenketa eta hobekuntzarako prozedurak: gehienez 7 puntu.
E) Bildutako informazioaren kalitatea ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozedurak eta informazioaren bilketa informatikoa: gehienez 7 puntu.
F) Prozesuko txostenak (bukatutako inkestak eta gorabeherak) eta landa-kalitateari buruzko azken txostenak diseinatzea: gehienez 7 puntu.
G) Informazioa internet bidez jasotzea sustatzeko neurriak: gehienez 7 puntu.
Talde horren haztapena, guztira: 49 puntu.
Edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Estatistika Soziodemografikoen Arlora (945 01 75 56).
11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 16a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.