EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017018

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratu honen lizitazioari buruzkoa: «Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren 9 ediziotako segurtasun-zerbitzua, zerbitzua ematen duen pertsonarentzat komun kimiko bat jartzea barne.» (Espedientea: 02G/02S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-01-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201700484
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: 02G/02S/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren 9 ediziotako segurtasun-zerbitzua, zerbitzua ematen duen pertsonarentzat komun kimiko bat jartzea barne.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 45.000,00 euro (BEZa barne).
5.– Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2 (Lehendakaritzaren egoitza).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Web-orria: www.contratacion.euskadi.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 10a.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena, halakorik badago (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): aukerakoa. M taldea, 2 azpitaldea, 1 kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-kopuru osoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, amaitutako azken 3 urteei dagokiena; gutxienez, negozio-kopuru handieneko urtean 55.785,12 eurokoa (BEZik gabe) izan beharko du.
Gaitasun teknikoa edo profesionala: kontratuaren xede diren jardueren arloan azken bost urteetan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak zehaztea. Gutxienez, exekuzio handieneko urtean, urteko zenbatekoa guztira 26.033,06 eurokoa (BEZik gabe) izan beharko da. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez eta, halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 13a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2 (Lehendakaritzaren egoitza).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun natural, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2017ko otsailaren 20a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
a) Balorazio-irizpidea prezioa izango da.
11.– Iragarkien gastuak: 461,52 euro.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Jakinarazpenak egiteko sistema telematikoa: ez dagokio.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 18a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.