EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017018

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 405/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-01-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201700483
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 405/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Seguros Lagun Aro SA.
Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.
Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.
Demandatua: Maria Victoria Ocamica Abaroa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-15ean. Hona hemen epaitza:
270/2016 EPAIA
Epailea: Ana Hernández García andrea.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamaseiko abenduaren hamabosta.
Alderdi demandatzailea: Seguros Lagun Aro SA.
Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.
Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.
Alderdi demandatua: Maria Victoria Ocamica Abaroa.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: erantzukizun zibila.
EPAITZA
Erabakitzen da baiestea Frade prokuradoreak Seguros Lagun Aro SA aseguru-etxearen izenean eta ordez jarri duen demanda, Maria Victoria Ocamica Abaroa-ren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 608,64 euro gehi interesak eta kostuak ordaintzera, ebazpen honen oinarrietan jasotakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZLb, 455.1 artikulua).
Maria Victoria Ocamica Abaroa demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.