EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017017

IRAGARKIA, Barakaldoko IES Antonio Trueba BHI ikastetxean handitze- eta eraberritze-lanak egiteko Zuzendaritza Fakultatiboari dagokion zerbitzu-kontratuaren lizitazioaren berri emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201700458
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saileko Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1 – Lakua 1, 2. solairua, I gunea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 12.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl037@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 16a, 13:00etan.
d) Espedientearen zenbakia: SE/29/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Barakaldoko IES Antonio Trueba BHI ikastetxean handitze- eta eraberritze-lanei dagozkien Zuzendaritza Fakultatiboa.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Barakaldoko IES Antonio Trueba BHI ikastetxean.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: karatularen 5. puntuan zehaztutakoaren arabera eta obrak likidatu arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (Nomenklaturako erreferentzia): 71200000-0 Arkitektura zerbitzuak eta haiei lotutako zerbitzuak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: eskaintzak balioesteko zenbait irizpide daude.
Irizpidea: eskaintza teknikoa. Ponderazioa: 50 puntu.
Irizpidea: prezioa. Ponderazioa: 50 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 107.438,02 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 107.438,02 euro. BEZa, salbuetsita. Guztira: 130.000,00 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5a, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da behar.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera egiaztatu beharko dituzte.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 17ko 13:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saila. Lakua 1, 2. solairuko erregistroan.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1 – Lakua 1, 2.solairua, I gunea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Helbidea: Donostia kalea, 1.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
– C gutun-azalak irekitzea: 2017ko otsailaren 24ko 12:00ak.
– B gutun-azalak irekitzea: 2017ko martxoaren 24ko 12:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dago bidali beharrik.
12.– Bestelako argibideak. Ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 11.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.