EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016017

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 27koa, Industriako sailburuordearena, Gauzatu-Industria programan jasotako laguntzen 2016ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Gauzatu-Industria programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Xedapenaren data: 2016-12-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201700448
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/12an argitaratutako 2016/05/11ko AGINDUA [201601997]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2016ko maiatzaren 11n emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu-Industria programa, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 11ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2016ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu-Industria programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.