EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-01-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017015

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretuak, Nekane Balluerka Lasa andrea UPV/EHUko errektore izendatzeko denak, Balluerka andreak lehendik zituen kargu akademikoetan dituen lege-ondorioen berri emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201700402
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/02/07an argitaratutako 2013/01/09ko EBAZPENA [201300731]
  • Ikus 2017/01/11n argitaratutako 2016/12/27ko 201600250 DEKRETUA

2013ko urtarrilaren 9ko Erabakiaren bidez, Nekane Balluerka Lasa andrea Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde izendatu zuten. Geroago, 2017ko urtarrilaren 11n, abenduaren 27ko 250/2016 Dekretua argitaratu zen EHAAn eta horren bidez, Nekane Balluerka Lasa andrea UPV/EHUko errektore izendatu.
UPV/EHUko Estatutuetan, 159. artikuluan, jasota daude kide bakarreko gobernu organoetako kide izateko betebeharreko baldintzak, eta, era berean, zehaztuta dago ezin dela bete aldi berean kargu bat baino gehiago. Beraz, hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
2017ko urtarrilaren 11n (egun horretatik aurrera ditu ondorioak 250/2016 Dekretuak) Nekane Balluerka Lasa Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorde izateari utzi diola eta kargu hori hutsik geratu dela adieraztea.
Leioa, 2017ko urtarrilaren 11.
Idazkari nagusia,
MIKEL GARMENDIA MUJIKA.